291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

90/2020 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, honako proiektu honek ukitutako ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko deitzen duena: aireko linea elektrikoa, 13,2 kV-ekoa, Lodosa TBAko “Cárcar” 13,2 kV-eko aireko lineako 3. eta 501. euskarriak lotzen dituena (Sesmako itxiera).

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 11n eman zuen 107 zenbakiko Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen, administrazio-baimena eman zitzaion eta zehazki deklaratu zen haren onura publikoa: “aireko linea elektrikoa, 13,2 kV-ekoa, Lodosa TBAko “Cárcar” 13,2 kV-eko aireko lineako 3. eta 501. euskarriak lotzen dituena (Sesmako itxiera)”.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

2020ko irailaren 18an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatu zuen okupatu aurreko aktak egiteko dei egitea, eta administrazioak ordezkariak izendatzea. Horrez gain, enpresaren izenean arituko diren ordezkariak izendatu zituen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Sesmako eta Lodosako alkateei edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei, ager daitezen okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Sesmako eta Lodosako udaletxeetan, 2021eko urtarrilaren 26an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Sesmako eta Lodosako udaletxeetako iragarki-tauletan argitaratzea.

Iruñean, 2020ko azaroaren 23an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F2014153