291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

2021erako zerga-tasak eta tasak

Atezko Udalak, 2020ko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma zuela, eta bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide), honako hau erabaki zuen:

Karga-tasa hauek onestea, 2021. urtean nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, baita onetsitako eta indarrean diren ordenantzen araberako tasak ere:

Proposatzen da 2021erako karga-tasa hauek ezartzea. Zergak:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,22.

–Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: legearen araberako ehunekorik txikienak, tasari eta karga-tasari dagokienez.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), lege horren aldaketaren arabera, honako hauek izanen dira, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,60

20 urte edo hortik gora

0,47

19 urte

0,49

18 urte

0,09

17 urte

0,09

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,08

6 urte

0,26

5 urte

0,33

4 urte

0,24

3 urte

0,15

2 urte

0,07

1 urte

0,07

Urtebetetik behera

Zerga-tasa: %8.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: gutxienekoa.

Tasak:

–Hirigintzako lizentziak izapidetzea: 30 euroko tasa finkoa, lizentzien espedienteak izapidetzeko.

Atezko Udaleko ur horniduraren eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantza

5. artikulua. Tarifak.

1. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

a) Kuota aldakorra - Kontsumoa:

1. tarifa

Etxeko erabilera eta hari lotutakoak. Honako hauek sartzen dira: etxebizitzarako eta ekipamenduetarako beste eraikin batzuk; Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta abarreko ikastetxe ofizialki aitortuak; erabilera kolektiboko kirol instalazio publikoak; eta parke-lorategi publikoak.

0,40

euro/m³

2. tarifa

Industriako eta merkataritzako erabilerak. Tarifa honetan sartzen dira industria, merkataritza, zerbitzuak eta bulegoak. Halaber, sartzen dira obrak egiteko eta etxabeak hornitzeko erabilerak, salbu ureztatzekoa.

0,35

euro/m³

3. tarifa

Aisialdirako erabilera: baratzeetan, aisialdiko finketan eta kirol instalazio partikularretan (igerilekuak); eta ureztatzeko erabilera. (Ez da kobratuko saneamendu kanona).

0,60

euro/m³

4. tarifa

Abeltzaintzako erabilera: nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak.

0,35

euro/m³

5. tarifa

Erabilera konbinatuak:

5.1. Etxeko erabilera etxebizitzan eta industriako edo merkataritzako erabilera (ohiko bizilekuan gauzatzea industria edo merkataritzako jarduera).

Lehenbiziko 130 m³-ak, seihilekoan.

0,40

euro/m³

Hortik gorako kontsumoa, seihilekoan.

0,60

euro/m³

5.2. Etxeko erabilera etxebizitzan eta ureztatzeko eta/edo kirol instalazio partikularreko erabilera (ohiko bizilekuko berdegunea, baratzea eta/edo igerilekua).

Lehenbiziko 100 m³-ak, seihilekoan (4 kide bitarteko familiak).

0,40

euro/m³

Lehenbiziko 140 m³-ak, seihilekoan (4 kide baino gehiagoko familiak).

0,40

euro/m³

Hortik gorako kontsumoa, seihilekoan.

0,80

euro/m³

5. tarifa (“Erabilera konbinatua”) nahitaez aplikatuko da etxebizitza batean baldin eta, etxebizitza-motagatik, kanpoko itxuragatik edo ikuskapen zerbitzuek prestatutako txostenagatik, bertan egiten ahal bada aukeren erabilera konbinatua. Subjektu pasiboak ezin du jarri banakako kontagailurik erabilera posible bakoitzerako.

5.1 eta 5.2 tarifetan aurreikusitako erabilerak aldi berean izan ditzakeen etxebizitza baten kasuan, aplikatuko zaio hartutako ur bolumenari gehien hurbiltzen zaion erabileraren tarifa, eta, zalantza izanez gero, beti 5.2 tarifa.

Udalak behar diren egiaztapenak egiten ahalko ditu noiznahi, erabiltzaile bakoitzari dagokion tarifa mota esleitzeko.

b) Kuota finkoa - Erabilgarritasuna.

