291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Jendaurrean jartzea Jarduera ekonomikoen eremuko UE-3 exekuzio unitateak desjabetzeko eremua mugatzeko proiektua

Nafarroako Gobernuak –Navarra de Suelo y Vivienda SA sozietate publikoaren (Nasuvinsa) bitartez– eta Andosillako Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, 2013ko martxoaren 1ean, ekonomia jardueretarako poligono bat egiteko Currilla alderdiko lurzoru urbanizaezineko lurzati batzuetan; alderdi hori Andosillako udal-mugartean dago, NA-8715 eskualdeko errepideko ezkerraldean.

Nasuvinsak sustatu zuen Andosillako Udal Plana aldatzea, jarduera ekonomikoen eremua sustatzeko. Onetsi zen Sustapeneko kontseilariaren martxoaren 27ko 21E/2015 Foru Aginduaren bidez (2015ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 29koa). Desjabetzea da jarduketa-sistema, eta horrek berarekin dakar obren onura publikoa deklaratzea eta, desjabetzeko helburuarekin, lurrak okupatu beharra deklaratzea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 81. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Nasuvinsak eta Andosillako Udalak, 2018ko uztailaren 19an, aurreko hitzarmenaren eranskin bat sinatu zuten, non ezartzen den Nasuvinsa onuradun deklaratuko dela, bai eta jarduketak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehazteko arduradun ere.

Bat etorriz aurrekoarekin, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 5. artikuluan agindutakoarekin eta industria eremuaren kudeaketa gauzatu beharrarekin, aldez aurretik jarduketa eremua mugatu behar da, eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularren zerrenda zehaztu.

1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako, eta haren erregelamenduan bat heldu diren artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako, bidezkoa da jendaurrean jartzea ondoko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: “Andosillako jarduera ekonomikoen eremuko UE-3 exekuzio unitatea desjabetzeko eremua mugatzeko proiektua”.

Aurrekoekin bat, eta bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 185.3 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Osoko Bilkurak, organo eskuduna den aldetik, honako hau hartzen du:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Andosillako jarduera ekonomikoen eremuko UE-3 exekuzio unitatea desjabetzeko eremua mugatzeko proiektua, bai eta proiektuak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda ere, zeina erabaki honi eransten baitzaio.

Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.

Hirugarrena.–Navarra de Suelo y Vivienda SA deklaratzea desjabetzearen onuradun.

Laugarrena.–Jendaurrean jartzea mugatzeko proiektua eta ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, hamabost egunez. Epe horretan edozeinek egiten ahal ditu bidezkoak iruditzen zaizkion oharrak eta alegazioak, idatziz, eta aurkezten ahal ditu argitaratutako zerrendan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko beharrezko datuak, idatziz, Andosillako Udalari zuzenduta. Horretarako, interesdunek aipatutako dokumentazioa eskura izanen dute Andosillako Udaletxean.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Andosillako Udalaren iragarki-taulan paratzea. Orobat, iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

Seigarrena.–Erabaki hau Nasuvinsari igortzea, bai eta erantsitako zerrendan ageri den ukitutako titular bakoitzari ere.

Andosillan, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

ANDOSILLAKO JARDUERA EKONOMIKOEN EREMUKO UE-3 EXEKUZIO UNITATEA DESJABETZEKO EREMUA MUGATZEKO PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

KODEA

FINKA

TITULARRAK, HELBIDEA

O.

BEHIN BETIKO OKUPAZIOA

POL.

LURZ.

LUR MOTA

AND-06

Jose Luis Sanz Pardo

Ana María Sanz Pardo

María Rosario Sanz Pardo

Francisco Javier Sanz Pardo

María Julia Sanz Pardo

E3

3.226,20

4

531

Lurz. urbanizag./Urezt. alor.Mahastia

AND-06/1

Andosillako Udala.

San Cosme y San Damián plaza, 1, 31261 Andosilla (Nafarroa)

E3

155,54

4

-

Lurz. urbanizag./Ureztalur. alor. Mahastia

AND-08

Industrias Grasas Marín-Navarra SL.

Na-8715 errep., km: 4,60, 31261 Andosilla (Nafarroa)

E3

9.885,62

4

495

Lurz. urbanizag./Urezt. alor. Mahastia eta larreak

AND-09

Natividad Alcalde San Martín

José Manuel Gurpegui Alcalde

M.ª Asunción Gurpegui Alcalde

M.ª Concepción Gurpegui Alcalde

Angel Gurpegui Alcalde

Rafael Gurpegui Alcalde

Carlos Gurpegui Alcalde

Virginia Gurpegui Alcalde

E3

7.062,75

4

540

Lurz. urbanizag./Urezt. alor. Mahastia

AND-10

Felisa Amatriain Ordóñez

E3

4.860,12

4

530

Lurz. urbanizag./Urezt. alorra

L2014631

Iragarkiaren kodea: L2014631