291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia 6. poligonoko 132. eta 139. arteko lurzatietan. Nahitaezko desjabetzearen hasierako onespena

Abian da nahitaezko desjabetzearen espedientea, Irunberriko 6. poligonoko (UC 1) 132. eta 138. arteko lurzatietan (Labea kalea, 25-39) eta 139. lurzatian (Buztingintza plaza) hiri jarduketarako plan berezia exekutatzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubide ukituak okupatzeko, Udalak sustatuta. Planaren testu bategina behin betiko onetsi zuen Irunberriko Udalak, 2020ko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran. Horiek horrela, bada, jendaurrean jartzen da ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, 15 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten okupazioaren bidezkotasunaz edo ondasunen eskuragarritasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz. Orobat, ekartzen ahalko dituzte ondasunen deskribapen material edo legezkoaz den bezainbatean egin ahal izan diren akatsak zuzentzeko datu guztiak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (https://lumbier.sedelectronica.es).

Ondasunen deskribapen material eta legezkoan sortutako akatsak zuzentzearen ondorioetarako soilik, edozein pertsona natural edo juridiko agertzen ahalko da, dagozkion zuzenketak egiteko bidezkoak iruditzen zaizkion aurrekariak edo erreferentziak alegatzeko.

Ukitutako ondasunen zerrenda

1.–Lurzatiaren katastroko identifikazioa: 6. poligonoko 133. lurzatia; Labea kalea, 37, Irunberri. 54,07 m²-ko azalera; BS + 2 solairuko eraikin batek okupatzen du, 162 m²-ko azalerarekin. Finkaren izaera: etxebizitza eta nekazaritzako biltegia. Jabearen NAN zenbakia (katastroan ageri denaren arabera): 15792515W.

2.–Lurzatiaren katastroko identifikazioa: 6. poligonoko 134. lurzatia; Labea kalea, 35, Irunberri. 39,53 m²-ko azalera; BS + 1 solairuko eraikin batek okupatzen du, 78 m²-ko azalerarekin. –Finkaren izaera: etxebizitza. Jabea (katastroaren ageri denaren arabera): Félix Urrizbururen oinordekoak.

Irunberrin, 2020ko abenduaren 4an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2015052