298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez Iruñeko Udaltzaingoko 21 agente-lanpostu eta agente lehenen 11 lanpostu betetzeko. Deialdia aldatu da, eta Udaltzaingoko agenteen lanpostuak 25 izan arte gehitu dira

Iruñeko Udalaren Giza Baliabideetako Zuzendaritzak, 2020ko abenduaren 10ean, goian adierazitako deialdiaren aldaketa onetsi zuen:

Giza Baliabideetako zuzendariak 2020ko azaroaren 12an emandako ebazpen bitartez onetsi zen lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez Iruñeko Udaltzaingoko 21 agente-lanpostu eta Agente Lehenen 11 lanpostu betetzeko deialdia, zeina 2020ko 283. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 4koan, argitaratu baitzen.

Ikusirik espedientean dagoen txostena, honako hau ebatzi dut:

1. Lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez Iruñeko Udaltzaingoko 21 agente-lanpostu eta Agente Lehenen 11 lanpostu betetzeko deialdia aldatzea, jarraian adierazten denarekin bat: Agente-lanpostu hutsak 25 izanen dira 21 izan beharrean, ondoren aipatzen diren lanpostuak gehitu baitira:

–Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Trafikoko Taldea. Agentearen 1304300-179 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea, Laguntzako Lantaldea. Agentearen 1-304300-41 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Erakunde Segurtasuneko Taldea. Agentearen 1-304500-2 plaza: Erakunde segurtasuneko udaltzaina

–Plangintza eta Koordinazioko arloa, Plangintza Estrategikoko Brigada, Logistikako Taldea. Agentearen 1-304310-1 plaza: Kabinete teknikoko udaltzaina.

2. Hamabost egun balioduneko epe berria zabaltzen da eskaerak aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

Iruñean, 2020ko abenduaren 10ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L2015487