291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Eskumenak eskuordetzea

Otsagabiko Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen:

“Alkatetzaren 106/2020 Ebazpena, azaroaren 25ekoa, Mikel Aoiz Iriarte Otsagabiko Udaleko alkate udalburuak emana; haren bidez “Zaraitzu Ibarra” Zahar Etxearen Patronatua erakunde autonomoaren burutza eskuordetzan ematen zaio Rakel Zoko Lamarca zinegotziari.

Otsagabiko Udalak, 2016ko abuztuaren 17an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zituen zahar etxearen zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa eta Otsagabiko “Zaraitzu Ibarra” Zahar Etxearen Patronatua izeneko tokiko erakunde autonomoaren sorrera, baita erakundea erregulatuko duten Estatutuak ere.

Aipatu estatutuetako 7. artikuluan burutzari dagokionez xedatutakoari jarraikiz, ezartzen baita honako hau: “Burua izanen da Otsagabiko Udaleko alkate udalburua, edo hark eskuordetutako pertsona...”:

Ikusirik Toki Korporazioen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatutakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Eskuordetzan ematea “Zaraitzu Ibarra” Zahar Etxearen Patronatua erakunde autonomoaren burutza Rakel Zoko Lamarca zinegotziari.

2. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpena interesdunari igortzea.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2014440