291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

92/2020 FORU DEKRETUA, arautzen dituena, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen sistemaren barruan, egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte-inklusioaren arloetan, eta bestetik, baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea.

ZIOEN AZALPENA

I

Kalitatezko gizarte zerbitzuak lortzea arduradun politikoek, profesionalek, zerbitzuen hornitzaileek eta, zer esanik ez, erabiltzaileek eta, oro har, gizarte osoak partekatzen duten asmoa da, beti gogoan izaten dutena. Azken urteotan, aurrerapen handiak gertatu dira arlo honetan; izan ere, prozesuak hobetu dira, sektorea profesionalizatu da eta zerbitzuen egiturari eta antolamenduari lotutako beste hobekuntza batzuk lortu dira.

Aurrerapen horiek zalantzarik gabeko eragina izan dute eskaintzen diren gizarte zerbitzuen kalitatean. Hala ere, garbi dago, oro har, zerbitzuak pertsonalizatu beharra dagoela oraindik, eta, horrenbestez, gehiago egokitu behar direla pertsonen beharretara. Pertsonen araberako egokitzapen hori asmoen adierazpen hutsa izan daiteke baldin eta zerbitzuen eguneroko funtzionamenduan eta antolaketan gehiegizko zorroztasuna baldin badago, pertsonen gustuak eta lehentasunak ezagutzen ez badira eta, antolaketari dagokionez, dena uniformizatu eta erabiltzaileen nahiak aintzat hartzen ez dituzten prozedurak ezartzen badira.

Hortaz, kontua da filosofia berri bat ezartzea, arreta pertsonarengan zentratzen duena. Filosofia hori gizarte politiken arloan aurreratuen dauden herrialdeetan txertatu da (Herbehereetan, Erresuma Batuan, Kanadan edo Australian), eta asistentziaren kalitatea hobetzeko gako-elementua da, ez bakarrik adinekoei edo desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako zerbitzuetan –batez ere horrelakoetan garatu da–, baizik eta, baita ere, gizarte zerbitzuen arloko beste eremu batzuetan.

Arreta eredu horiek bilatzen dute zerbitzuen antolaketa-sistemak harmonizatzea arreta edo zainketak behar dituzten pertsonen lehentasun eta nahikundeekin. Ikuspegi horretatik abiatuta, zentroaren edo zerbitzuaren kudeaketa pertsonen bizi-kalitatearekin zerikusia duten helburuen menpe jarri behar den baliabide bat da, eskubide eredu bati lotua, non erabiltzailea, zerbitzuen hartzaile hutsa izan beharrean, eskubideak dituen subjektu gisa hartzen baita.

Eredu hori, orobat, Desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioaren arauzko garapenaren barruan kokatu behar da, zeina Nazio Batuen Batzar Nagusiak onetsi baitzuen 2006ko abenduaren 13an (Espainiak 2007an berretsia).

Hauek dira pertsonarengan zentratutako arretaren oinarrian dauden printzipioak: pertsona bakoitza izaki berezi eta baliotsu gisa hartzea; biografia ezagutzea; pertsonen autonomia sustatzea; pertsonen eta haien ingurune sozialaren arteko interdependentzia; sostenguen garrantzia; negoziazioa eta elkarrizketa arretaren gako-elementu gisa hartzea, harreman terapeutikoan aukerak eskainiz eta pertsonen ahalduntzea sustatuz, norberaren arretarekin zerikusia duten erabakietan inplika daitezen.

Arreta eredu horren aldaketak berekin dakar ikuspegi asistentzialista edo paternalista batetik eskubideetan eta pertsonen autonomiaren garapenean oinarritutako beste batera igarotzea, baina horrek ez du esan nahi ebidentzia zientifikoan oinarritutako praxi profesionaletatik aldendu beharra. Rol profesionalak ere aldatu beharra dago, erabiltzaileari zer komeni zaion erabakitzen duen adituen rola alde batera uzteko; izan ere, orain lehenesten dena lagun-egitea da, sostengua ematea, orientazioa eta motibazioa.

Pertsonarengan zentratutako arreta ereduak aisago heda daitezen, beharrezkoa da, orobat, aldaketak egitea zentroetako eremu fisikoen diseinu arkitektonikoetan eta konfigurazioan, batez ere egoitzetan. Baita zerbitzuen kudeaketa ereduetan (prozesuak, protokoloak, programak, arauak, antolaketa sistemak, eta abar) eta ebaluazio sistemetan ere, arreta eredu honekin bateragarriak izan daitezen.

Aldaketa horiek guztiak ikusirik, ezinbestekotzat jo da zentroak baimendu eta ikuskatzeko araudia aldatzea, arreta eredu honekin talka egiten duten betebeharrak kentzeko eta, horrela, aldaketa ahalbidetzeko, gizarte zerbitzuak gizatiarragoak izan daitezen, pertsona ardatzean jarrita, betiere. Horrela, filosofia hori guztia txertatu da funtzionamenduan, pertsonen eskubide eta eginbeharretan, zerbitzuen betebehar material eta funtzionaletan, bereziki, bizikidetza-unitateak arautuz eta erreferentzia edo sostenguen bilatzailea izanen den profesionalaren figura sortuz, eta, azkenik, gizarte zerbitzuen sisteman zerbitzua eman ahal izateko bete beharreko kalitate-estandarretan.

Foru dekretu honek ekarriko dituen beste aldaketa batzuk langileriaren arloko eskakizunei dagozkie. Arlo horri dagokionez, aurreko araudiarekin alderatuta, lehengo ereduan, zerbitzuetan parte hartzen zuten profesional guztiak sartzen ziren zuzeneko arretan, eta, orain, berriz, kategorizazio berria ezarriko da, zuzeneko arretako langileak eta teknikariak bereiziko dituena. Araudi berrian, beraz, alde batetik zuzeneko arretako langileak izanen dira (zaintzaile profesionalak/erizaintzako laguntzaileak edo pareko langileak eta gizarte-integrazioko teknikariak), eta bestetik, teknikariak. Zerbitzu orokorretako langileak ez dira zuzeneko arretako langile gisa zenbatuko, ezta zentroko zuzendaria ere, zeina teknikarien multzotik ere aterako baita, zenbaketari begira. Hori guztia ematen diren zerbitzuen kalitatearen mesedetan.

II

Foru dekretu honek honako egitura du: sei titulu, bost xedapen gehigarri, hiru xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bakar bat eta lau azken xedapen, baita 4 eranskin ere.

I. tituluan xedapen orokorrak jasotzen dira, xedeari buruzkoak, aplikazio eremuari buruzkoak, administrazio baimenak emateko, mantentzeko eta baliogabetzeko eginkizunetarako eskumenari buruzkoak eta aurretiazko komunikazioari buruzkoak. Azpimarratu beharra dago aplikazio eremuak adinekoen, desgaitasuna dutenen, gizarte-inklusioaren eta eritasun mentala dutenen arloetako zerbitzuak hartzen dituela bere baitan. Hortaz, kanpo utzi dira, batetik, adingabeen arloa, esparru horrek daukan konplexutasunagatik eta berezitasunagatik berariazko araudia behar duelako, bere errealitateari erantzuteko eta estatuko araudian gertatu diren aldaketa garrantzitsuei egokitzeko; eta bestetik, genero-indarkeriaren arloa, esparru horrek ere bere berezitasunen araberako berariazko araudia behar duelako. Kanpo utzi da, halaber, familiaren eta komunitatearen arloa, berariazko estrategia baten bidez garatuko baita.

Alde batetik, II. tituluan, arautzen da zein kasutan lortu beharra dagoen administrazio baimenen bat Nafarroako Foru Komunitatearen gizarte zerbitzuen sistemaren barruan izaera soziala duten zerbitzuak eman ahal izateko; zehazki, baimen hauek: funtzionamendu baimena, zentroen funtsezko aldaketa egiteko baimena, kasu berezietarako behin-behineko baimena –aldi baterako kokapenak aurreikusten direnean– eta baimen espezifikoa. Bestetik, III. tituluan arautzen da zein kasutan eskatuko den aurretiazko komunikazioa baizik ez egitea, hain zuzen: gizarte zerbitzuen prestazioaren titulartasuna aldatzen denean, eta oinarrizko osasun laguntzako eta/edo laguntza espezializatuko zerbitzuak modu anbulatorioan edo etxean bertan ematen direnean.

Ildo horretan, lehen esan bezala, gogorarazi beharra dago Merkatuaren Batasunaren Bermeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legeak agintzen duela jarduera administratiboetarako administrazio baimena beharrezkoa izanen dela, bakar-bakarrik, behar eta proportzionaltasun printzipioak gertatzen direnean. Gainerako kasuetan, nahikoa izanen da aurretiazko komunikazioa egitea. Horrenbestez, baimena eskatzeari begira, justifikatu beharra dago behar eta proportzionaltasun printzipioak gertatzen direla, bai gizarte zerbitzuen irekiera kasuetan, bai lekuz aldatzen direnean, bai funtsezko aldaketaren bat egiten zaienean. Izan ere, kasu horietan baimena izatea beharrezkoa izanen da, orain arte bezala. Gizarte zerbitzuen arloan, beharraren printzipioa gertatzen da gizarte zerbitzuen prestazioak dituen ezaugarri bereziengatik, zerbitzu horietan artatzen diren pertsonen zaurgarritasunagatik eta jomugan dauden politika sozialaren helburuengatik. Inguruabar horiek interes orokorreko premiazko arrazoiak dira, arau honetan ezarritako baimenen araubidea aplikatzea justifikatzen dutenak.

Proportzionaltasun printzipioari dagokionez, hemen ere gizarte zerbitzuen esparruaren barruan justifikatzen da baimena eskatzean, ez baitago hain murriztailea ez den beste neurririk emaitza berberak lortzeko aukera ematen duena. Izan ere, gizarte arretako zerbitzuak abian jartzeko komunikazioa eta kontrola “a posteriori” artikulatzea ez litzateke nahikoa izanen zerbitzu horiek artatzen dituzten pertsona zaurgarrien osasuna eta segurtasuna bermatzeko, eta gerta liteke “a posteriori” kontrol hori lesioa gertatu ondoren egitea, eta askotan konponbiderik gabekoa izatea, kontuan harturik artatzen diren pertsonen zaurgarritasuna.

Printzipio horiez gainera, Zerbitzuen Zuzentarauaren beste agindu batzuekin bat, diskriminazio ezaren printzipioa aipatu beharra dago; izan ere, aurreikusitako baimen araubideak ez du inolako diskriminaziorik ezartzen, ez zuzenean, ez zeharka, titularraren herritartasuna dela kausa, zentroaren titulartasuna duen entitatearen edo pertsonaren egoitza soziala dela kausa, edo pertsona edo entitatea Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldearen barruan egoteagatik edo ez egoteagatik.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean, ez da bereizketarik egiten baimenen eta aurretiazko komunikazioen artean, eta, hala, Nafarroan gizarte zerbitzuen prestazioarekin zerikusia duten egintza guztiek baimena behar dute. Dena dela, gizarte zerbitzuen arloko administrazio baimenak arautzeari begira, oinarrizko estatu legea aplikatu beharra dago, hots, lehen azaldutako Merkatuaren Batasunaren Bermeari buruzko 20/2013 Legea. Horregatik, foru dekretu honetan berariaz arautu da zein kasutan beharko den administrazio baimen bat eta zein kasutan nahikoa izanen den aurretiazko komunikazio bat egitea. Horrez gainera, bi kasuetarako beharrezkoa den prozedura arautu da.

IV. tituluan, eta foru dekretu osoan zehar, homologazio administratiboak egiteko baldintza osagarri batzuk garatzen dira, deusetan galarazi gabe gero batean zehaztea kontratuetako edo itun sozialetako baldintzetan –zeharkako kudeaketa kasuetan–, eta zerbitzuaren erregelamenduan –zuzeneko kudeaketa kasuetan–.

V. tituluan, I. kapituluan, funtzionamenduaren antolaketarako printzipio orokorrak eta pertsonen edo entitateen informazio betebeharrak jasotzen dira.

II. kapituluan, erabiltzaileen eskubideak eta eginbeharrak jasotzen dira, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 15eko 15/2006 Foru Legearen esparruaren barruan. Partaidetza Kontseiluaren araubidea ere aldatzen da, eginkizun gehiago emateko eta haren osaera aldatzeko, parte-hartzaileagoa izan dadin, batez ere zentroetako erabiltzaileentzat eta haien ahaideentzat.

Arauaren I. eranskinean biltzen dira Nafarroako gizarte zerbitzuen sistemaren parte diren zerbitzuek oro har bete behar dituzten betebehar material eta funtzionalak. Atal horri dagokionez, nabarmendu beharra dago pertsonarengan zentratutako osoko arretaren gainean egiten den arauketa, non erreferentziazko profesionalaren figura sortzen baita. Horrez gainera, zehatz-mehatz arautzen da erabiltzaileei aplikatuko zaien Pertsonarengan Zentratutako Banakako Arreta Planaren edukia eta hura prestatzeko prozedura (edo sostenguen planarena, adimen-desgaitasunaren edo garapen-desgaitasunaren esparruan). Plangintza horrek, orain, pertsona bakoitzarentzako jarduketa eta sostenguak bilatzen ditu, pertsona bakoitzaren beharretatik abiatuta, ez baitago uniformetasunik, eta, behar horietatik abiatuta, pertsonak berak aktiboki parte hartzen du prozesuan, berarentzat esanguratsua dena bilatuz, eta, gero, bere gaitasunetan eta bere bizitza kudeatzeko eskubidean oinarriturik, adostasunez planifikatzen da norberaren nortasunarekin bat datorren bizi proiektua, pertsona bakoitzarentzat benetan garrantzitsua dena aintzat hartuz.

II. eranskinean, zerbitzuei eskatzen zaizkien betebehar espezifikoak jasotzen dira. Aurreko arauarekin alderatuta, orain, arautze konplikatu eta nahasia saihestu nahi izan da, lehengoa halakoxea baitzen, gauzak sinplifikatzearren. Hala, zerbitzuak arloka bereizi beharrean, sailkapen hau ezartzen da: egoitza zerbitzuak (egoitza zentroak eta tutoretzapeko etxebizitzak, etxebizitza gainbegiratuak, etxebizitza laguntzadunak eta etxegabeentzako harrera zerbitzuak) eta eguneko arreta zerbitzuak (eguneko zentroak, eguneko egonaldiak, eguneko landa zentroak edo zentro okupazionalak).

Horrela, zerbitzu guztietarako betebehar orokorrak arautzen dira, eta zerbitzu batzuk zenbait baldintza bete beharretik salbuesten dira, edo zehaztasun batzuk ezartzen zaizkie, artatzen duten jendearen profilaren arabera.

Foru dekretu honek dakarren berritasunik handiena egoitza zerbitzuen arloan dago: zentroen barruko bizikidetza-unitateak arautzen dira, gehienez 16 pertsona bilduko dituztenak. Unitate horiek nahitaezkoak dira berritik eraikitzen diren zentro guztietan, baita jadanik baimenduta dauden zentroetan ere, baldin eta obra baten ondorioz hamabost toki baino gehiago gehitzen badira. Zentro berrietan, bizikidetza-unitateetan bereizi behar horrekin bilatzen da batere pertsonalizatuak ez dauden zentro handi horiek saihestea, ahal den neurrian etxeko giroa izan dezaten, pertsonarengan zentratutako arreta ereduari jarraikiz.

Eguneko arreta zerbitzuetan, zenbait modalitate finkatzen dira eta guztientzako betebehar orokor batzuk ezartzen, nahiz eta zenbait salbuespen ezartzen diren eguneko landa zentroetarako eta gizarte-inklusioko zentroetarako, hurbileko zerbitzu horiek garatu ahal izan daitezen.

Azpimarratu beharreko beste berrikuntza bat esperientzia pilotuen esparruan diseinatzen diren zerbitzuetarako baimen espezifikoen arauketa da. Esperientzia horiek berrikuntzaren alde egiten dute, beharrei erantzuteko formula berriak proposatuz. Horien artean nabarmendu beharra dago autonomia sustatzearren elkarren artean antolatzen diren adineko pertsonentzako bizitoki alternatiboak garatzeko aukera, hots, elkarri lagunduz eta autogestioaren bidez sortzen diren elkarlaneko bizitokiak. Gainera, erraztasunak ematen dira, esperientzia pilotu horiek baliozkotu ondoren, zerbitzu berri gisa atxiki daitezen.

