291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

Ordenantza, Eguzki energia jasotzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Barbaringo Udalak, 2020ko urriaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen dituena eguzki energia jasotzeko Barbaringo udal-mugartean paratutako instalazioak.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barbarinen, 2020ko azaroaren 20an.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.

Iragarkiaren kodea: L2014621