291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

18/2020 eta 19/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2020ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean 18. eta 19. aldaketak egiteko espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan ezarritako jendaurreko aldia iragan ondoren; nolanahi ere, behin betiko onespena argitaratu beharko da.

Zizurren, 2020ko abenduaren 4an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2015035