III. eranskinean, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 15eko 15/2006 Foru Legeak agindutako betez, funtzionamendu baimena lortzeko behar diren kalitate-estandarrak jasotzen dira. Estandar horietan bi zati bereizten dira: batetik, zerbitzuaren kudeaketaren arloan, langileen kudeaketaren arloan eta erabiltzailearen arretaren arloan zerbitzuek bete beharreko gutxieneko irizpideak eta adierazleak, eta bestetik, eduki beharreko protokoloak, artatzen dituzten pertsonen profilen arabera.

Azkenik, IV. eranskinean, printzipio etiko batzuk jasotzen dira, zerbitzuen titular diren entitate eta pertsonei gogoeta egiten laguntzeko modukoak, kudeatzen dituzten zerbitzuetan eredu gisa erabili edo egokitzen ahal dituztenak, nahi izanez gero.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin, eta Nafarroako Gobernuak 2020ko abenduaren bian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

I. TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean izaera soziala duten egoitza zerbitzuen, zerbitzu anbulatorioen eta eguneko zerbitzuen funtzionamenduaren araubide juridikoa ezartzea, zehazki, adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte-inklusioaren arloetakoak, eta, horrekin batera, baimena lortzeko eskatzen diren gutxieneko betebeharrak finkatzea, baita aurretiazko komunikazioen eta homologazio administratiboen araubidea ere, foru dekretu honen I., II. eta III. eranskinetan jasotzen direnak.

2. artikulua. Aplikazio eremua.

1. Hauxe da arau honen aplikazio eremua: Nafarroako Foru Komunitatean gizarte-inklusiorako eta adineko pertsonei, desgaitasuna dutenei eta eritasun mentala dutenei arreta emateko dauden egoitza zerbitzu, zerbitzu anbulatorio eta eguneko zerbitzu guztiak.

2. Foru dekretu honetatik kanpo gelditzen dira adingabeei, familiei eta komunitateari arreta emateko zerbitzuak eta genero-indarkeriari lotutakoak.

3. artikulua. Eskumena.

Gizarte zerbitzuen arloko departamentu eskudunari dagokio Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen arloko zerbitzuak emateko baimenak eman, mantendu eta baliogabetzea, baita aurretiazko komunikazioen gaineko eginkizunak ere.

4. artikulua. Administrazio baimena eta aurretiazko komunikazioa.

1. Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren gizarte zerbitzuen prestazioek administrazio baimena beharko dute, edo aurretiazko komunikazioa egin, hala badagokie, foru dekretu honetan xedatutakoaren arabera.

2. Nafarroako Foru Komunitatea titularra den zentroetako gizarte zerbitzuen prestazioa ofizioz inskribatuko da gizarte zerbitzuen erregistroan, eta ez dute aurretiazko baimenik beharko.

3. Foru dekretu honetan aurreikusitako baimenak ez ditu inola ere ordeztuko indarrean dagoen araudi sektorialaren arabera beharrezkoak diren beste baimen edo lizentzia batzuk.

II. TITULUA

Administrazio baimenak

I. KAPITULUA

Administrazio baimen motak

5. artikulua. Administrazio baimenaren araubidea.

1. Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen sistemaren barruan gizarte zerbitzuak eman ahal izateko, beharrezkoa izanen da hurrengo artikuluetan arautzen diren administrazio baimenak lortzea, non eta xedeko gizarte zerbitzua ez dagoen aurretiazko komunikazioaren araubidearen pean.

2. Gizarte zerbitzuen sistemaren barruan ez dauden pertsona fisiko edo juridikoek jarduketa zehatzak egiten ahalko dituzte gizarte zerbitzuaren esparruaren barruan.

3. Baimenak lortzeko, foru dekretu honen eranskinetan ezarritako betebehar material eta funtzionalak bete beharko dituzte, baita langileriari eta kalitate-estandarrei buruz ezarritakoak ere.

6. artikulua. Baimen motak.

Bete beharreko jarduketaren arabera, beharrezkoa izanen da administrazio baimen hauetakoren bat lortzea:

a) Gizarte zerbitzuen funtzionamendurako baimena.

b) Baimendutako gizarte zerbitzuak eman behar dituzten zentroen funtsezko aldaketarako baimena.

c) Behin-behineko baimenak salbuespenezko kasuetarako, aldi baterako kokapenak aurreikusten direnerako.

d) Baimen espezifikoak.

e) Zerbitzuak bertan behera uzteko baimena.

7. artikulua. Gizarte zerbitzuen funtzionamendurako baimena eta baimenaren aldaketa.

1. Zerbitzu baten funtzionamendutzat hartzen da hura abian jartzea gizarte zerbitzuen arloko jarduketak aurrera eramateko behar den gaitasun material eta teknikoarekin eta behar diren langileekin, eta unean-unean eskatu beharreko kalitate mailarekin.

2. Zerbitzuaren laguntza-ahalmena handituz gero, ezinbestekoa izanen da aurretik funtzionamendurako baimena aldatzea, eraberritze obrarik egiten ez bada ere edo zerbitzuaren kokapena aldatzen ez bada ere.

3. Hasiera batean zentrorik ez duen edo behar ez duen zerbitzu baterako baimena ematen bada, baimen horren barrenean ez dira sartuko gero batean behar dituen edo okupatzen dituen zentroetako zerbitzuak, horiek behar bezalako funtzionamendu baimena beharko dute eta.

4. Era askotako zerbitzuen kasuan, administrazio baimen bat beharko da ematen den zerbitzu bakoitzeko, baina denak baimen bakar batean eman daitezke.

5. Berrikuntza soziala eta ezagutza sustatzeko asmoz, esperientzia pilotu baten esparruan garatzen diren zerbitzuetarako baimenen eskaerak bi fasetan tramitatuko dira: lehenbizi, gutxieneko betebehar orokorrak bete eta egiaztatu beharko dira, berrikuntza saioaren probatze fasean, eta, gero, fase hori gainditu ondoren, xedeko zerbitzuarekin antzekotasunik handiena duen zerbitzuaren betebehar espezifikoak bete eta egiaztatu beharko dira, edo, entitate eskatzaileak proposaturik, zerbitzua nolakoa den, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak egokitzat jotzen dituenak. Kasu horretan, baimen espezifikoa baimen arrunta bihurtu daiteke.

6. Jadanik baimena duten zerbitzuen titularrek baimena eskatzen ahalko dute zentro berean beste arreta mota bat behar duten egoiliarrei arreta ematen jarraitzeko, aurreko apartatuan adierazitako baimen araubide berarekin. Horrelako kasuetan, departamentuak kasuan kasuko zerbitzu motarentzat eta egoiliarrentzat egokien diren betebehar espezifikoak eskatuko ditu.

8. artikulua. Baimendutako gizarte zerbitzuak eman behar dituzten zentroen funtsezko aldaketarako baimena.

Zentroen funtsezko aldaketatzat hartuko dira zentroetan egiten diren eraberritze edo handitze obra guztiak, baldin eta funtzionamendu baimena emateko aintzat hartu zen proiektu teknikoaren funtsezko baldintzetako bat aldatzen bada.

9. artikulua. Behin-behineko baimenak salbuespenezko kasuetarako, aldi baterako kokapenak aurreikusten direnerako.

1. Salbuespenez, behin-behineko baimenak ematen ahalko dira obrengatik, osasun larrialdiengatik edo antzeko inguruabarrengatik aldi baterako kokapenak aurreikusten direnean, foru dekretu honetan zerbitzuarentzat ezarritako betebehar guztiak betetzerik ez badago ere.

2. Nolanahi ere, uneoro, pertsonentzako oinarrizko segurtasun eta higiene baldintzak bete beharko dira.

3. Irisgarritasun baldintzei dagokienez, eman behar den zerbitzua erabili behar duten pertsonen ezaugarrien arabera eskatuko dira.

10. artikulua. Baimen espezifikoak.

1. Gizarte zerbitzuen arloan jarduketa jakin bat gauzatu nahi duten pertsona fisiko eta juridikoek baimen espezifiko bat lortu beharko dute, baldin eta haien helburu edo xede nagusia ez bada gizarte zerbitzuen arloko prestazioa. Baimen horrek balioko du, bakar-bakarrik, baimena eskatzean aitortutako jarduerarako, eta indarraldi mugatua izanen du.

2. Berrikuntza soziala eta ezagutza sustatzeko asmoz, xede nagusitzat zerbitzu horien prestazioa ez duten pertsona edo entitateek esperientzia pilotu baten esparruan garatzen diren zerbitzuetarako baimenak ere eskatzen ahalko dituzte, 7.5 artikuluari jarraikiz.

Baimen hori eskatzen ahalko dute, orobat, elkarturik edo irabazi-asmorik gabeko erakunde batean eraturik, adinekoen –edo batez ere adinekoen– bizikidetzarako jarduketak proposatzen dituzten pertsonek, baldin eta elkarlaneko bizitokien sistemen bidezko jarduketak badira, konparazio batera, cohousing delakoaren bidezkoak.

3. Jadanik baimena duten zerbitzuen titularrek baimen espezifikoa eskatzen ahalko dute zentro berean beste arreta mota bat behar duten egoiliarrei arreta emateko, 7.6 artikuluan aurreikusitako araubide berarekin.

11. artikulua. Zerbitzuak bertan behera uzteko baimena.

1. Baimena behar duten zerbitzuetako edo zentroetako jarduerak bertan behera uzteak bere baitan hartzen ditu, bai aldi baterako edo behin betiko uztea, bai uzte partzial edo erabatekoa, gizarte zerbitzuen sistema publikoko entitate edo pertsonen aldetik edo gizarte zerbitzuari lotutako dirulaguntza publiko baten onuradunen aldetik.

Jarduerak bertan behera gelditu direla ulertuko da baldin eta, oro har, zerbitzu nagusiari eragiten badio, eta uzte partziala dagoela ulertuko da baldin eta eskaintzen diren tokien kopurua murrizten baldin bada.

2. Aldi baterako uzte partziala da denboraldi jakin batez etetea eskaintzen ari ziren zerbitzuetako baten prestazioa, eta bitarte horretan besteak eskaintzen segitzea.

3. Aldi baterako erabateko uztea da prestazio guztiak etetea denboraldi jakin baterako.

4. Behin betiko uzte partziala gertatzen da zerbitzuetako bat emateari uzten zaionean betiko, eta beste zerbitzuak eskaintzen segitzen bada.

5. Behin betiko erabateko uztea da bukatutzat ematea zerbitzu guztietako jardueren prestazioa.

II. KAPITULUA

Administrazio baimenak lortzeko prozedura

1. ATALA

Funtzionamendurako baimena

12. artikulua. Prozeduraren hasiera.

1. Funtzionamendu baimenak emateko prozedura alderdi batek eskaturik hasiko da, zerbitzuaren titularra den pertsona edo entitatearen edo haren legezko ordezkariaren eskaeraren bidez, ikuskapenen arloan eskumena duen organoari zuzendua, bat etorriz Administrazio Publikoen administrazio prozedura erkideari buruzko legedian eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta haren foru sektore publiko instituzionalari buruzko foru legedian ezarritakoarekin.

2. Eskaera baliabide elektronikoen bidez edo aurrez aurre aurkeztuko da, honela:

a) Baliabide elektronikoen bidez, horrela egitera behartuak daudenak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Administrazio Publikoekin baliabide elektronikoen bidez harremanak izatera behartuak ez daudenek aukeratzen ahalko dute nola aurkeztu eskaera: edo baliabide elektronikoen bidez, edo aurrez aurre gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuan, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan ere.

13. artikulua. Dokumentazioa.

1. Funtzionamendu baimena lortzeko espedienteak dokumentazio hau behar du:

a) Baimen eskaera, eta horrekin batera:

–Pertsona edo entitate eskatzailearen nortasunaren egiaztagiriak.

–Zerbitzua kokatzen den higiezinaren titulartasuna egiaztatzeko agiria, edo hura erabiltzeko eskubidea egiaztatzekoa.

–Lortu nahi diren helburuak azaltzeko memoria, artatuko diren pertsonen profila eta aurreikusten den erabiltzaile kopurua adierazita.

b) Obrak egikaritzeko proiektua edo oinarrizko proiektua, behar bezala ikus-onetsia, foru dekretu honetan araututako betebehar espezifikoak eta betebehar material eta teknikoak betetzen direla justifikatzen duena. Obra egiteko asmorik ez badago, zerbitzua emateko betebehar tekniko eta materialak betetzen direla azaltzen duen memoria aurkeztuko da, eta, horrekin batera, azaleren eta erabileren planoak eta suteen kontrako babesaren planoak (eraikina husteko ibilbideak, sektorizazio neurriak eta konpartimentutan zatitzekoak, suteen kontrako babes ekipamenduak eta alarma eta itzaltze sistemak). Planoak behar bezalako eskalan eginak aurkeztuko dira, eta banaketa planoan kotak eta azalerak adieraziko dira. Obra bukatutakoan aurkeztu beharreko dokumentazioa:

–Egindako instalazioaren banaketa planoak eta suteen kontrako babesaren planoak.

–Obra-bukaerako ziurtagiria, eta, horren barrenean, berariazko adierazpen bat, adierazteko obrak onetsitako aurreproiektuaren araberakoak direla eta foru dekretu honetan ezarritako betebehar materialak betetzen dituztela. Aldaketarik egin bada, aldaketa horiek adierazi eta justifikatuko dira.

–Jarduketa plana, abian jarri nahi diren arreta programak adierazita.

–Ekipamenduaren proiektua, nolako erabiltzaileak izanen diren kontuan harturik.

–Langileen zerrenda zehaztua, eta, horrekin batera, haien titulazioa, artatuko diren pertsonen araberako langile ratioak, eta eginkizunen banaketa.

–Barne araudia.

–Erantzukizun zibileko aseguru-polizaren kopia.

–Honako hauen gaineko erantzukizunpeko adierazpena: zerbitzuak legez eta erregelamenduz ezarritako betebehar guztiak eta kalitate-estandar guztiak betetzen dituela eta hori egiaztatzeko agiriak dituela, eta hitz ematen duela betebehar horiek betetzen segituko duela baimenaren indarraldi osoan.

2. Aurretik baimendutako zerbitzuetako tokien kopurua handitzeagatik funtzionamendu baimena aldatu nahi baldin bada, eskaera bat aurkeztu beharko da, eta, horrekin batera, antolamenduan egin nahi diren aldaketak azaltzeko memoria, arreta berezia jarriz plantillan izanen diren aldaketetan eta aldaketa gauzatzeko dagoen espazioan.

Egin nahi den aldaketak hasiera bateko proiektu teknikoa aldatzea badakar, funtsezko aldaketa egiteko baimen gisa tramitatuko da eskaera, foru dekretu honen 16. artikuluan eta hurrengoetan arautu bezala.

14. artikulua. Tramitazioa.

1. Ikuskapenen arloan eskumena duen organoak aurkezten den dokumentazioa egiaztatuko du, eta, hala badagokio, interesdunari errekerimendua eginen dio 10 eguneko epean zuzendu ditzan atzematen diren akats edo ez-egiteak. Horrekin batera, adieraziko dio, zuzendu ezean, espedientea artxibatuko dela, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 38/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoari jarraikiz emanen den ebazpenaren bidez.

2. Baimenaren xedeko zerbitzuak eraikitze-lanen bat behar baldin badu, edo egina dagoen eraikin baten barruan eraberritze-lanen bat, ikuskapenen arloan eskumena duen organoak obra horien aurreproiektua bidaliko die departamentuko obren zerbitzu teknikoei. Zerbitzu tekniko horiek txosten bat eginen dute adierazteko ea aurreproiektuak kasuan kasuko zerbitzu motarentzat eskatzen diren betebehar espezifiko, tekniko eta materialak betetzen dituen. Txosten hori nahitaezkoa eta loteslea izanen da, eta hilabeteko epean egin beharko da. Txostena eskatzaileari igorriko zaio, organo eskudunaren bidez. Behar izanez gero, pertsona edo entitate interesdunari eskatuko zaio obren aurreproiektu teknikoan atzemandako akatsak zuzen ditzan 15 eguneko epean.

