291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

9. poligonoko 1. herri-lurzatiaren okupazioari buruzko espedientea eta baldintzen agiria. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2020ko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, Irunberriko udalerriko 9. poligonoko 1. lurzatiko 36 m² (herri-lurrak) okupatzeko espedientea. Helburua da estazio meteorologiko bat instalatzea, Nafarroako estazio automatikoen sarearen barruan. Proiektua Tecnologías y Servicios Agrarios SAk (Tragsatec) sustatu du, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren ordezkari gisa. Orobat, lurren okupazioa gidatuko duten baldintzen orria onetsi da, espedientean ageri den dokumentazioarekin bat etorriz.

Erabakia eta aipatutako espedientea 15 egun baliodunean egongo dira jendaurrean, iragarki hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egoki irizten dituzten alegazio edo erreklamazioak jar ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea igorriko zaio herri-ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuari, Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Irunberrin, 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2014914