298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Foruzaingoko inspektore izateko lanpostuen deialdia dela-eta.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko inspektore izateko hamalau lanpostu betetzeko asmoz Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 29an emandako 1105/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia dela eta, gora jotzeko errekurtso hauek jarri dira:

–A027, H036 eta B029 kodeak dituzten izangaiek kategoriaz igotzeko lehiaketako merezimenduen balorazioaren behi betiko emaitzen aurkako errekurtsoak.

–A027, H020 eta A069 kodeak dituzten izangaiek proba psikoteknikoen behin betiko emaitzen aurkako errekurtsoak.

–H036 kodea duen izangaiak lanpostuak hautatzeko ekitaldiaren aurkako errekurtsoa.

–H036 kodea duen izangaiak prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin betiko zerrendaren aurkako errekurtsoa.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Aplikatuz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa, jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2020ko urriaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Cristina Zozaya Iribarren.

Iragarkiaren kodea: F2015509