291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa egituratzailea 1. poligonoko 308. lurzatian. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Arroizko Udal Planeko hirigintzako determinazio egituratzaileetan, 1. poligonoko 308. lurzatiari dagokionez. Aldaketa Mariano Calvo Alonsok sustatu du, eta haren helburua da bizitegi-erabilerako egungo hiri-lurzorua 259,56 m²-tan zabaltzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten, idatziz, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 7 artikuluen harira lege-testu beraren 77. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arroitzen, 2020ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2014931