291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKABE

Baso aprobetxamenduaren enkante publikoa

Lakabeko Kontzejuak, behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako baso aprobetxamendu hau saltzeko:

Larizio pinuen lote bakarra, honako hauek dituena: 11.976 zuhaitz eta 6.354 m³, gutxi gorabehera.

Tokia: Lakabeko mendia, 7d, 9d, 6b, 6d, 6c, 6f, 6g, 6i, 5d, 5g, 5h, 5i, 6e, 3j eta 5j unadak.

Prezioa: 133.434,00 euro, gehi dagokion BEZa (%12).

Mozketa mota: arraseko mozketa.

Hasierako prezioa: 133.434 euro, gehi aplikagarriak diren zergak.

Proposamen ekonomikoak Lakabeko Kontzejuko bulegoetan aurkeztu behar dira, edo legez ezarritako bideetako bat erabiliz, abenduaren 14ko 12:00ak baino lehen, astelehena. Horiekin batera, aurkeztu behar da, behin-behineko fidantza gisa, hasierako prezioaren %2 udal diruzaintzan ordaindu izanaren frogagiria.

Eskaintza ekonomikoak Lakabeko Kontzejuko osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2021eko urtarrilaren 8ko 13:00etan, ostirala.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude udal Idazkaritzan. Argibide gehiagorako, idatzi helbide honetara: adurgarde@gmail.com.

Lakaben (Artzibar), 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Adur Gardeazabal Cañada.

Iragarkiaren kodea: L2015044