3. Obrak bukatu ondoren, behar bezala ikus-onetsitako eta ziurtatutako obraren azken proiektuaren arabera, eta instalazioa hornitu ondoren, ikuskapenen arloan eskumena duen organoak bisita bat eginen du. Bertan, pertsona edo entitate eskatzailearen ordezkari bat agertu beharko da, eta horren gaineko akta eginen da. Betebeharren bat betetzeko zerbait zuzendu behar baldin bada, 10 eguneko epea emanen da. Epe hori luzatzen ahalko da, egin beharreko zuzenketa nolakoa den ikusita.

4. Esperientzia pilotuen kasuan, esperientzia probatu ondoren, 15 eguneko epea emanen da alegazioak egiteko, baldin eta desadostasunen bat baldin badago zerbitzuari aplikatu beharreko betebehar espezifikoen gainean.

15. artikulua. Ebazpena.

1. Espedientea organo eskudunari igorriko zaio, eta horrek baimena ematearen edo ukatzearen gaineko arrazoibidezko ebazpena emanen du.

2. Obra egikaritua eta aurreko artikuluan adierazitako bisita egiteko moduan dagoela jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen eta jakinarazten, ulertu beharko da eskaera ezetsi dela.

3. Esperientzia pilotuen kasuan, berrikuntza probatzeko epea igaro ondoren, baimena arrunta bihurtzen ahalko da, baina aurretik ikuskapen bisita bat eginen da, esperientziak ongi funtzionatzen duela berresteko eta 7.5 artikuluan ezarritako betebehar espezifikoak betetzen direla egiaztatzeko.

4. Funtzionamendu baimena ematen zaion zerbitzuaren inskripzioa ofizioz eginen da horretarako dagoen gizarte zerbitzuen erregistroan.

2. ATALA

Zentroen funtsezko aldaketa egiteko baimena

16. artikulua. Prozeduraren hasiera.

Zentroen funtsezko aldaketa egiteko baimenaren prozedura hasteko araubidea 12. artikuluan ezarritakoa izanen da.

17. artikulua. Dokumentazioa.

Eskaerari agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Lortu nahi diren helburu zehatzak azaltzen dituen memoria, artatuko diren pertsonen beharrak eta aurreikusten den toki kopurua, baldin eta aldatzen bada, eta pertsona horiek artatzeko aurreikusitako langileak.

b) Obrak egikaritzeko proiektua edo oinarrizko proiektua, behar bezala ikus-onetsia, foru dekretu honetan araututako betebehar espezifikoak eta betebehar material eta teknikoak betetzen direla justifikatzen duena.

c) Ekipamenduaren proiektua, nolako erabiltzaileak izanen diren kontuan harturik.

d) Honako hauen gaineko erantzukizunpeko adierazpena: zerbitzuak legez eta erregelamenduz ezarritako betebehar guztiak eta kalitate-estandar guztiak betetzen dituela eta hori egiaztatzeko agiriak dituela, eta hitz ematen duela betebehar horiek betetzen segituko duela baimenaren indarraldi osoan.

18. artikulua. Tramitazioa.

Ikuskapenen arloan eskumena duen organoak 14. artikuluan ezarritakoari jarraikiz tramitatuko du eskaera.

19. artikulua. Ebazpena.

1. Espedientea gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen organoari igorriko zaio, eta horrek baimena ematearen edo ukatzearen gaineko arrazoibidezko ebazpena emanen du.

2. Obra egikaritua eta bisita egiteko moduan dagoela jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen eta jakinarazten, ulertu beharko da eskaera ezetsi dela.

3. Inskribatutako zerbitzuan baimendutako aldaketa ofizioz erregistratuko da horretarako ezarrita dagoen gizarte zerbitzuen erregistroan.

3. ATALA

Behin-behineko baimenak salbuespenezko kasuetarako, aldi baterako kokapenak aurreikusten direnerako

20. artikulua. Prozedura hastea.

Aldi baterako kokapenen ondoriozko salbuespenezko kasuetan behin-behineko baimenak emateko prozedura hasteko araubidea 12. artikuluan ezarritakoa izanen da.

21. artikulua. Dokumentazioa.

Eskaerari agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Zerbitzua aldi baterako kokatu nahi den higiezinaren azalpen zehatza, plano eta guzti.

b) Teknikari eskudun baten erantzukizunpeko adierazpena, pertsonentzako gutxieneko segurtasun eta higiene baldintzak betetzen direla adierazteko.

c) Zerbitzua emateko bideratutako ekipamendua eta langileak, eta aurreikusitako toki kopurua.

d) Erantzukizun zibileko aseguru-polizaren kopia.

22. artikulua. Tramitazioa.

1. Ikuskapenen arloan eskumena duen organoak aurkezten den dokumentazioa egiaztatuko du, eta, hala badagokio, interesdunari errekerimendua eginen dio 10 eguneko epean zuzendu ditzan atzematen diren akats edo ez-egiteak, 14.1 artikuluan ezarritakoarekin bat. Horrekin batera, adieraziko dio, zuzendu ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta eskaera artxibatuko dela, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 38/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz emanen den ebazpenaren bidez.

2. Ikuskapenen arloan eskumena duen organoak bisita bat eginen du. Bertan, pertsona edo entitate eskatzailearen ordezkari bat agertu beharko da, eta horren gaineko akta eginen da. Zerbait konpondu behar izanez gero baimena lortzeko betebeharretako bat betetzeko, 30 eguneko epea emanen da.

23. artikulua. Ebazpena.

1. Espedientea gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen organoari igorriko zaio, eta horrek baimena ematearen edo ukatzearen gaineko arrazoibidezko ebazpena emanen du. Baimenaren gaineko ebazpenean aldi baterako dela agertuko da berariaz. Indarraldi hori luzatzen ahalko da, behar bezala egiaztatzen bada ezinezkoa dela bertan ezarritako epea betetzea.

2. Obra egikaritua eta bisita egiteko moduan dagoela jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen eta jakinarazten, ulertu beharko da eskaera ezetsi dela.

3. Baimendutako zerbitzua ofizioz jasoko da gizarte zerbitzuen erregistroan dagokion inskripzioan.

4. ATALA

Baimen espezifikoak

24. artikulua. Prozeduraren hasiera.

Baimen espezifikoa emateko prozedura hasteko araubidea 12. artikuluan ezarritakoa izanen da.

25. artikulua. Dokumentazioa.

1. Eskaerari agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Jarduketaren edo jardueraren azalpen memoria, non honako hauek justifikatuko baitira: lortu nahi diren helburu zehatzak, programak, helburu horiek lortzeko baliabide teknikoak eta langileak, eta xedeko pertsonen beharrak, baita jardueraren iraupenaren aurreikuspena eta, esperientzia pilotuen kasuan, berrikuntza probatzeko denboraren aurreikuspena ere.

10.2 artikuluko 2. paragrafoan adierazitako ekimenen kasuan, antolaketarako barne arauak ere erantsiko dira, non, betiere, zerbitzuan sartzeko eta bertatik ateratzeko baldintzak ezarriko baitira.

b) Nortasuna frogatzen duen dokumentazioa. Pertsona juridiko bat baldin bada, eraketa-eskritura eta, hala badagokio, eskrituraren aldaketak eta estatutuak aurkeztuko dira.

c) Teknikari eskudun baten erantzukizunpeko adierazpena, pertsonentzako gutxieneko segurtasun eta higiene baldintzak betetzen direla adierazteko.

2. Baimen honen xedeko zerbitzuek foru dekretu honetan ezarritako araudiaren arabera haientzat eskatzen diren betebeharrak bete beharko dituzte, edo, esperientzia pilotuen kasuan, gutxieneko betebehar orokorrak, berrikuntzaren probatze fasean, eta, behin fase hori gainditu ondoren, edo harekin antzekotasunik handiena duen zerbitzuaren betebehar espezifikoak, edo, entitate eskatzaileak proposaturik, zerbitzua nolakoa den, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak egokitzat jotzen dituen betebeharrak, eta 10. artikuluaren 3. apartatuan aipatutako kasuetan, kasuan kasuko egoiliar motarentzat egokitzat jotzen dituenak. Kasu horretan, baimen espezifikoa baimen arrunta bihur daiteke.

26. artikulua. Tramitazioa.

1. Ikuskapenen arloan eskumena duen organoak aurkezten den dokumentazioa egiaztatuko du, eta, behar izanez gero, interesdunari errekerimendua eginen dio akatsak edo ez-egiteak zuzen ditzan, 14.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Ikuskapenen arloan eskumena duen organoak bisita bat eginen du, eta, bertan, pertsona edo entitate eskatzailearen ordezkari batek ere egon beharko du. Bisitaren akta eginen da, eta, eskatutako baimena ematea galarazten duen ez-egiteren bat atzemanez gero, edo, esperientzia pilotuen kasuan, esperientzia probatu ondoren, desadostasunak azalduz gero zerbitzuari aplikatu beharreko betebehar espezifikoen gainean, 15 eguneko epea emanen da alegazioak egiteko.

27. artikulua. Ebazpena.

1. Espedientea gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen organoari igorriko zaio, eta horrek baimena ematearen edo ukatzearen gaineko arrazoibidezko ebazpena emanen du, adieraziz zerbitzu jakin bat emateko prestazio jakin zehatz baterako baimen espezifikoa dela.

2. Eskaera egiten denetik edo obra egikaritua eta bisita egiteko moduan dagoela jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen eta jakinarazten, ulertu beharko da eskaera ezetsi dela.

3. Zerbitzua ofizioz inskribatuko da gizarte zerbitzuen erregistroan, eskatutako denborarako.

Esperientzia pilotuen kasuan, berrikuntza probatzeko epea igaro ondoren, baimena arrunta bihurtzen ahalko da, baina aurretik ikuskapen bisita bat eginen da, esperientziak ongi funtzionatzen duela berresteko eta 25.2 artikuluan ezarritako betebehar espezifikoak betetzen direla egiaztatzeko.

5. ATALA

Zerbitzua bertan behera uzteko baimena

28. artikulua. Aurkezpena eta dokumentazioa.

Gizarte zerbitzuen sistema publikoa osatzen duten edo gizarte zerbitzu baterako dirulaguntza bat jaso duten pertsona edo entitateen zentro edo zerbitzuetako jarduerak bertan behera uzteko baimenen prozedura hasteko araubidea 12. artikuluan ezarritakoa izanen da. Eskaerarekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Jarduerak bertan behera uzteko arrazoiak azaltzen dituen memoria.

b) Bertan behera uzteko erabakiaren ondorioz ukitutako erabiltzaileen egoera eta haiei arreta emateko eskaintzen diren alternatibak.

c) Proposatutako egutegia, jarduera uztearen ondorioz ukitutako pertsonen arreta bermatzeko neurriak agertzen dituena.

29. artikulua. Tramitazioa.

Eskaera aurreikusitako itxiera-eguna baino hilabete bat lehenago aurkeztuko da gutxienez. Jaso ondoren, aztertu eta egiaztatuko da, eta alegatutako arrazoiak aztertuko dira, baita erabiltzaileen arreta bermatzeko proposatutako neurriak ere.

30. artikulua. Ebazpena.

1. Gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen organoak hilabeteko epean ebatziko du espedientea, arrazoiak emanez, kontuan hartuta inguruabar guztiak eta, batez ere, erabiltzaileen egoera eta arreta bermatuta gelditzen direla.

2. Finantzaketa publikorik jaso duten zerbitzuen kasuan, eta deusetan galarazi gabe hartarako ezarritako baldintzak, debeku da jarduera uztea baimentzea amortizatu gabeko finantzaketaren zatia Administrazioari itzuli ez bazaio.

Horren ondorioetarako, ulertuko da higiezinen inbertsioetarako finantzaketa 30 urtera amortizatzen dela, eta higigarrien inbertsioetarakoa, berriz, 10 urtera, baldin eta dirulaguntzen oinarrietan edo deialdian beste epe bat ezartzen ez bada.

3. Jarduerak uzteko baimenak berekin ekarriko du deuseztatzea Gizarte Zerbitzuetako Entitateen, Zerbitzuen eta Zentroen Erregistroko inskripzioa.

4. Eskaera egiten denetik hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen eta jakinarazten, ulertu beharko da eskaera ezetsi dela.

III. KAPITULUA

Baimenak mantendu eta baliogabetzea eta jarduerak etetea

31. artikulua. Baimenak mantentzea.

Emandako baimenak mantentzeko, beharrezkoa izanen da uneoro betetzea foru dekretu honen eranskinean jasotako gutxieneko betebeharrak, baita ezarritako gutxieneko kalitate-estandarrak ere.

32. artikulua. Baimenak baliogabetzea eta jarduera etetea.

1. Gutxieneko betebeharrak eta kalitate-estandarrak ez betetzeak baimena baliogabetzea ekar dezake.

2. Baimena baliogabetzeko prozedura ofizioz hasiko da, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen organoaren ebazpenaren bidez, gizarte zerbitzuen arloan ikuskapenak egiteko eskumena duen organoak egiaztatu ondoren ez-betetzeren bat gertatu dela.

3. Espedientea hasteko ebazpena pertsona edo entitate interesdunari jakinaraziko zaio, eta 15 eguneko epea emanen zaio alegazioak egiteko eta egoki iruditzen zaizkion frogak egin daitezela proposatzeko, eta, hala badagokio, atzemandako akatsak zuzentzeko.

4. Espedientea hasteko ebazpen berean baimenaren kautelazko etenaldia erabakitzen ahalko da, baldin eta gutxieneko betebeharrak eta kalitate-estandarrak ez betetzeak arrisku larriak ekar baditzake erabiltzaileen segurtasun eta osasunarentzat.

5. Prozedura 6 hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko da, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen organoaren ebazpenaren bidez.

6. Funtzionamendu baimena baliogabetzeak berekin ekarriko du Gizarte Zerbitzuen Erregistroan jasotako erregistro datuak ezabatzea. Kautelazko etenaldia aginduz gero, horren berri jasoko da erregistroan, baita hura baliogabetzearen berri ere.

III. TITULUA

Aurretiazko komunikazioa

33. artikulua. Aurretiazko komunikazioa egin beharra duten egintzak.

Honako hauek dira aurretiazko komunikazioa egin beharra duten egintzak:

a) Gizarte zerbitzuen prestazioaren titulartasuna aldatzea.

b) Oinarrizko laguntzako eta/edo laguntza espezializatuko gizarte zerbitzuetan edo etxean bertan herritarrei ematen zaizkien zerbitzu anbulatorioen prestazioa, non arreta, normalean, programatua izaten den eta langile kualifikatuaren eta erabiltzailearen artean kontaktu bat izaten den. Arreta mota hau puntuala edo aldian behingoa izan daiteke.

c) Gizarte zerbitzuen sistema publikoaren barruan ez dauden eta zerbitzuari lotutako dirulaguntzarik jaso ez duten gizarte zerbitzuen sistemako pertsonek edo entitateek zerbitzu bat uztea.

34. artikulua. Aurretiazko komunikazioa titulartasuna aldatzen den kasuetan.

1. Zentroaren titulartasuna aldatuz gero, pertsona edo entitate eskualdatzaileak horren berri eman beharko du eskualdaketa egiten denetik 15 eguneko epean. Pertsona edo entitate eskuratzaileak dokumentazio honen kopia aurkeztu beharko du:

a) Nortasuna frogatzen duen dokumentazioa. Pertsona juridiko bat baldin bada, eraketa-eskritura eta, hala badagokio, eskrituraren aldaketak eta estatutuak aurkeztuko dira.

b) Entitatearen estatutuak eta eskualdaketari buruz hartutako akordioen ziurtagiriak, halakorik bada.

Aldatuak izan ez badira, agiri horiek aurkeztu beharrean, idazki bat aurkezten ahal da adieraziz Eskubide Sozialetako Departamentuan aurkeztuak dituela (zein prozeduratan zehaztuta), eta, horrekin batera, aldaketarik izan ez dutela dioen erantzukizunpeko adierazpena.

c) Titular berriaren konpromisoa Administrazioarekin indarrean dauden betebehar guztietan subrogatzeko.

