1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
190/2020 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda (2020ko urriaren 31n egin zen proba).
Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak abenduaren 13an emandako 71/2019 Ebazpenaren bidez, industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko azterketen 2020ko deialdia onetsi zen.
Bigarren deialdiko probak egin ondoren, izendatutako epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda aurkeztu du, onetsia izan dadin.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa),
EBAZTEN DUT:
1. Onestea industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko probak, 2020ko bigarren deialdiari dagozkionak, gainditu dituztenen zerrenda. Proba horiek urriaren 31n egin ziren.
2. Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalari agintzea presta ditzala galdaretako industria-operadoreen eta gas instalatzaileen (B kategoria) lanbide gaikuntzaren agiriak eta garabi-dorreko operadoreen txartelak, probak gainditu dituztenek baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu ondoren.
3. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan, espedientearen zenbakia adierazi beharko da (“Erreferentzia: Esped:” hitzen ondoren dagoen zenbakia).
Iruñean, 2020ko azaroaren 25ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
ERANSKINA
Galdaretako industria-operadoreen gaikuntza lortzeko probak gainditu dituztenen zerrenda
AGUADO MAGAÑA, LUIS MANUEL
ALONSO LANA, ANDONI
ANCHO BURUSCO, ÁNGEL MARI
ARCOS VILLANUEVA, JAVIER
BARAIBAR GOGORZA, JESÚS M.ª
BELLAHBIB EL YAGOUBI, MOHAMMED
BERIAIN IBAÑEZ, MIGUEL
CARNERO MERINO, DANIEL
CUENCA SERRA, PEDRO LUIS
ECHEVERRIA DIAZ, JAVIER
GARBAYO CHIVITE, JOSE JOAQUIN
GARCIA OCHOA, JOSE IGNACIO
GARDE VILLAFRANCA, FRANCISCO JAVIER
GARNICA RODRIGUEZ, IÑIGO
GIL ORTEGA, DAVID
GIL PRECIADO, RAUL
GURRUCHAGA ECHEVERRIA, JON
IGEA MAYOR, DIEGO
LOPEZ GALAR, FERNANDO
MAESTRE PEREA, JAVIER
MARTOS ONIEVA, JOSE LUIS
MELERO SOLDEVILLA, CARLOS
MERINO GONZALEZ, EDUARDO
MONTAÑO MARIN, ANTONIO
NICOLAS MACAYA, JUAN MIGUEL
PLATERO REBOLÉ, BORJA
SANZ DIAZ, IKER
SESMA MARTINEZ, OSCAR
SOLANO ARBELOA, CARLOS
Garabi-dorreari buruzko ezagutzaren azterketa gainditu dutenen zerrenda
BERNARDO MENDES, LUIS MIGUEL
FRANCO RODRIGUEZ, CRISTOBAL
LORENZO GONZALEZ, YAGO
MARTIN SATURIO, OSCAR
SABER, AMAR
SAMBOR, MIHAI
SANTIAGO FIGUEROA, OSCAR
B kategoriako gas instalatzaileen gaikuntza lortzeko probak gainditu dituztenen zerrenda
IBIRICU GIL, JAVIER
Iragarkiaren kodea: F2014580