298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Beikolarreko Plan Berezia, bizitegi-erabilerarako. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko azaroaren 30eko Tokiko Gobernu Batzarraren akordio bidez, erabaki du hasiera batean onestea Beikolarreko Plan Berezia, bizitegi-erabilera duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2020ko martzoaren 10ean.–Altsasun, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2015250