298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1422E/2020 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita horren beraren azaroaren 17ko 1324E/2020 Ebazpena, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 17ko 1324E/2020 Ebazpenaren bidez, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen da.

Ebazpenaren testuan akats bat egin dela oharturik, aldatu egiten da.

Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55.1 artikuluak dioenez, kargak ezartzen dituzten egintzak edo kontrako egintzak errebokatzea eta administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio.

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 17ko 1324E/2020 Ebazpena, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Honako hau dioen tokian:

“Horiek horrela, honako hauek osatzen dute Osasun Publikoaren, Administrazioaren eta Osasun Kudeaketaren Batzordea:

Batzordeburua: Antonio López Andrés jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

Batzordekideak:

–Javier Baquedano Arriazu jauna, Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik.

–Eva Ardanaz Aicua andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–Jorge Pascual del Río jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–Sagrario Laborda Santesteban andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–Jesús Gregorio Fernández Baraibar jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–Yolanda Gregorio López andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposaturik.

Idazkaria: Miguel Garatea Crelgo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.”

Honako hau behar du:

“Horiek horrela, honako hauek osatzen dute Osasun Publikoaren, Administrazioaren eta Osasun Kudeaketaren Batzordea:

Batzordeburua: Antonio López Andrés jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua.

Batzordekideak:

–Javier Baquedano Arriazu jauna, Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik.

–Eva Ardanaz Aicua andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–Jorge Pascual del Río jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–Sagrario Laborda Santesteban andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–Jesús Gregorio Fernández Baraibar jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–Yolanda Gregorio López andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

Idazkaria: Miguel Garatea Crelgo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2020ko abenduaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2015150