2. Titulartasunaren aldaketa ofizioz jasoko da gizarte zerbitzuen erregistroan, dagokion inskripzioan.

35. artikulua. Zerbitzu anbulatorioak.

1. Zerbitzu anbulatorioak abian jartzeko aurretiazko komunikazioa ikuskapenen arloan eskumena duen organoaren aurrean aurkeztuko du zerbitzuaren titularrak edo haren legezko ordezkariak, abian jartzeko aurreikusitako eguna baino 30 egun lehenago gutxienez, dokumentazio honekin batera:

a) Lortu nahi diren helburuak azaltzen dituen memoria, erabiltzaileen beharrak eta aurreikusten den toki kopurua, langileen zerrenda zehatza, titulazioa eta eginkizunen banaketa.

b) Pertsona edo entitate eskatzailearen nortasunaren egiaztagiriak, jadanik Eskubide Sozialetako Departamentuan ez badaude. Pertsona juridiko bat baldin bada, eraketa-eskritura eguneratua eta estatutuak aurkeztuko dira.

c) Jarduketa plana, abian jarri nahi diren arreta programak adierazita.

2. Dokumentazioa jaso ondoren, ikuskapenen arloan eskumena duen organoak, gaia zein den, arlo horretan eskumena duen unitate teknikoari igorriko dio, ezarri nahi den zerbitzuaren egokitasunari buruzko txostena egin dezan 15 eguneko epean.

36. artikulua. Gizarte zerbitzuen sistema publikoaren barruan ez dauden eta zerbitzuari loturik inolako dirulaguntzarik jaso ez duten pertsona edo entitateek zerbitzua uztea.

Zerbitzu bat ixteko asmoaren berri emateko aurretiazko komunikazioa hiru hilabete lehenago egin beharko da, eta, horrekin batera, 28. artikuluaren b) eta c) apartatuetan ezarritako dokumentazioa aurkeztuko da. Behar izanez gero, aztertuko da nola bermatuko duen eskubide sozialen arloan eskuduna den departamentuak erabiltzaileen arreta.

37. artikulua. Aurretiazko komunikazioaren ondorioak.

1. Ikuskapenen arloan eskumena duen organoak komunikazioa eta nahitaezko dokumentazioa jaso ondoren, behar den inskripzioa eginen da.

2. Zerbitzu baten funtzionamenduaren berri eman ondoren, ikuskatzaileak egiaztatzen badu titularrak ezarrita dituen betebeharretako bat ez duela betetzen, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen organoari igorriko zaio kautelazko edo behin betiko neurriak hartzeko proposamena eta, hala badagokio, zehapen prozedura hasteko proposamena.

IV. TITULUA

Homologazio administratiboak

38. artikulua. Homologazio administratiboak lortzeko betebeharrak eta prozedura.

1. Nahitaezkoa da profesionalen enpleguaren kalitateari buruzko adierazle batzuk eta informazio ekonomiko-finantzarioari eta kudeaketakoari buruzko adierazle batzuk aurkeztea zerbitzuaren titularra den Administrazioari, edo zerbitzuaren araudiaren barruan jasotzea. Adierazle horiek kasuan kasuko kontratu edo itun sozialen baldintza-agirietan ezarriko dira, edo zerbitzuaren erregelamenduan, zuzeneko kudeaketa egiten bada. Zerbitzuaren kudeaketari buruzko adierazleak, langileen kudeaketari buruzkoak eta erabiltzaileekiko harremanen kudeaketari buruzkoak baldintza-agirietan edo arauetan ezartzen direnak izanen dira, baina, ez da inola ere onartuko foru dekretu honen III. eranskinean ezarritakoak baino apalagoak izatea.

2. Pertsona edo entitate bati homologazio administratiboa eman zaiola ulertuko da baldin eta gizarte zerbitzu baten prestaziorako kontratu edo itun sozialen baten adjudikazio prozeduran parte hartu eta horren adjudikaziodun gertatzen bada.

3. Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 78.2 artikuluan aurreikusitako ikuskapen bisita eginen da, kontratua edo ituna hasten denetik edo zuzeneko kudeaketa gisa funtzionatzen hasten denetik hiru hilabeteko epean.

4. Kontratu edo itun sozialen baldintza-agirietan edo kasuan kasuko araudietan erantsiko dira foru dekretu honetan homologazioa lortzeko ezarritako adierazleak eta betebeharrak.

V. TITULUA

Funtzionamendurako printzipio orokorrak eta erabiltzaileen eskubide
eta eginbeharrak

I. KAPITULUA

Funtzionamendurako printzipio orokorrak eta betebeharrak

39. artikulua. Funtzionamendurako printzipio orokorrak antolaketari dagokionez.

Egoitza zerbitzuen, eguneko arreta zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen egiturari, antolaketari eta funtzionamenduari dagokienez, gizarte zerbitzuen arloko araudian ezarritakoa betetzen dela bermatzeaz gainera, printzipio hauek bete beharko dira, pertsonarengan zentratutako osoko arretaren eta bizi-kalitatearen ereduaren oinarri baitira:

a) Autonomia pertsonala eta partaidetza sustatzea, ahalbidetuz pertsonek beren gaitasunak garatzen, mantentzen eta erabiltzen dituztela, zenbait aukerabideren artean aukeratzen ahal dutela eta norberari eragiten dioten erabakietan parte hartzen dutela, norberaren arretaren plangintzatik beretik, baita zerbitzuaren bizimoduari buruzko erabakietan ere.

b) Normalizazioa, pertsonen eskura jarriz, hala zerbitzuaren barruan nola kanpoan ere, eguneroko bizi estilo bat, konfigurazioari, garapenari eta esperientziei dagokienez edozein pertsonak bere familia eta gizarte ingurune naturalean eraman dezakeen estilotik ahalbait hurbilena, bai eta, kasua bada, zeukan bizi estilotik eta izan nahi duen estilotik ahalbait hurbilena, ahaleginak eginez pertsona horri arreta emateko bai zerbitzu orokorren bidez, bai zerbitzu arrunten bidez. Zentroaren jardueretan, ingurunean dauden ahalik eta zerbitzu gehien erabiliko dira, eta, zentroan programatzen diren jardueren artean, jarduera batzuk zentroaren ingurunean bizi diren pertsonengana bideratuko dira, ikuspegi komunitario baten barruan.

c) Osoko arreta, pertsonaren beharrak egoki betetzen direla bermatuz, beste baliabide batzuekin koordinatuz eta barne koordinazioaren bidez, diziplinartekotasunean eta talde-lanean oinarritutako jarduketen bidez.

d) Arretaren pertsonalizazioa, malgutasunez jokatuz arreta ahalik eta gehien egokitu dakien pertsonaren behar, eskakizun eta itxaropenei, eta, horretarako, aintzat hartuko da pertsonaren beraren iritzia eta harentzat esanguratsuena dena. Ahal den neurrian, eta zentro bakoitzaren ezaugarriak kontuan harturik, ahaleginak eginen dira pertsonen zuzeneko arretaz arduratzen diren profesionalak beti pertsona berberak izan daitezen, zentroetako espazioen eta bizikidetza-guneen arteko errotazioa gutxituz. Gainera, kontratazioaren arloan egonkortasuna sustatuko da, kontratazioak lanaldi osokoak izan daitezen, ahal denean, hori guztia erabiltzaileen eta zuzeneko arretako profesionalen arteko harremana etengabea eta egonkorra izan dadin eta ezagutza handiagoa sustatzearren.

e) Osasuna sustatzera eta mantentzera bideratutako arreta profesionala, osasun sistemaren baliabideen arteko koordinazioa ahalik eta onena eta eraginkorrena dela bilatuz, osasun arloan eskumena duen departamentuak herritar guztientzat ezartzen dituen arau, plan eta programen arabera. Mendekotasun egoeretan, autonomiaren sustapena eta galdutako funtzionaltasunaren errehabilitazioa indartuko dira. Hori guztia planifikatu eta abian jarriko da erabiltzailearentzat zentzuzkoak diren jardueren bidez.

f) Familiarekiko eta erreferentziako edo sostengurako beste pertsona batzuekiko harremanak sustatzea, baldin eta, pertsona bakoitzaren biografiaren, inguruabarren eta lehentasunen arabera, erabakitzen bada onuragarria dela pertsonarentzat.

g) Bizikidetza antolatzeko orduan arreta berezia jartzea pertsonaren eskubideak eta duintasuna zaintzeko eta begiratzeko bermeari, erabiltzaileen askatasuna, konfidentzialtasuna, pribatutasuna eta intimitatea sendotuz.

h) Langileak motibatzea eta etengabeko prestakuntza ematea.

Prestakuntza horren barrenean, betiere, pertsonarengan zentratutako arretari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa sartuko da, eta, azken horren barrenean, gizarte eta osasun zentroetan osasun publikoko krisialdiei aurre egiteko beharrezkoa dena eta arrisku psikosozialei, biologikoei eta ergonomikoei modu egokian aurrea hartzeko beharrezkoa dena.

Zerbitzuko titularrek edo arduradunek egin dezaketen motibazio lana alde batera utzi gabe, berariazko baliabideak artikulatuko dira langileen motibazioari eusteko, batez ere egoera zailen ondoren, edo hala erabakitzen denean arrisku psikosozialen ebaluazioen esparruan, talde espezifikoak barne, horretarako behar den denbora planifikatuz eta emanez.

i) Jardueraren planifikazioa, programazioa, koordinazioa eta ebaluazioa: fase horietan pertsonak ere parte hartzen duela bermatzea, jarduerak ikuskapen, zaintza, gainbegiratze eta kontrol lanen menpe jartzea eta arreta eta zerbitzuak emateko eskatzen diren kalitate eta eraginkortasun mailak bermatzea.

j) Egunerokoa txertatzea pertsonen bizi-kalitatean, haien baloreak eta haientzat zentzuzkoa dena errespetatuz, eta haien iritziari garrantzia ematea ingurune fisikoak diseinatu eta zaintzeko orduan eta programatu eta egin beharreko jarduerak proposatzeko orduan.

k) Ahaleginak eginen dira inguruneak, prozesuak, ondasunak, produktuak, zerbitzuak eta instrumentu eta baliabideak ulerterrazak izan daitezen, irisgarritasun unibertsalari buruzko arauak betez, horiek guztiak irisgarriak eta ulergarriak izan daitezen pertsona guztientzat.

l) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatuko da.

m) Boluntario lana sustatuko da, hala barnean, nola zentroekin eta zerbitzuekin lankidetzan aritu nahi duten boluntariotza ekimenekin elkarlanean.

40. artikulua. Pertsona edo entitateen betebeharrak.

1. Gizarte zerbitzuen sistemaren barruan gizarte zerbitzuak ematen dituzten pertsonek eta entitateek, foru dekretu honetan araututako baimen motaren bati lotuak badaude, betebehar hauek izanen dituzte, gutxienez:

a) Gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak zentroaren baldintza material edo funtzionalei buruz eskatzen dien informazio guztia ematea, formatu digitalean, baita kalitate-estandarrei buruz eskatzen zaizkien kudeaketa datu guztiak ere.

b) Hiru hilean behin, gizarte zerbitzuen ikuskapenen arloan eskumena duen organoari jakinaraztea zerbitzuan gertatu diren kanporaketak, eta, ahalik eta lasterren, jakinarazpena egiten duen pertsonaren edo entitatearen iritziz, eskubide sozialen arloan eskumena duen departamentuaren esku-hartzea beharrezkoa izan daitekeen gertakari oro.

Gizarte zerbitzuen sistema publikoan gizarte zerbitzuren bat ematen duten edo horretarako dirulaguntzaren bat jaso duten pertsonek edo entitateek, gainera, betebehar hauek izanen dituzte:

a) Eskubide Sozialetako Departamentuak eskatzen dizkion datu ekonomiko guztiak formatu digitalean aurkeztea.

b) Gertakarien liburuan erregistratzen diren gertakari larri guztien berri ematea gizarte zerbitzuen ikuskapenen arloan eskumena duen organoari, 24 orduko epean.

c) Falta oso astun baten ondorioz zehapen prozedura bat irekitzen den bakoitzean, gizarte zerbitzuen ikuskapenen arloan eskumena duen organoari jakinaraztea.

2. Denek kontingentzia plan bat izan beharko dute osasun publikoko krisialdiei aurre egiteko. Plan hori erreferentziazko oinarrizko eskualdean jarduten duten osasun zerbitzuekin adostua egonen da, eta beharrezkoak diren prebentzio neurriak jasoko ditu.

3. Beren kideen zaintzaz arduratzen diren entitateek gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuari jakinarazi beharko diote zenbat pertsona artatzen dituzten, eta, osasun publikoko krisialdi kasuetan, zer neurri hartuko diren arreta egokia bermatzeko.

II. KAPITULUA

Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak

41. artikulua. Erabiltzaileen eskubideak.

Gizarte Zerbitzuei buruzko 15/2006 Foru Legearen 6., 7. eta 8. artikuluetan aitortutako eskubideen esparruan, erabiltzaileek eskubide hauek izanen dituzte:

a) Askatasun indibiduala establezimenduan sartzeko, egoteko (baldin eta zerbitzuaren arauak errespetatzen badira) eta ateratzeko eskubidea, baina, ahalmena epai bidez aldatua duten pertsonen kasuan, indarreko legedian ezarritako mugekin, eta harrera eskubidea deusetan galarazi gabe, publikoak, homologatuak edo diruz lagunduak ez diren zerbitzuen kasuan.

b) Zerbitzua ematen duten langileengandik tratu pertsonalizatua, goxoa eta duina hartzeko eskubidea, haien intimitatea, nortasuna eta sinesmenak errespetatzen dituena, pertsona bakoitzaren berezitasunak errespetatuz eta balioetsiz, bakoitzaren biografiara, inguruabarretara eta bizi-proiektu pertsonalera hurbilduz eta aniztasuna aintzat hartuz, aberastasun iturria den aldetik.

c) Arreta pertsonalizatua jasotzea, aintzat hartuz bakoitzaren behar espezifikoak, nahiak, lehentasunak eta Pertsonarengan Zentratutako Banakako Arreta Planean ezarritako helburuak; eta sostenguak jasotzea, norberarentzat esanguratsua den bizitza lortzen orientatzearren, bakoitzaren nortasunaren arabera.

d) Zaurgarritasuna eta bizitzan zehar izaten diren elkarren menpekotasunezko harremanak aitortzeko eskubidea, eta horren barruan dago familiarekin, lagunekin eta norberaren ingurune sozialeko pertsonekin harremanak izateko eskubidea. Hala, erraztasunak emanen dira zentrora joan daitezen, zentro bakoitzaren aukeren arabera, egoiliarrek haien sostengua jasotzeko eta besteei laguntzen segi dezaten, bakoitzaren egoera eta ezaugarriak zein diren gorabehera.

Egoiliarrarentzat kaltegarriak izan daitezkeen ahaideek bisita-eskaera eginez gero, egoiliarrei aholkularitza emanen zaie.

e) Norberaren zainketen gaineko erabakietan parte hartzeko eskubidea, aktiboki eta erantzukizunez, bakoitzaren ahalmenaren arabera, eta Pertsonarengan Zentratutako Banakako Arreta Planaren partaide izatekoa, bere ahaideekin edo erreferentziako edo sostenguko pertsonekin batera, nahi izanez gero.

