298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1419E/2020 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita horrek berak azaroaren 6an emandako 1296E/2020 Ebazpena, Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 6ko 1296E/2020 Ebazpenaren bidez, Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen da.

Ebazpenaren testuan akats bat egin dela oharturik, aldatu egiten da.

Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55.1 artikuluak dioenez, kargak ezartzen dituzten egintzak edo kontrako egintzak errebokatzea eta administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 6ko 1296E/2020 Ebazpena, Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena, honela:

Honako hau dioen tokian:

“Gisa horretan, honako hau da Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordearen osaera:

Epaimahaiburua: Adriana Goñi Sarriés andrea.

Batzordekideak:

–Magdalena Otaño Tiscornia andrea.

–Eduardo Manrique Astiz jauna.

–Ana Isabel Goñi Labat andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1572E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–José Antonio Agüero Goñi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1572E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Tomás Fernández Fernández jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1572E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Eduardo Manrique Astiz jauna, Langileen Batzordeak proposaturik.

Idazkaria: Ana Isabel Salcedo Condón andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1572E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua.”

Honako hau behar du:

“Gisa horretan, honako hau da Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordearen osaera:

Epaimahaiburua: Adriana Goñi Sarriés andrea.

Batzordekideak:

–Magdalena Otaño Tiscornia andrea.

–Eduardo Manrique Astiz jauna.

–Ana Isabel Goñi Labat andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1572E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–José Antonio Agüero Goñi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1572E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Tomás Fernández Fernández jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1572E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Javier Royo Moya jauna, Langileen Batzordeak proposaturik.

Idazkaria: Ana Isabel Salcedo Condón andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1572E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2020ko abenduaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2015149