291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa 4. ordenantza fiskalean, zeinak agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen baititu, 2021. urterako.
Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 4. ordenantza fiskalaren testuan aldaketa egitea 2021. urterako. Ordenantza horrek, hain zuzen, agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen ditu.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin.

Barañainen, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2014572