Pertsonek parte hartzeko oztoporen bat izan arren, parte hartzeko aukera eman behar zaie, eta, hortaz, behar diren sostenguak hartzeko eskubidea izanen dute, horien bidez beren ongizatea ahalik eta hoberena izateko plana gauzatu ahal izan dezaten.

f) Zentroaren bizitzan, jardueretan eta garapenean parte hartzeko eskubidea.

g) Zentroaren/Zerbitzuaren antolaketa eta langileak egoiliar bakoitzaren behar, inguruabar eta lehentasunetara egokitzeko eskubidea, titularrak ahal duen bezainbeste, betiere gainerako erabiltzaileen eskubideak errespetatuz.

h) Intimitaterako eta pribatutasunerako eskubidea. Uneoro, pertsonen gorputzaren eta espazioen intimitatea bermatuko da, ahaleginak eginez, ahal den neurrian, banakako gelen eskaerari erantzuteko, arreta berezia jarriz autozainketa jardueretan eta errespetatuz informazio pertsonalaren konfidentzialtasuna.

i) Oheratu eta jaikitzeko eta otorduak egiteko ordutegiak erabakitzeko eskubidea, zentroaren antolaketa galarazi gabe. Horri dagokionez, ordu tarte batzuk finkatzen ahalko dira, baldin eta erabiltzaileek erabaki ahal izateko tarte bat uzten bada.

j) Informazioa jasotzeko eskubidea, batez ere bere egoera pertsonal eta familiarrari buruz, bere eskubide eta eginbeharrei buruz, zeinak erabiltzaileei jakinaraziko baitzaizkie edozein euskarritan (legez bermatutako gutxieneko prestazioekin batera), zentroko zerbitzuen prezioei buruz edo egin beharreko ekarpenari buruz, zerbitzua ematen duen pertsonak edo entitateak zerbitzu horren lizitazioan parte hartzeko eskatutako gutxieneko baldintzetatik gora eskaini dituen baldintzei buruz, zentroan egiten duen bizitzari eragiten ahal dioten alderdiei buruz eta gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak egiten dituen ikuskapenen emaitzei buruz.

k) Bere zainketei eta bere osasunari buruzko eta agindu zaizkion tratamendu medikoei buruzko informazioa hizkera ulergarrian jasotzeko eskubidea, pertsonek osasun arloan dituzten eskubide eta betebeharrei buruzko araudiaren arabera.

l) Zentroko zuzendaritzari zuzendutako kexa eta erreklamazioak jartzeko eskubidea, eta erantzuna idatziz jasotzekoa, kexaren edo erreklamazioaren xedeko gaiari buruz bidezkoa dena jakinaraziz.

m) Lotura fisiko eta kimikoetatik libre izateko eskubidea. Horrelakoak ohiz kanpoko kasuetan baizik ez zaizkio aginduko, eta alternatiba bakarra denean, arlo horretan indarra duen araudiarekin bat etorriz.

n) Zerbitzutik kanporatua ez izateko eskubidea, non eta aurretik prozedura bat egiten ez den. Prozedura horretan kanporaketaren arrazoiari buruzko informazioa emanen zaio erabiltzaileari, eta haren iritzia entzunen da azken erabakia hartu baino lehen, deusetan galarazi gabe berehalako kautelazko neurriak hartzea zerbitzua edo hirugarren pertsonak babesteko.

ñ) Eragiten dion zerbitzu bat lizitatu behar denean, bere iritzia entzuteko eta kontuan hartzeko eskubidea, lizitazioaren behin betiko baldintzak zehaztu aurretik.

42. artikulua. Erabiltzaileen betebeharrak.

a) Prestazioak eta zerbitzuak lortu eta gozatzeko ezarritako arauak, betebeharrak, baldintzak eta prozedurak ezagutu eta betetzea, eta prestazioak eta zerbitzuak erantzukizunez erabiltzea.

b) Jakinarazten dituen datu pertsonalak, ekonomikoak eta bizikidetzari eta ondareari buruzkoak egiazkoak izatea, eta bere egoera baloratzeko ezinbestekoak diren benetako agiriak aurkeztea.

c) Zerbitzuak ematen dituzten pertsonen duintasuna eta eskubideak errespetatzea.

d) Gainerako erabiltzaileak errespetatzea, haiekin zuzen jokatuz.

e) Gizarte zerbitzuak ematen diren zentroetako instalazioak eta ondasun higigarriak zaintzea eta erantzukizunez erabiltzea.

f) Zentroarekin hitzartutako konpromiso eta akordioak betetzea, baita sinatutako laguntza-kontratua ere, horrelakorik badago.

43. artikulua. Partaidetza Kontseilua.

1. Zentroetan, erabiltzaileek parte hartzeko sistema bat ezarrita egonen da, dela partaidetza kontseilu baten bidez, dela parte hartzeko beste formula egokiago batzuen bidez, zerbitzuaren ezaugarrien arabera.

Erabiltzaileen batzarrak egitea edo beste partaidetza-formula batzuk aukeratuz gero, bermatu beharko da bertan zentroko zuzendaritzaren ordezkariek eta zentroko profesionalen ordezkariek ere parte hartzen dutela, 4. apartatuan ezarritako eginkizunen ondorioetarako, gutxienez.

Titular beraren zentro guztien funtzionamenduari buruzko saioak zentro bakar batean biltzen dituen kontseilu edo sistema bat eratzen bada, bermatu beharko da zentro bakoitzeko sektore guztien ordezkariak daudela.

2. apartatuan ezarritakoaren araberako partaidetza kontseiluak eratzen badira, erabiltzaileen ordezkari aritzen diren pertsonek gune bat izateko eskubidea izanen dute, hantxe, kontseiluaren bilerak egin aurretik, gainerako kideak biltzeko, jorratu beharreko gaiei buruz duten iritzia entzuteko eta, bilera bukatu ondoren, jorratutako gaiak jakinarazteko, deusetan galarazi gabe ordezkariek bide alternatiboak erabiltzea informazio hori jakinarazteko eta aktak argitaratzea informazio hori erabiltzaile guztiei helarazteko.

2. Partaidetza Kontseiluak honako kide hauek izanen ditu gutxienez, eta ahaleginak eginen dira gizonen eta emakumeen arteko banaketa orekatua izan dadin:

a) Lehendakaria: zentroko zuzendaria edo ordezkaria.

b) Kontseiluko kideak:

–Zentroko hiru profesional, arlo teknikokoak eta zuzeneko arreta ematen dutenak.

–Lau erabiltzaile, edo haien ahaide edo legezko ordezkariak.

c) Idazkaria: Kontseiluak aukeratuko du, bere kideen artetik.

Kontseiluko edo balio bereko organoko kide izan daiteke, orobat, zentroa kokatuta dagoen udalerriko toki entitateak izendatzen duen ordezkari bat. Horretarako, zerbitzuaren titularrek galdetu beharko diote entitateari ea ordezkaririk izendatu behar duen, eta, izendatuz gero, Kontseiluaren bilera guztietarako deia bidali beharko dio.

Gutxieneko kopurua gainditu eta kontseiluan ordezkari gehiago sartzen badira, sektore bakoitzaren arteko proportzioari eutsiko zaio.

3. Kide ordezkariak bi urtean behin hautatuko dituzte zentroko profesionalek eta erabiltzaile zein ahaideek, gutun-azal itxiaren bidezko bozketa baten bidez. Sektore bakoitzean hautagai eta hautesle izaten ahalko dira zentroan sei hilabetetik gorako antzinatasuna duten profesionalek eta erabiltzaile eta/edo ahaideek, barne araudian adinari, gaitasunari eta ahaidetasunari buruz ezartzen diren baldintzak betetzen badira. Erabiltzaileen eta/edo ahaideen kasuan, boto bakarra onartuko da erabiltzaile bakoitzeko. Hautagai-zerrendak, gutxienez, bozketa-egunerako ezarritako eguna baino bost egun baliodun lehenago aurkeztu eta argitaratu beharko dira. Hautagaiei, hala eskatuz gero, toki bat utzi beharko zaie hautagai-zerrendak jendaurrean jartzeko eta beren proposamenak jakinarazteko. Hautagai-zerrendarik aurkezten ez bada, edozein profesional, erabiltzaile edo ahaide izan daiteke hautagarri, horretarako ezartzen diren baldintzak betez gero. Hautagai-zerrendarik aurkezten ez bada, bidezkoa izanen da aurreko ordezkariek segitzea. Kolektiboren batean hautagai-zerrenda gehiago badaude bete beharreko tokiak baino, zerbitzuaren titularrak diren pertsonak edo entitateak arduratuko dira bozketa egiteko lekua, tokia eta modua antolatzeaz eta horri buruzko informazioa emateaz.

4. Partaidetza Kontseiluak honako ahalmen hauek izanen ditu gutxienez:

a) Zentroko barne-araudia onestea.

b) Zentroko urteko programazio orokorra onestea.

c) Zentroaren funtzionamenduari buruzko garrantzizko informazio guztia jasotzea, urteko memoria barne.

d) Ematen diren zerbitzuen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko proposamen eta gomendioak egitea.

Gizarte-inklusioaren arloan, a) eta b) ahalmenak informazioa jasotzeari eta proposamenak egiteari lotuak egonen dira.

5. Kontseiluaren bilera arruntak, gutxienez, sei hilean behin eginen dira, eta bereziak, berriz, lehendakariak edo kide gehienek eskatuta.

6. Kontseiluaren funtzionamendua kide anitzeko organoen araudi orokorrak gobernatuko du.

7. Organoa behar bezala eratu eta bilerak egiteko, eztabaidak izateko eta erabakiak hartzeko, beharrezkoa izanen da lehendakaria eta idazkaria –edo, hala dagokionean, haien ordezkoak– eta gutxienez kideen erdiak bertan egotea.

8. Erabakiak gehiengo soilaz hartuko dira, eta, 4. apartatuko a) eta b) azpiapartatuetako kasuetan, kide guztien bi herenen gehiengoa eskatuko da, deusetan galarazi gabe I. eranskineko betebehar funtzionalen 5.b) i) apartatuaren 4. azpiapartatuan ezarritakoa.

9. Bilkura guztien akta eginen du idazkari lanak bere gain hartzen dituenak. Akta horretan, nahitaez, honako hauek jaso behar dira: gai zerrenda, bilera non eta noiz izan den, bertaratutako kideak, eztabaidatutako gai nagusiak eta hartutako erabakien edukia. Akta bertaratutako pertsona guztiek sinatu beharko dute, edo, bestela, bidali beharko da halako moduan non jasota geldituko baita kontseilukide guztiek aukera izan dutela akta jasotzeko eta akordioa edo haren kontrako argudioak komunikatzeko.

10. Erabiltzaileen ahaideen elkarteak ordezkaritza duten solaskide eraginkor gisa aitortzen dira, eta informazioa jasotzeko, entzunak izateko, parte hartzeko eta kexak eta iradokizunak aurkezteko eskubidea izanen dute, partaidetza organoetan edo antzeko organoetan ordezkatuak egon ala ez.

11. Elkarlaneko bizitoki bakoitzak bere partaidetza sistema finkatuko du estatutuetan edo antolamendu eta funtzionamendurako barne arauetan.

VI. TITULUA

Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarea

44. artikulua. Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen eraketa, osaketa eta funtzionamendua, eta haren batzordea.

1. Gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak sostengu sare bat eratzea bultzatuko du, pertsonei edo entitateei lagunduko diena zentroak eta zerbitzuak kudeatzen, betiere ikuspegia, ekintzak eta eredua pertsonarengan zentratutako arretan oinarrituta.

2. Sare horretan parte hartuko dute, pertsonarengan zentratutako arretan oinarritutako ikuspegia, ekintza-bidea eta eredua izanik, gizarte zerbitzu edo zentroak kudeatzen dituzten pertsona edo entitate guztiek, bertan sartu nahi badute beren iritzia emateko eta gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak edo Sarearen Batzordeak garatzen dituen jarduketei buruzko informazioa jasotzeko, baita aipatutako departamentuak berak.

3. Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordean, gutxienez, zortzi aditu izanen dira, pertsonarengan zentratutako arretan oinarritutako ikuspegia, ekintzak eta ereduak dituzten zentro edo zerbitzuen kudeatzaile diren pertsonek edo entitateek aukeratuko dituztenak; horiez gainera, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuaren bi ordezkari arituko dira, Batzordeko lehendakari eta idazkari lanetan.

Batzordekideak izendatzeko prozedura hasiko da gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuaren titularraren foru agindu baten bidez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluarentzat ezarritako bide bera edo antzekoa erabiliz. Ahaleginak eginen dira, betiere, oreka egon dadin gizonen eta emakumeen artean eta foru dekretu honen xedeko eremuen artean, deusetan galarazi gabe eremu horietako batzuetarako azpibatzordeak eratzea.

4. Zentroetako edo zerbitzuetako titularrak diren pertsonei edo entitateei, gutxienez, urtean behin informatuko zaie Batzordearen jardueraz. Horretarako, zilegi izanen da berariazko azpibatzorde bat eratzea, titular horiek eta gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak izendatutako ordezkariekin.

5. Batzordearen bilera batetik besterako tartean gizarte eragileei informazioa eman eta iritzia eskatuko zaie, hain zuzen ere, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluaren zerbitzuak baimendu, erregistratu eta homologatzeko sistemari buruzko Batzordean parte hartzen duten enpresa erakunde eta sindikatuei eta, orobat, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Langileria Batzordean ordezkatuak daudenei.

6. Gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuari dagokio antolatzea Sarean sartzen diren pertsonen eta entitateen partaidetza eta haientzako informazioa.

7. Sarearen Batzordea urtean lau aldiz bilduko da gutxienez, bai eta gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak deialdia egiten duen guztietan ere, berak erabakita edo gainerako kideen gehiengoak eskatuta, eta berak onetsiko dituen barne arauen arabera jokatuko du.

45. artikulua. Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordearen eginkizunak.

Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordeak aztertu eta eztabaidatuko du batzordekideek proposatutako edozein gai, baldin eta pertsonarengan zentratutako arretari lotutako ikuspegi, ekintza edo ereduekin zerikusia badu, eta horien artean daude, betiere, zentroetan kudeaketa eredu hori ezartzeko ebaluazio txostenei buruzko ondorioak edo laburpenak. Horrez gainera, ahalmena izanen du ezarpen hori errazteko balio duten agiriak edo ereduak prestatu, berrikusi edo proposatzeko, eta elkarlanean oinarritutako lidergoen garapena eta prestakuntza bultzatuko du.

46. artikulua. Ikuskapena.

1. Foru dekretu honetan ezarritakoa betetzen dela bermatzeaz gainera, aurreko tituluetan adierazitako jarduketekin batera, Nafarroako gizarte zerbitzuetako ikuskatzailetzak uneoro kontrol lanak, aholkulari lanak, eskaerak eta zehapen prozedurak irekitzeko proposamenak eginen ditu, hala ofizioz, bere urteko planen arabera, nola alderdi batek eskatuta.

2. Salaketak aurkezteaz gainera, zilegi izanen da ikuskatzailetzari eskatzea egiazta dezala foru dekretu honetako arauak betetzen diren, dela bertan aipatzen diren zerbitzuak emateko kontratu edo itunen jarraipen batzordeetan ordezkatuak dauden sektoreen bitartez, dela foru dekretu honetan aipatzen diren zentro eta zerbitzuetako partaidetza kontseiluetan edo antzeko organoetan ordezkatuak dauden sektoreen bitartez.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Zerbitzu anitzeko zentroak.

1. Zerbitzu anitzeko zentroak dira, titulartasun bera izanik eta foru dekretu honetan araututakoaren barruan sartzen den eraikin edo zentro berean elkarturik, zerbitzu multzo bat ematen dutenak autonomiari eta gizarte-inklusioari eusteko sostenguak behar dituzten pertsonentzat, hala norberaren etxean bizitzen segitzen duten pertsonentzat, nola zentroan bertan bizi direnentzat. Zerbitzuak zentroan berean edo pertsonaren etxean ematen ahalko dira. Zerbitzu horiek gizarte zerbitzuen erregistroan inskribaturik egon beharko dira.

2. Zentroa edo hango unitateren bat erabiltzen bada intentsitate handiko osasun eta gizarte arreta aldi berekoa, koordinatua eta egonkorra behar duten pertsonentzat, kasuan kasuko zentro edo unitateari izaera soziosanitarioa emanen zaio, Osoko Arreta Soziosanitarioaren Planaren arabera.

3. Gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen departamentuaren titularraren foru agindu baten bidez arautuko dira zentro horien baldintza teknikoak eta antolaketari eta funtzionamenduari dagozkionak, harik eta foru dekretu honetako arauetara egokitzeko epea bukatu arte.

Bigarren xedapen gehigarria.–Fitxaketen kontrola.

Gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen departamentuaren titularraren foru agindu baten bidez ezartzen ahalko da ratioak behar bezala kontrolatzeko behar den gutxieneko informazioa.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Betebehar funtzionalak betetzetik salbuestea.

Araubide anbulatorioan ematen diren informazio, diagnostiko, balorazio eta orientazio zerbitzuek, bai eta elikadura eta ostatu arloko oinarrizko premiei erantzuteko arreta ematen dutenek ere, ez dituzte bete beharko I. eranskineko 5. puntuko a) ataleko ii, iii, iv puntuak, erabiltzaileaz den bezainbatean.

Laugarren xedapen gehigarria.–Pertsonarengan zentratutako arretaren konfigurazio formala.

Foru dekretu honek ez du arreta eredu zehatz bat inposatzen, baizik eta ezaugarri eta gutxieneko betebehar batzuk, bete beharko direnak pertsonarengan zentratutako edozein arreta eredu ezartzeko gutxieneko horiek errespetatuz eta bertan ezartzen diren printzipioei jarraikiz.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Gizarte arretaren printzipio etikoak.

1. IV. eranskinean, esku-hartze sozialerako hainbat printzipio etiko ezartzen dira, zerbitzuen titularrak diren entitateek eta pertsonek horien gainean gogoeta egin, baloratu eta, nahi izanez gero, garatu, egokitu eta aplika ditzaten, ahalik eta adostasun handiena lortuz. Izan ere, printzipio horiek balio handia dute pertsonen arreta orientatzeko eta haiek artatzen dituztenen jardunbide profesionala gidatzeko.

2. Eskubide sozialen arloan eskumena duen departamentuak printzipio horiek garatu eta zehazteko proposamenak bidaliko dizkio Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordeari, baita, hala badagokio, beste printzipio batzuk gehitzeko proposamenak ere, aztertu eta horren gaineko dokumentuak presta daitezen, gero Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen esku eta zentro edo zerbitzuen titularrak diren entitate edo pertsona guztien esku jarriko direnak.

3. Lan horiek Nafarroako Gizarte Arretaren Etika Batzordeari eta sektoreetako edo zentroetako etika batzordeei ere bidaliko zaizkie.

4. Eremu horretan sortzen diren gatazka etikoak konpontzeko, etika batzordeak eratzea sustatuko da, edo eratuta dauden etika batzordeen lana.

Seigarren xedapen gehigarria.–Baldintza funtzional eta materialak araudira egokitzeko epea.

1. Foru dekretu honetan araututako zentro eta zerbitzuetako titularrak diren pertsona edo entitateek, foru dekretuak indarra hartzen duen egunean abian baldin badaude eta funtzionamendu baimena baldin badute, indarra hartzen duen egunetik hasita 4 urteko epea izanen dute arau honetan xedatutakoa betetzeko, salbu eta zentroetako espazioei eta azalerei buruz ezarritako zehaztapen materialak.

2. Abian dauden egoitza zentroetan, logelak dituen solairu batean eraberritze obrak eginez gero, eraberritze obra horiek 700 m2-ko edo hortik gorako eremu berri bati eragiten badiote eta hamabost toki baino gehiago jartzea ekartzen badute, foru dekretu honetan bizikidetza-unitateetarako ezarritako betebeharrak bete beharko dira. Bestela, ez da beharrezkoa izanen espazioak eredu horren arabera banatzea, deusetan galarazi gabe espazio berrietan oro har egiaztatu beharreko irisgarritasun baldintzak bete beharra.

Ez da zilegi izanen solairu berean eraberritze obra bat baino gehiago egitea bata bestearen atzetik, helburua bada horrela ez gainditzea –diseinuari dagokionez– bizikidetza-unitateak sortu behar izateko muga hori.

Egiturazko arrazoiengatik edo solairuaren konfigurazioagatik ezinezkoa bada bizikidetza-unitateetarako irizpideei jarraikiz diseinatzea, ezintasun hori justifikatu beharko da titularrak funtsezko aldaketarako bidaltzen duen aurreproiektuan.

3. Jarduketa bakar batean edo gehiagotan obrak egiten badira hamabost egoiliar-toki baino gehiago gehitzeko (edo hogeita hamar, kasua bada), eta denak solairu berean proiektaturik badaude, foru dekretu honetan bizikidetza-unitateetarako ezarritako betebeharrak bete beharko dira.

4. Eraikitze fasean dauden oin berriko egoitza zentroen kasuan, proiektua onetsita badute edo obrak hasiak badaude, salbuetsiak geldi daitezke zentroa bizikidetza-unitateen arabera antolatu behar izatetik.

5. Toki entitateek zuzenean kudeatzen dituzten zerbitzuen homologazio administratiboa mantentzeko egiaztapen bisiten ondorioetarako, foru dekretu honek indarra hartzen duenean zerbitzuak abian badaude, 38. artikuluan adierazitako epea hasiko da kontatzen foru dekretu honek indarra hartzen duenean.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehen xedapen iragankorra.–Zuzendaritza eta koordinazioa bere gain hartzeko gaikuntza.

Zentroetako edo zerbitzuetako zuzendari lanpostuetan aritu behar duten pertsonek, elkarlaneko zerbitzuetan izan ezik, unibertsitate titulu bat eduki beharko dute, eta, horrez gainera, prestakuntza osagarria mendekotasunean, desgaitasunean, geriatrian, gerontologian, egoitza zentroen zuzendaritzan edo arretaren esparruarekin zerikusia duen beste jakintza arloren batean, eta, erizaintzako titulazioa izanez gero, geriatriako edo osasun mentaleko espezializazioa, salbu eta kargua jadanik betea baldin badago; izan ere, kasu horretan, karguan daudenei sektorean gutxienez 3 urteko esperientzia izatea eskatuko zaie, eta goian aipatutako prestakuntza osagarria, salbu eta 10 urtetik gorako esperientzia badute.

Gainera, lan osasunaren arloan oinarrizko prestakuntza dutela frogatu beharko dute, 5 ordukoa gutxienez.

Bigarren xedapen iragankorra.–Adingabeen arloko zentroak.

Adingabeak babesteko zerbitzuen funtzionamendurako betebeharrak arautzen dituen araudia aldatu bitartean, foru dekretu honen artikuluetan ezarritako prozedura eta printzipio berberak aplikatuko zaizkie.

Hirugarren xedapen iragankorra.–Erizaintzako ratioak egoitza zentro txikietan.

Egoitza zentroaren ahalmena 50 tokitik beherakoa bada eta, eskaintzen diren egoiliar-toki publikoak eta zerbitzuari lotutako prestazioak batera hartuta, okupazioa %50era iristen ez bada, erizaintzako langileen zerbitzua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko oinarrizko osasun laguntzatik jasotzen ahalko da, aurretik harekin adostuta eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak baimentzen badu.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten da Gizarte zerbitzuen arloko baimenen, arau-hausteen eta zehapenen araubideari buruzko maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuaren zati bat, alegia, foru dekretu honetan adierazitakoari dagokiona, salbu eta adingabeen arretaren arloa, foru dekretu haren II.1 eranskinaren bigarren xedapen iragankorrean sartuta ez dagoen zatiari dagokionez, eta familiaren eta komunitatearen arloa, II.5 eranskinean jasota dagoena –eta hortik kendu behar dira 3. zerbitzua (gizarte larrialdiko egoeran dauden pertsonentzako harrera zentroak) eta 3bis zerbitzua–. Horrez gainera, indarrik gabe uzten dira, orobat, foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko arau guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Garatzeko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularrari foru dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan, barne direlarik arlo bakoitzean beharrezkoak izan daitezkeen zerbitzu berriei buruzko arauak.

Azken xedapenetako bigarrena.–Gizarte Zerbitzuen eta arlo horren gaineko Baimen Berariazkoen Erregistroa arautzen duen maiatzaren 2ko 34/2011 Foru Dekretuaren aldaketa.

Maiatzaren 2ko 34/2011 Foru Dekretuaren 2. artikuluari 3. apartatua gehitzen zaio, testu hau izanen duena:

“3. Bi kasuetan, halako izaerarekin jasoko dira esperientzia pilotuak, berrikuntza probatzeko fasea bukatu bitartean.”

Azken xedapenetako hirugarrena.–Gizarte zerbitzu orokorren zorroan dagoen zerbitzu baten izena aldatzea.

Aldatu egiten da Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren eranskineko 2.F8 atalean jasota dagoen zerbitzuaren izena: “etxegabeentzako harrera zerbitzua” deitu beharrean, aurrerantzean, “etxegabeentzako zerbitzua” deituko da.

Azken xedapenetako laugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hiru hilabetera hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hogeiko abenduaren bian.–Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako Kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA

Gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuen betebehar material
eta funtzionalak

A) Zerbitzua ematen duten pertsonek edo entitateek kudeatutako zerbitzuak.

–Betebehar materialak.

1. Hirigintza arloko betebeharrak.

Zerbitzua kokatzen den lurzatiak edo lurrak udal planeamenduaren aginduak bete beharko ditu, edo, horiek ezean, aplikatu behar zaion hirigintza araudi indardunean ezarritakoak.

Kanpoan, paseatzeko moduko lorategiak edo espazioak izan beharko ditu, edo plaza edo lorategi publikoetarako sarbide erraztua.

Zentroek, abian jarri baino lehen, hirigintza araudian eskatzen diren irekitzeko lizentziak lortu beharko dituzte, salbu eta zerbitzuak etxebizitzetan kokatzen badira, kasu horretan organo eskudunak emandako bizigarritasun zedula eskatuko baita.

Ingurune ez-bakartu batean kokatuko dira, komunitate-zerbitzuetatik hurbil, salbu eta justifikatutako kasuetan.

2. Bizigarritasunari dagozkion betebeharrak.

Oin berriko eraikuntza duten zentroek, funtsezko aldaketak egiten dituztenek eta jarduera berri bat hasi nahi dutenek Eraikingintzaren Kode Teknikoan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.

Jadanik funtzionamendu baimena duten zentroak behar bezalako kontserbazio egoeran mantenduko dira uneoro, kasuan kasuko zerbitzua emateko behar diren baldintza egokiak bermatuz.

Etxebizitza edo pisuen kasuan, bizigarritasun zedula eduki beharko dute.

3. Irisgarritasuna.

Zerbitzuak emateko erabiltzen diren kanpoaldeko eta barnealdeko espazioek irisgarritasunari buruz indarra duten arauak bete beharko dituzte.

Zerbitzua emateko erabiltzen diren etxebizitzek beheko solairua gehi bi solairu badituzte eta igogailurik ez badute, ez dute baldintza hori bete beharko, baldin eta, abian jartzen direnetik, desgaitasuna duten balizko erabiltzaileentzako neurri alternatiboak hartzen badituzte, konparazio batera, jasogailuak, edo oztopoak erabat gainditzen dituzten antzeko beste neurri batzuk.

4. Argiztapena eta aireztapena.

Eraikingintzaren Kode Teknikoan eta araudi espezifikoan jasotako betebeharrez gainera, honako hauek bermatu beharko dira:

a) Erabiltzaileentzako gelen argiztapena naturala izanen da beti, kanpoaldetik edo legez ezarritako neurriak dituen argi-patio batetik zuzenean datorrena.

b) Baoaren azaleraren argiztapena hauxe izanen da: argiztatzen duen gunearen azalera erabilgarriaren 1/10.

c) Aireztapena naturala bada, baoen azaleraren 1/3 irekigarria izanen da.

d) Pasabideen argiztapen naturala ezinezkoa denean, detekzio-sistema bat instalatu beharko da, pertsonen presentzia nabaritu orduko espazioa argiztatzea bermatzen duena, bai gauez, bai egunez.

e) Argi etengailuek iluntasunean aurkitzeko moduko seinale-argi bat izanen dute, edo antzeko beste sistema bat.

5. Txorrotako uraren instalazioak.

Gizarte zerbitzuen zentro guztiek araudi sektorial aplikagarrian jasota dauden berariazko xedapenak bete beharko dituzte.

Gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak araudi sektorialean gabeziak aurkituz gero, kasuan-kasuan eskumena duen departamentuari jakinaraziko zaio, behar diren neurriak har ditzan.

6. Instalazio elektrikoak.

Zerbitzu guztiek araudi sektorial aplikagarrian jasota dauden xedapenak bete beharko dituzte, eta kontserbazio egoera ezin hobean mantendu beharko dira, behar beste segurtasun bermeekin eta pertsonentzat arriskurik ez eragiteko moduan.

7. Girotzea.

Gizarte zerbitzuen zentro guztiek tenperatura eta konfort egoera egokia bermatzen duen sistema bat izanen dute.

Debeku da zuzeneko kontaktu bidez edo hurbileko kontaktu bidez sugarrak pizten ahal dituzten berokuntza sistemak erabiltzea.

8. Segurtasuna eta suteen kontrako babesa.

Gizarte zerbitzuen zentro guztiek araudi sektorial aplikagarrian jasota dauden berariazko xedapenak bete beharko dituzte.

Eraikina husteko elementuek indarreko arauak bete beharko dituzte, zentroaren jarduera eta erabiltzaileen beharrak kontuan harturik.

9. Informazioa eta seinaleztapena.

Zentro guztietan behar bezala seinaleztatuak egonen dira aterabide nagusiak, larrialdietakoak eta instalazioaren eremu guztiak. Ohiko ibilbideak aise orientatzeko moduan seinaleztatuko dira, irisgarritasunari buruz indarra duen araudiarekin bat.

Erabiltzaileak igarotzeko edo egoteko diren espazio guztietan, nahitaezkoa izanen da larrialdiko argiztapen eta seinaleztapen sistema bat jartzea.

10. Instalazioen mantentze-lanetarako baldintza orokorrak.

a) Zentroek egunean izan beharko dituzte makina, galdara, instalazio, igogailu eta balizko arriskuren bat duten tresna guztien aldizkako ikuskapenen egiaztagiriak, baita horien mantentze-lanetakoak ere. Tresna horiek guztiak langile baimendunek baizik ez dituzte manipulatuko.

b) Orobat, industria arloan eskumena duen departamentuak ziurtatutako erakundeen nahitaezko ikuskapenak eskatu beharko dituzte, aplikatu beharreko araudi sektorialaren arabera. Gabeziaren bat atzemanez gero, departamentu eskudunari jakinaraziko zaio, behar diren neurriak har ditzan, hala badagokio.

c) Matxuraren bat atzemanez gero, hura konpontzeko ardura duen zerbitzuari berehala jakinarazi beharko zaio, ahalik eta azkarren konpon dadin. Horretarako, zentroek jarduketa-protokolo bat izan beharko dute, matxurak ahalik eta azkarren konpon daitezen.

11. Autobabeserako plana.

Nafarroako Foru Komunitatean aplikatu beharreko araudi indardunarekin bat, zentroaren titularra den pertsonak edo entitateak autobabeserako plan bat prestatuko du, eta organo eskudunari igorriko dio, onets dezan. Organo hori legez ezarritako prozedurari jarraikiz izendatuko da.

Baldintza hori ez da bete beharko baldin eta zerbitzua pisu eta etxebizitzetan ematen bada. Kasu horietan, eraikina husteko plan bat eskatuko da, eta hura aplikatzeko jarduketak egitea.

12. Altzariak.

Altzariak eta ekipamendua zerbitzuaren erabiltzaileen behar eta ezaugarrietara moldatuko dira, eta kontserbazio egoera onean egonen dira, ongi erabiltzea galarazten duen narriadurarik gabe.

13. Komunikazio sistemak.

Zerbitzuek kanpoaldearekin komunikatzeko sistema bat izanen dute, telefonoa, esate baterako, erabiltzaileentzat eskura dagoen toki batean baina, aldi berean, komunikazioen pribatutasuna bermatzeko moduko toki batean kokatua, edo Internetera sartzea ahalbidetzen dien sistema bat.

14. Sarreren kontrola.

Egoitza zerbitzuek egoiliarren sarreren eta irteeren segurtasuna bermatzeko baliabideak izan beharko dituzte, baina horrek ez du inola ere galaraziko pertsonak libreki sartzea edo eraikina hustea, behar izanez gero.