Hornidura eta saneamendu zerbitzua erabilgarri izateagatik eta mantentze-lanengatik, paratutako kontagailuaren diametroaren arabera:

–25 mm-koa: 50 euro urtean.

–30 mm-koa: 75 euro urtean.

–40 mm-koa 85 euro urtean.

–50 mm-koa: 600 euro.

–65 mm-koa: 750 euro.

–80 mm-koa: 900 euro.

–100 mm-koa: 1.200 euro.

c) Saneamenduko kuota.

Erabiltzaileei jasanaraziko zaie NILSA enpresa publikoak Udalari aplikatzen dion saneamendu kanonaren zenbatekoa. Honako alderdi hauen arabera eginen da kobrantza hori:

–Etxebizitza eta gainerako instalazioen kasuan, dagokion kanona kobratuko da, bat etorriz NILSA enpresak ur kontsumoan oinarrituz zehaztutako parametroekin.

–Abeletxeek ez dute saneamendu kanona ordaindu behar, indarrean dagoen legeriaren arabera.

–Hobi septiko pribatuak dituzten etxebizitzei aplikatuko zaie kasu horietarako NILSAk ezartzen duen kanona.

d) Hargune edo lotune berria paratzea:

Hargunearen kanona ezartzen da kalibre eta erabileraren arabera:

–25 mm-koa: 300 euro.

–30 mm-koa: 350 euro.

–40 mm-koa 450 euro.

–50 mm-koa: 550 euro.

–65 mm-koa: 650 euro.

–80 mm-koa: 750 euro.

–100 mm-koa: 950 euro.

2. Etxeetarako eta baratze-lorategietarako harguneek 25 mm-ko kalibrea izanen dute gehienez.

3. Bosgarren artikulu honetan azaldutakoari dagokion fakturazioa bi ordainagiritan kobratuko da urtero, lehentasunez ekainean eta abenduan.

4. Zenbateko horiei aplikatuko zaie erregelamenduz xedatutako BEZa.

5. Murrizketa berezia, lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko edo horren azpiko pentsioa hartzen dutenentzat.

Ordenantza honetan araututako eta kontsumoaren gaineko 1 a) puntuan aurreikusitako zerga-egitateei dagokienez, halakoen kuota-zatia %50 murriztuko da, orokorrean aplikatzen denaren aldean, baldin ordaintzera behartua dagoenak jasotzen badu Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren laguntza. Laguntza horrek ez du izan beharko lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa, edo halako 1,2 gehienez baldin ezkontidea badu edo antzeko harremana duen norbaitekin bizi bada, bien diru-sarrera guztiak batuta.

Ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo desgaitasun bat duten diru-sarrerarik gabeko seme-alabak), lanbide arteko gutxieneko soldata halako 0,2 handituko dira aipatutako muga ekonomikoak, mendekotasuna duen pertsona bakoitzeko.

Nahiz aurreko baldintza bete, ez da murrizketa berezi horretarako eskubiderik izanen baldin beste diru-sarrera batzuen bitartez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen bada, izan eskatzailearen beraren diru-sarrerak nahiz etxean harekin bizi direnen sarrerak. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da izanen handiagoa 21.000 euro baino, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatutako baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Eskabidea.

–Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

–Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo, bestela, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, agertzen duena ez dagoela behartua hura aurkeztera, baita eskatzailearen edo bizikideen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako agiriak ere.

–Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Betiere, murrizketa bereziaren onuradunak titularra izan beharko du ur hornidura eta saneamenduaren kontratuan.

Atezko Udalak noiznahi ikuskatzen ahal du ea betetzen ote diren murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak, eta murrizketa hori kendu eginen du baldin onuradunak utzi badio baldintzak betetzeari, edo egiaztatzeko agiriak eskatu eta aurkezten ez baditu.

