291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa 2021erako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa egitea 2021ean indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Irunberrin, 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2014924