15. Ingurunea.

Honako ezaugarriak dituzten inguruneak bilatuko dira:

–Segurua: pertsonentzako ingurune seguru bat lortzera bideratutako neurri indibidualak eta orokorrak hartuko dira.

–Goxoa: dekorazioa zainduko da, giro beroa, goxoa eta etxekoaren antzekoa lortzeko.

–Irisgarria: irisgarritasun kognitiboa faboratzen duten erreferentziak eskainiko dira, leku-denborazko orientazioa eta orientazio pertsonala erraztuz.

–Estimulatzailea: pertsona bakoitzari egokitutako estimulazio sentsoriala bultzatuko da.

16. Egoitzetako toki kopuru mugatua.

1. Oro har, foru dekretu honek indarra hartu ondoren proiektatzen diren egoitzetan 130 toki izanen dira gehienez, adinekoen zentroak badira, eta 70 toki, desgaitasuna duten pertsonen zentroak badira. Banakako gelak, gutxienez, %80 izanen dira.

2. Toki gehiago baimentzeko (aurreko atalean ezarritakoaren %10 gehiago, gehienez ere), behar bezalako justifikazioa aurkeztu beharko da Eskubide Sozialetako Departamentuan.

3. 1. atalean ezarritako toki kopurua berrikusten ahalko da arrazoibidez, gehiago edo gutxiago ezartzeko. Berrikuspen hori Eskubide Sozialetako Departamentuko titularraren foru agindu baten bidez onartzen ahalko da, baina, aldaketa, betiere, ez da %10etik gorakoa izanen.

–Betebehar funtzionalak.

1. Osoko arreta, pertsonarengan zentratua.

Foru dekretu honetan araututako zerbitzuen erabiltzaileei osoko arreta eman beharko zaie, hau da, osasun eta gizarte eredu global bat lortzera joko da, non osasun arloko alderdiak, alderdi fisikoak, sozialak, psikologikoak, bizikidetzari eta harremanei lotuak, kulturalak eta bestelakoak aintzat hartuko baitira, denak elkarren artean behar bezala koordinaturik.

Gainera, arreta pertsonalizatua emanen da, egoiliar bakoitzaren beharrei egokitua, pertsonarengan zentratutako banakako arreta plan bat prestatuz.

Zentroen eta zerbitzuen jarduketa, nagusiki, pertsonarengan zentratutako plangintzaren ikuspegiari egokituko zaio, entzuteko eta ikasteko prozesu etengabe baten moduan ulerturik, pertsonarentzat garrantzitsua dena zehaztera bideratua, eta, orobat, prozesu kolektibo baten moduan, non erabiltzaileak eta bere ahaideek parte hartzen duten, baldin eta erabiltzaileak parte hartzea onartzen badu.

2. Erreferentziazko edo sostengurako pertsona.

Foru dekretu honetan araututako zerbitzuetan, erabiltzaileek erreferentziako edo sostengurako pertsona bat atxikita izanen dute gutxienez, zeina, ahal bada, zuzeneko arretaren arloko profesional bat izanen baita. Erreferentziako pertsonak erabiltzaileak parte hartzen duen jarduketa eta jarduera guztien eguneroko koordinazioa erraztuko du, Pertsonarengan Zentratutako Banakako Arreta Planean aurreikusitako helburuetara egokituz. Pertsonaren bizi-proiektua garatzen lagunduko du, eta familiarentzat lotune eta erreferentzia izanen da, hala badagokio.

Erreferentziako pertsonaren atxikipena erabiltzaileari kontsultatu ondoren eginen da, ahal den neurrian harekin adostuz zentroak eskura jartzen dituen pertsonen artean egokiena dena, kontuan hartuta profesional bakoitzak har dezakeen gehieneko egoiliar kopurua eta, zentroaren iritziz, hautapena baldintzatzen ahal duten beste inguruabar batzuk, eta, betiere, erabiltzaileek horrelako profesionalik ez atxikitzeko daukaten eskubidea errespetatuz, hala erabakiz gero.

Zentroak erabakitzen edo finkatzen dituen gehieneko mugen arabera, zentroak erreferentziako edo sostengurako pertsona batzuen lan karga arindu beharko du, edo horretarako langile gehiago kontratatu.

Oro har, hala eskatzen bazaio, erabiltzailearen eta profesional espezializatuen arteko bitartekaria izanen da, edo solaskidetza hori erraztuko du, behar bezalako koordinazioa bermatuz pertsonaren behar, nahikunde eta lehentasunen eta behar dituen sostenguen artean.

3. Zerbitzuaren prestazioa hastea:

Sarrera fasean, zentroetako langileek jarduketa hauek egin beharko dituzte:

a) Zentroan sartu baino lehen, behar den dokumentazioa jasotzea.

b) Erabiltzailearekin, haren familiarekin, erreferentziako edo sostengurako pertsonarekin edo legezko ordezkariarekin komunikatzeko bide argi bat eskaintzea.

c) Beharren ebaluazioa egitea, erabiltzailearekin edo haren legezko ordezkariarekin adostua.

d) Beharren ebaluaziorako bildutako datuetan oinarriturik, Pertsonarengan Zentratutako Banakako Arreta Plana prestatzea.

4. Egonaldia zerbitzuan. Pertsonarengan Zentratutako Banakako Arreta Plana:

1.–Osoko balorazioa eta arreta planen balorazioa egitea da arreta pertsonalizatuaren oinarria. Hortaz, prozesu horietan ezinbestekoa izanen da beti pertsonen partaidetza eta, hala badagokio, familiaren edo tutoreen partaidetza.

2.–Pertsonarengan Zentratutako Banakako Arreta Planak hiru fase ditu:

1) Pertsona ezagutzea eta haren beharren osoko balorazioa egitea: pertsona bakoitzaren bizitzaren historia bilduko da, alderdi biografikoak identifikatzeko, pertsonak partekatu nahi izanez gero, hori biltzea arretarako garrantzitsua baita; pertsonarentzat garrantzitsua dena ere bilduko da, unean uneko bizitza hobetzeko, baita pertsonari balioa emateko eta aintzat hartzeko balio duten alderdiak ere.

2) Sostengu eta jarduketen plan bat adostea, bizi-kalitatea hobetzeko eta bizitza esanguratsua errazteko: bertan jasoko dira zainketa pertsonalak eta eguneroko bizitzarako sostenguak, esku-hartze terapeutikoak eta bizi kalitatea hobetzekoak, eta norberaren bizi proiektua garatzeko edo berriz antolatzeko behar den sostengua, identifikatutako balio eta helburuen arabera.

3) Pertsonari lagun egitea, erreferentziako edo sostengurako profesionalaren esku-hartzearen bidez, behar izanez gero, eta helburuak betetzen ari ote diren egiaztatzea, plana eguneratu edo berrikusteko, bidezkoa bada.

3.–Pertsonarengan Zentratutako Banakako Arreta Planean, betiere, honako hauek jasoko dira:

–Osoko balorazioa, zerbitzuen ezaugarrien arabera egokitua. Balorazio horren barruan, honako hauek sartu beharko dira: egoera funtzional, kognitibo eta emozionalaren balorazioa, pertsonaren osasun egoeraren eta egoera soziofamiliarraren balorazioa, sexualitateari lotutako bizipenak –horrelakoak jakinarazi nahi baditu– eta pertsonaren gaitasun eta mugen azalpena. Horrez gain, kasu guztietan, 1. fasearen emaitza ere jasoko da (pertsona ezagutzeko fasea), eta, irisgarritasun kognitiboari lotutako zailtasunak dituztenei dagokienez, zentroak alderdi horretan planteatzen dituen zailtasun zehatzei buruzko interesa azaldu izana jasoko da.

–Helburu orokor eta zehatzak zehaztea, balorazioaren arabera, eta zenbateraino lortzen diren jarraitzea.

–Programak prestatzea, esku-hartze arloen arabera: bertan azalduko dira erabili beharreko jarduerak, baliabideak eta metodologia eta esku-hartzearen ardura izanen duten langileak, eta, horrekin batera, nor izanen den erreferentziako edo sostengurako pertsona edo profesionala, salbu eta artatu beharreko pertsonak adierazten badu ez duela nahi horrelakorik atxikitzea.

–Helburuen betetze mailaren ebaluazioa, gutxienez urtean behin egin beharko dena.

4.–Ebaluazio eskalak eta tresnak, ahal denean, baliozkotuak izanen dira.

5.–Balorazio prozesua, beti, adostua izanen da, eta pertsonarengan zentratutako helburuak betetzera bideratuko da. Pertsonarengan Zentratutako Banakako Arreta Plana honako hauekin batera prestatuko da: erabiltzailearekin, haren ahaideekin edo haren tutoretza duen pertsonarekin, eta/edo erreferentziako edo sostengurako pertsonekin.

Prozesu horretan desadostasunak agertzen badira legezko gaitasuna aldatua duten erabiltzaileen eta haien ordezkarien artean, kasu guztietan, bitartekaritza bat eskainiko da sostengu taldeen bidez edo antzeko eginkizunak dituzten taldeen bidez, non bi alderdiak entzunen baitira eta iritzia osatzeko datuak bilduko baitira, betiere erabiltzaileentzat onuragarriena dena lortzeko.

6.–Pertsonarengan Zentratutako Banakako Arreta Plana erabiltzaileari emanen zaio, idatziz, eta, horrek baimenduz gero, baita haren erreferentziazko edo sostengurako ahaideari ere.

7.–Pertsonarengan Zentratutako Banakako Arreta Plana zerbitzua ematen hasten denetik bi hilabeteko epean osatu beharko da.

Gizarte-inklusioaren arloan, salbuespen batzuk egiten ahalko dira, erabiltzailea zerbitzuan denbora gutxi egonen dela aurreikusiz gero, edo, esku-hartze mota nolakoa den, erabakitzen bada ez dela bidezkoa une jakin batean plana osatzea.

8.–Pertsonarengan Zentratutako Banakako Arreta Plana urtean behin berrikusiko da, gutxienez, baita erabiltzailearen egoera nabarmen aldatzeagatik proposatutako helburuak aldatu behar diren guztietan ere. Aldaketa guztiak erregistratu beharko dira.

5. Dokumentazioaren betebeharrak.

A) Erabiltzailearen gaineko dokumentazioa:

(i) Erregistroa.

Zentro eta zerbitzu guztiek erregistro liburu bat eduki beharko dute, non zentroko edo zerbitzuko erabiltzaile guztiak jasoko baitira, baita haiei eragiten dieten altak eta bajak, okupatzen duten postu mota eta egokitzat jotzen diren oharrak ere.

Jarduteko gaitasun aldatua duten pertsonen kasuan, adierazi beharko da ea gaitasun aldatuaren gaineko ezgaitze epaia dagoen, erabatekoa edo partziala, eta, horrekin batera, tutore lana bere gain hartu duen pertsonaren izena eta hura lokalizatzeko datuak.

(ii) Norberaren espedientea.

Zerbitzuek erabiltzaile bakoitzaren historia formalizatu beharko dute, non bilduko baitira haren egoeraren eta bilakaeraren gaineko informazio garrantzitsua duten dokumentuak. Gutxienez honako datu hauek jasoko dira:

a) Espediente pertsonalaren zenbakia.

b) Identifikazio datu pertsonalak.

c) Harremanetarako pertsona, eta egoiliarrarekin duen harremana edo ahaidetasuna.

d) Erreferentziako edo sostengurako pertsona edo profesionala, edo horrelakorik atxikitzeari berariaz uko egin izanaren adierazpena.

e) Bidezkoa bada, zerbitzuan sartzeko kontratuaren kopia, eta, hala badagokio, horretarako baimena ematen duen ebazpen administratibo edo judiziala.

f) Pertsonarengan zentratutako banakako arreta programa.

Zentroko edo zerbitzuko langileek eguneratua izan beharko dute erabiltzaileen espedientea.

Historia pertsonaleko datuetan sartzeko, datuen babesari buruzko legedian ezarritakoa bermatu beharko da. Datuetan sar daitezkeen pertsona guztiek sekretua gordetzeko betebeharra dute.

(iii) Pertsonarengan Zentratutako Banakako Arreta Plana.

Zerbitzuek pertsona bakoitzari dagokion Pertsonarengan Zentratutako Banakako Arreta Plana prestatuko dute, eranskin honen 4. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

(iv) Laguntza-kontratua.

Zerbitzua ematen duten pertsonek edo entitateek, zerbitzuaren titularrak badira, laguntza-kontratu bat sinatuko dute zerbitzuaren erabiltzailearekin, haren tutoretza duen pertsonarekin edo haren legezko ordezkariarekin.

Kontratuan alderdi hauek jasoko dira, gutxienez:

a) Sarrera libreki edo baimen judizialarekin egiten dela, aplikagarria den araudiak hala eskatzen duenean, jarduteko gaitasuna aldatua dutenen kasuan.

b) Zentroak hitz ematen duela errespetatuko dituela erabiltzailearen eskubideak, Gizarte zerbitzuei buruzko Foru Legean eta aplikatu beharreko beste edozein arautan ezarritakoak.

c) Erabiltzaileak eta/edo haren legezko ordezkariak ezagutu eta onartzen dutela barne araudia, zeinaren kopia bat emanen baitzaie kontratua sinatzean, legez bermatutako gutxieneko prestazioekin batera.

d) Arreta-zerbitzuaren guztirako prezioa edo horri dagokion ekarpena, nahitaezkoak ez diren aukerako zerbitzu espezifikoen kostuari buruzko informazio zehatza eta, orobat, fidantzaren gaineko zehaztapenak, zein kasutan itzuliko ez den adierazita.

e) Zerbitzuak ordaintzeko ezartzen den sistema.

f) Kontratua aldatzeko edo azkentzeko arrazoiak, eta, kontratua borondatez azkenduz gero, aurretik abisatzeko epeak.

g) Eguneko arretako edo arreta anbulatorioko zerbitzuen kasuan, pertsonak sinatzen duen arreta-ordutegia ezarri beharko da, baita zerbitzua irekitzeko ordutegia ere.

Laguntza-kontratu hori bateraezina izanen da erabiltzaileak entitateari ondasunak eskualdatzeko asmoz sinatzen den beste edozein kontratu mota formalizatzearekin.

Gizarte-inklusioaren arloko kontratuetan, salbuespen batzuk egiten ahalko dira, erabiltzailea zerbitzuan denbora gutxi egonen dela aurreikusiz gero edo jarraipenik ez duten esku-hartzeak izanez gero.

B) Zentroari edo zerbitzuari buruzko dokumentazioa:

i) Barne-araudia.

1. Barne-araudia zentroko edo zerbitzuko Partaidetza Kontseiluak onetsi beharko du.

2. Barne-araudi horren edukia argi eta garbi jakinaraziko zaie erabiltzaileei eta haien ahaideei.

3. Dokumentu horretan, honako hauek jasoko dira gutxienez:

a) Erabiltzaileen eskubide eta eginbeharren katalogoa.

b) Onartzeko sistema eta baldintzak.

c) Bizikidetza arauak.

d) Zentroko ordutegiak.

e) Bisiten, irteeren eta kanpoko komunikazioen araubidea.

f) Erabiltzaileek parte hartzeko sistema.

g) Erabiltzaile izaera galtzeko arrazoiak.

h) Zehapen prozedura, 41. artikuluaren n) apartatuan ezarritako bermeekin.

i) Zentroaren funtzionamenduari eragiten dioten beste kontu batzuk.

j) Erabiltzaileen edo haien ahaideen kexak, erreklamazioak eta iradokizunak biltzeko eta ebazteko prozedurak.

4. Barne araudiaren eduki osoaren edo zati baten gainean adostasunik ez badago, edo zentroko zuzendaritzak uste badu lortutako akordioa bateraezina dela indarreko araudiarekin edo araudi horren arabera zentroak dituen baliabideekin, bidezkoa izanen da barne araudiaren edukia Eskubide Sozialetako Departamentuari igortzea, txostena egin dezan, ordezkatua dagoen sektore bakoitzean akordiorik lortu ez bada, eta, kasua bada, ebatzi dezan. Tramite hori nahitaezkoa izanen da baldin eta zerbitzuaren titularra gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentua bada.

ii) Gorabeheren liburua edo erregistroa.