6. Instalazio partikularretan gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifak.

Ikusten bada instalazio partikular batean badela ur-ihes bat, kontagailuak erregistratu duena, eta ez bada izan interesdunaren axolagabekeria larriagatik edo nahita egina, honako tarifa hauek aplikatuko dira:

–Ur-ihesa 100 m³-tik beherakoa bada, ez da inolako murriztapenik eginen.

–Ur-ihesa 100 m³-tik gorakoa bada, kontsumitutako uraren %50eko tarifa ezarriko da (batez besteko kontsumoa zehazteko, oinarri hartuko da azken bi urteetako ordainagirietako kontsumoa).

Saneamendu kuota ez da kobratuko 100 m³-tik gorako ur-ihesetan.

6. artikulua. Likidatu beharreko kuota.

Likidatu beharreko kuota izanen da aurreko artikuluko tarifak aplikatzearen emaitza, bai ur hornidurari dagokionez bai saneamenduari edo ur-hustuketari dagokienez, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Honako hauetarako tasak: ingurumen txostenak egiteko, jarduera sailkatuen lizentzietarako eta irekitzeko lizentzietarako, eta hirigintzako txostenak egiteko eta obra lizentziak izapidetzeko.

–Jarduera sailkatuaren espedienteak: 50,00 euro, gehi txosten teknikoen eta iragarkien kostua.

–Edozein establezimendu irekitzeko lizentziak ematea, Udala denean baimena eman behar duen organo eskuduna: 50,00 euro, gehi txosten teknikoen kostua.

–Obra lizentzien tramitazioa:

Obra gauzatzeko aurrekontua:

< 5.000: 50 euro.

> 5.000 < 15.000 euro: 70,00 euro.

> 15.000 < 30.000: 140,00 euro.

> 30.000 < 60.000: 210,00 euro.

> 60.000 < 150.000: 280,00 euro.

> 150.000 < 300.000: 350,00 euro.

300.000 < 600.000: 420,00 euro.

Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 30 euro, txosten idatzirako edo kontsultarako emandako ordu erdiko.

Agiriak tramitatzeko tasak:

1. Agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta eskanerrak:

  • DINA A-4 tamainako folio bakoitzeko: 0,20 euro.
  • DINA A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,40 euro.
  • Artxiboko agirien fotokopiak: 4,00 euro.

b) Agiriak konpultsatzea:

  • Konpultsatu beharreko agirien lehenbiziko orria: 2,00 euro.
  • Bigarren orria eta hurrengoak: 0,50 euro.

c) Lurzatien gaineko zedulak.

  • Ale bakoitza: 3,00 euro.

d) Katastroko orriak.

  • Ale bakoitza: euro 1.

2. Ziurtagiriak.

–Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: euro 1.

–Finken hirigintza-egoera frogatzen duen ziurtagiria: zerbitzuaren kostuaren %100.

–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.

–Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 20,00 euro.

–Gainerako ziurtagiriak: 2,00 euro ziurtagiri bakoitzeko.

–Ekonomia-jardueren gaineko zergako (EJZ) alta eta bajen tramitazioa: 3,00 euro.

Herritarra salbuetsirik egonen da ziurtagiriak emateko tasak ordaintzetik baldin ziurtagiri hori Udalak berak eskatu badio.

3. Arma txartelak izapidetzea.

–Txartel bakoitza: 10,00 euro.

4. Ahalordeak askiestea.

–Askiespen bakoitza: 6,25 euro.

5. Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

–Ordenantzak, ale bakoitza: 11,00 euro.

–Aurrekontuak, ale bakoitza: 11,00 euro.

6. Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

–Txostenak egiteagatik eta kontsultei erantzuteagatik, hirigintzari buruzkoak izan ezik: 25,00 euro.

7. Ordainagiri helbideratuak itzultzea.

–Ordainagiri helbideratuak itzultzea, Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik: 1,50 euro itzulitako ordainagiri helbideratu bakoitzeko.

Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udaleko iragarki-taulan, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin (lege horrek hizpide du Administrazio Prozedura Erkidea).

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Eritze Atetzen, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2014670