298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Enplegu-eskaintza publikoa 2020. urterako

Iruñeko Udalak, 2020ko abenduaren 14an Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako Erabakiaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:

Kontuan harturik Iruñeko Udalaren Plantilla Organikoan dauden lanpostu hutsak, bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin, ikusirik espedientean jasota dauden agiriak,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udalaren Lan Eskaintza Publikoa - berritzekoa- onestea 2020. urterako, bertan honako lanpostu hauek sartuta:

–1 Kultura Teknikari, Goi-mailako tituluduna.

–2 Arkitekto Tekniko.

–1 Desinfekzio eta Mantentze-lanetako Ofizial Profesional.

–1 Erdi-mailako tituludun, bateraezintasunarekin.

–1 Hilerriko Administratzaile.

–1 Mugikortasuneko Ikuskatzaile Laguntzaile.

–1 Piano irakasle Musika Eskolan.

–4 Gizarte-langile.

–25 Udaltzaingoko agente.

–1 Lan Erizaintzako Teknikari.

–1 Osasun Publikoko Goi-mailako Teknikari.

–1 Gizarte-hezitzaile.

2. Iruñeko Udalaren Lan Eskaintza Publikoa - egonkortzekoa- onestea 2020. urterako, bertan honako lanpostu hauek sartuta:

–1 Kontu-hartzaile Ordezkari.

–2 Arkitekto Tekniko.

–1 Kimika-ingeniari tekniko.

–2 Tributu-ikuskatzaile.

–1 Mugikortasuneko Ikuskatzaile Laguntzaile.

–9 Hiri Kontserbazioko Mantentze-lanetako Laguntzaile.

–52 Funtzionamendu-laguntzaile.

–1 Lorategietako Zerbitzuburu.

–1 Proiektuetako Zerbitzuburu.

–1 Aparkalekuetako Zerbitzuburu.

–1 Desinfekzio eta Mantentze-lanetako Arduradun.

–1 Administrazio Kudeaketarako Unitateko Arduradun.

–1 Ibilgailu Parkeko Arduradun.

–1 Ikuskatzaile Laguntzaile.

–3 Gizarte-hezitzaile.

–1 Udaletxeko Mantentze-lanetako Arduradun.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.

Iruñean, 2020ko abenduaren 14an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2015485