291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 975. lurzatian.
Hasierako onespena

2020ko abenduaren 2an Alkatetzak emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen 3. poligonoko 975. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Miguel Ángel Pérez Chuecak sustatua eta Campo-Manero Arquitectos SLPk idatzia.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Murchanten, 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2014886