1. Zerbitzu guztiek, nahitaez, gorabeheren liburu edo erregistro bat izan beharko dute, non jasoko baitira lan txanda bakoitzean erabiltzaileei dagokienez gertatutako gorabeherak, kasuan-kasuan arduratu den profesionalak sinatuak, bere burua identifikatuta.

Profesionaltasun eta konfidentzialtasun printzipioak bete beharko dituzte.

Zerbitzuak berak prestatutako ereduak erabiliko dira. Zerbitzua arduratuko da zuzeneko arretako profesionalek eta teknikariek eredu horiek egunero betetzen dituztela kontrolatzeaz, eta hori egiteko exijituko die. Teknikarien kasuan, norberaren lanbideari dagokion modalitatean eginen dute, halakorik badago.

Gorabeheren erregistroak gertatzen diren egun berean beteko dira, eta arreta bere gain hartu duen pertsonak sinatuko ditu, gorabehera zein egunetan, txandatan eta ordutan gertatu den adierazita. Informazio hori oinarri gisa hartuko da haren ordez sartuko den langilearentzat. Lanerako behar-beharrezkoak diren alderdiak baizik ez dira jasoko, erabiltzaileari osoko arreta emateko garrantzitsuak direnak. Betiere, gertatutako jokabide-aldaketen berri emanen da, aztertzeko beharrezkoa ote den horretarako aurreikusitako protokoloa aplikatzea eta prebentzio ekintzak proposatzea.

Gorabehera liburu edo erregistroetan ez da honelakorik jasoko:

1. Balio iritziak.

2. Gutxiespen hitzak, ez eta iritzi pertsonalik ere, erabiltzaileen edo zerbitzua ematen duten langileen osotasun moralaren aurka doazenak.

3. Lan jarduerarako eta erabiltzaileei osoko arreta emateko behar-beharrezkoak diren adierazpen edo hitzetatik kanpoko beste edozein.

2. Gizarte-inklusioaren arloan, salbuespen batzuk egiten ahalko dira, eta beste aldizkakotasun batekin bete beharreko liburu edo erregistroak erabiltzen ahalko dira, baina, betiere, deusetan galarazi gabe 40. artikuluaren 1. paragrafoaren b) apartatuan ezarritakoa.

iii) Zentroko memoria.

Zentro homologatuen titularrek eta dirulaguntza bat jasotzeagatik hartara behartuak dauden zentroen titularrek urte osoan egindako jardueren memoria bat prestatu beharko dute. Memoriaren egitura, edukia eta forma gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak aurretik finkatuko ditu.

iv) Erantzukizun zibileko poliza eta kontabilitatea.

1. Zentroek erantzukizun zibileko aseguru poliza bat izanen dute, egoiliarrak estaltzeko, gutxienez, jardueraren ustiapenaren ondoriozko arriskuetatik eta eraikinean gertatzen diren ezbeharretatik.

2. Zentroak aplikatu behar zaizkion arau berariazkoetara egokituko du bere kontabilitatea.

v) Erreklamazio orriak eta iradokizunetarako buzoia.

Zerbitzuek erreklamazio orriak eta iradokizunetarako buzoi bat eduki beharko dituzte erabiltzaileen eta haien ahaideen eskura, eta kexak eta iradokizunak tramitatzeko sistema finkatu bat.

vi) Simulakroa eta hustuketa plana.

Eraikingintzaren Kode Teknikoak eta aplikatu beharreko araudiak ezartzen duenari jarraikiko zaio.

B) Elkarlaneko Zerbitzuak.

Elkarlaneko bizitokiek, hasiera batean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

• Estatutu batzuk edo antolaketarako eta funtzionamendurako barne-araudi bat izatea, non, gutxienez, honako hauek jasoko baitira:

a) Bertan bizi diren pertsona guztientzako zerbitzuak eman eta antolatzeko modua.

b) Egoiliarrek zein elkarlaneko jardueratan parte hartu beharra duten, eta horiek antolatzeko modua.

c) Bizimodu aktibo, sozial eta osasungarriaren alde egiten diren jarduerak, zentrotik kanpoko komunitatera hurbiltzeko eta harekin harremana izateko ekimenak barne.

d) Mendekotasun egoera batera iritsi diren pertsonak zaintzeko sistemaren planifikazioa, pertsonarengan zentratutako osoko arretaren ereduaren araberakoa, eta, horren barrenean, bizitzaren bukaerako prozesuetako arreta. Plan horretan sartzen ahalko dira bai Mendekotasuna dutenen Autonomiarako eta Arretarako Sistemaren barruan dauden sostengu sistemak, bai zainketa sistema erkide bat, non zentroari lotutako profesionalek etengabeko sostengua emanen baitute han bizi eta mendekotasuna duten pertsonen beharrei kasu egiteko.

e) Bizitokien jabetza zerbitzuaren erabiltzaileen artean jabetza horizontalean ez banatzeko konpromisoa.

• Erabiltzaileei etengabeko bizitoki bat eskaintzea.

• Sortzen diren mendekotasun egoerei arreta emateko konpromisoa, estatutuetan edo antolaketarako eta funtzionamendurako barne-araudian ezarritako mugekin.

• Autonomiaren sustapenean zentratutako jarduera programa bat izatea, zerbitzuaren beraren bizitzan aktiboki parte hartzea bultzatzen duena.

• Elkarlaneko bizimodua sustatzea, bizitokia kokatzen den ingurune sozialari irekia.

• Espazio pribatiboak eta espazio komun zabalak tartekatzea. Azken horiek bizitoki partikularren zabalpen gisa hartuko dira, eta, gutxienez, honako hauek izanen dituzte:

a) Elkarrekin bazkaltzeko eremu bat, egoiliar guztiak hartzeko modukoa.

b) Bizikidetzarako eta jarduerak egiteko zenbait areto, balio anitzekoak.

c) Lorategi bat edo kanpoko eremu bat, salbu eta benetan ezinezkoa baldin bada horrelakorik izatea, edo ondoan horrelako ezaugarriak dituzten espazio publikoak baldin badaude.

d) Arreta soziosanitariorako gela edo espazio bat.

• Erabiltzaileek beraiek antolatuko dituzte espazio eta zerbitzu komunak, barruko bizitzaren autokudeaketarako metodo parte-hartzaileak erabiliz.

• Berariazko konpromiso idatzia, adierazten duena ezen, ekimena ezartzeko orube publiko bat lortuz gero, eraikina eta instalazioak egoera onean itzuliko zaizkiola orubearen jabe den Administrazioari.

• Bizitokien erabiltzaileentzako zerbitzu-prestazioa antolatzeko akordioak daudenean, Administrazioarekin kolaboratzea xedeko zerbitzu horiek kudeatzen.

• Nafarroako adinekoen bilakaera aztertzen kolaboratzeko konpromisoa, esperientzia pilotu ebaluagarria den aldetik, batez ere Nafarroako Gobernuaren Zahartzaro Aktibo eta Osasungarriaren Estrategiari dagokionean.

• Foru dekretu honen I. eranskineko A) atalaren betebehar material eta funtzionalak betetzea, elkarlaneko bizitokiei aplikatu beharrekoak.

II. ERANSKINA

Zerbitzuen betebehar espezifikoak

A.–Egoitza zerbitzuak.

1. Definizioa eta helburua:

Ohiko bizileku gisa edo bizileku finko gisa erabiltzeko zerbitzuak dira, izaera soziala dutenak, arrazoi batengatik edo besteagatik beren premiak beren ohiko ingurunean bete ezin ditzaketen pertsonentzat prestatuak.

2. Zerbitzu motak:

Egoitza zentroak. Zaintzarako langileen etengabeko presentzia eta diziplina anitzeko lantalde baten sostengua bermatzen duten zerbitzuak dira, non langile horiek profil egokia baitute erabiltzaileen ongizate fisiko, psikologiko eta sozialera bideratutako osoko arreta emateko. Sostenguen intentsitatea, altua.

Egoitza etxe txikia: Etxebizitza batean ematen den zerbitzua, gehienez 15 toki dituena eta eritasun mental larria duten pertsonei zuzendua dagoena, non zuzeneko arretako profesionalen etengabeko presentzia eta diziplina anitzeko lantalde baten sostengua dagoen. Horrek errazago egiten du komunitatean mantentzea eta gizarte-inklusiora bideratutako arreta ematea. Sostenguen intentsitatea, altua.

Egoitza bati lotutako etxebizitza: Egoitza bati lotutako zerbitzua, modu koordinatuan eta osagarrian lan egiteko, etengabeko egoitza-arreta komunitarioa eta bizitokirako sostengua eskaintzen dituena. Bertan bizitzeko alternatiba egonkor bat eta laguntza eskaintzen ditu, gainbegiratze malguarekin, pertsona bakoitzaren beharren araberakoa, komunitatean, bizi-kalitateari dagokionez, ahalik eta baldintza onenetan bizitzen jarraitzeko erraztasunak emanez eta pertsonen errehabilitazio, bizkortze eta gizarte-integrazioko prozesuak sustatuz. Sostenguen intentsitatea, moderatua.

Tutoretzapeko etxebizitza: Zerbitzu hau etxebizitza batean ematen da, eta bertan osoko arreta ematen da autonomia pertsonalari eusteko eta arlo horretan hobetzeko, gizarteratzea eta parte-hartze soziala erraztearekin batera. Langile batzuk bertan daude etengabe. Sostenguen intentsitatea, altua.

Etxebizitza gainbegiratua: Zerbitzu hau etxebizitza batean ematen da, eta bertan osoko arreta ematen da autonomia pertsonalari eusteko edo arlo horretan hobetzeko, inklusio eta parte-hartze soziala erraztearekin batera. Langile batzuk bertan daude asteko egun guztietan, egunez. Sostenguen intentsitatea, moderatua.

Etxebizitza laguntzadunak. Zerbitzu hau etxebizitza batean ematen da, eta bertan arreta ematen da autonomia pertsonalari eusteko edo arlo horretan hobetzeko, inklusio eta parte-hartze soziala erraztearekin batera. Sostenguen intentsitatea, baxua.

Tutoretzapeko apartamentuak. Kopuru finkorik gabeko etxebizitza autonomoen multzo bat, diseinu funtzionala duten apartamentuez eta aukerako zerbitzu komunez osatua. Sostenguen intentsitatea, baxua.

Harrerako etxebizitza. Etxebizitza batean ematen den zerbitzua, arazo sozialak izanik beren ohiko ingurunetik alde egin beharra duten pertsonei presaz eta aldi baterako ostatu emateko helburua duena. Sostenguen intentsitatea, baxua.

Etxegabeentzako zerbitzua. Zentro edo aterpe batean ematen den gaueko arreta zerbitzua, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei zuzendua (iragaitzazko bidariei, etxegabeei eta abarrei), gaua pasatzeko, mantenurako eta norberaren higienerako. Sostenguen intentsitatea, baxua.

Intentsitate mota bakoitzaren azalpena:

Sostenguen intentsitate altua: langile batzuk bertan daude etengabe.

Sostenguen intentsitate ertaina: langile batzuk bertan daude egunez.

Sostenguen intentsitate baxua: zerbitzuak, edo haren ardura duen pertsonak edo entitateak, astelehenetik ostiralera sostengua eta estaldura ematen duten langileak ditu.

3. Eskainiko dituzten oinarrizko prestazioak, zerbitzuaren izaeraren arabera:

–Informazioa, balorazioa, orientazioa, lagun-egitea eta jarraipena, pertsona bakoitzak bere bizi proiektua garatu ahal izateko.

–Oinarrizko zainketa zerbitzuak.

–Mantenu, arropa-garbiketa eta garbiketako oinarrizko zerbitzuak.

–Eguneroko bizitzako jardueretan esku hartzea eta gaitzea, pertsona bakoitzak garrantzitsutzat jotzen dituen arloetan daukan autonomia eta independentzia hobetu ahal izateko.

–Hezkuntza arloko esku-hartzea: aisialdia eta kultur eta hezkuntza jarduerak.

–Esku-hartze psikosoziala, garatuz norberaren gaitasun eta baliabideak eta ingurunearen sostenguak, pertsona bakoitzaren bizitza esanguratsua izan dadin eta besteek balioetsi dezaten: esku-hartzea funtzio psiko-afektiboetan, horren barne delarik, kasua bada, portaeraren nahasmenduak hobeki eramateko laguntzak.

–Lagun egitea gizartearen aurrean/laguntza familiarra.

PRESTAZIOA

EGOITZA ZENTROA

EGOITZA ETXE TXIKIA

EGOITZA BATI LOTUTAKO ETXEBIZITZA

TUTORETZAPEKO ETXEBIZITZA

ETXEBIZITZA GAINBEGIRATUA

ETXEBIZITZA LAGUNTZADUNAK

TUTORETZAPEKO APARTAMENTUAK

HARRERAKO ETXEBIZITZA

ETXEGABEENTZAKO ZERBITZUA

Informazioa, balorazioa, orientazioa, lagun-egitea eta jarraipena, pertsona bakoitzak bere bizi proiektua garatu ahal izateko.

X

X

X

X

X

X

X

X

X

Oinarrizko zainketa zerbitzuak

X

X

X

Mantenu, arropa-garbiketa eta garbiketako oinarrizko zerbitzuak

X

X

X

X

X

X

Eguneroko bizitzako jardueretan esku hartzea eta gaitzea, pertsona bakoitzak garrantzitsutzat jotzen dituen arloetan daukan autonomia eta independentzia hobetu ahal izateko

X

X

X

X

X

X

Hezkuntza arloko esku-hartzea: aisialdia eta kultur eta hezkuntza jarduerak

X

X

X

X

X

X

Esku-hartze psikosoziala, garatuz norberaren gaitasun eta baliabideak eta ingurunearen sostenguak, pertsona bakoitzaren bizitza esanguratsua izan dadin eta besteek balioetsi dezaten: esku-hartzea funtzio psiko-afektiboetan, horren barne direlarik, kasua bada, portaeraren nahasmenduak hobeki eramateko laguntzak

X

X

X

X

X

Lagun egitea gizartearen aurrean/sostengu familiarra

X

X

X

X

X

X

X

X

Jarduera okupazionalak eta lan trebakuntzakoak

4. Betebehar espezifiko, material eta teknikoak:

4.1. Egoitza zentroetan bete beharrekoak.

Gela guztiek aireztapen eta argi naturala izanen dute. Leiho eta bao kristaldunak, eserita egonda, kanpoaldea ikusteko moduko altueran kokatuko dira, eta behar diren segurtasun bermeak izanen dituzte.

Ispilu eta beirak segurtasunezkoak izanen dira.

Egoitza zentroetan instalatzen diren igogailuetako batek, gutxienez, neurri hauek izanen ditu kabinan: 2,10 metro sakoneran eta 1,10 metro zabaleran. Gainerako igogailuak irisgarriak izanen dira.

Adinekoentzat edo desgaitasuna duten pertsonentzat diren zentroetako korridoreetan, eskudelak izanen dira bi aldeetan.

(1) Egoitza zentroek, gizarte-inklusiokoak izan ezik, gune hauek izanen dituzte:

a) Espazio komunetarako eta zerbitzu orokorretarako gunea.

b) Bizikidetza-unitateetarako gunea, egoiliar-tokien %65entzat gutxienez.

c) Aukeran, psikogeriatria unitate bat izan dezakete.

a) Espazio komunetarako eta zerbitzu orokorretarako gunea:

a.1) Harrera eta kontrola.

Harreragunea kokatuko da eraikinean oinez sartzeko atetik zuzenean ikusteko moduko toki batean, sarrera-irteerak kontrolatzeko, informazioa emateko eta bisitak hartzeko dituen eginkizunak erraztu ahal izateko. Harrera-mahai bat izanen du, desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko moduan egokitua.

Gutxienez, elementu hauek izanen ditu:

–Telefonogunea.

–Sute-sistemen kontrol elementu zentralizatuak, hala badagokio.

–Sarbide kontrola.

Telefonogunea eta suteetarako kontrolgunea egoitza zentroaren beste zona batzuetan kokatzen ahal dira, behar bezala arrazoitzen bada, hor jarrita, sistemak eraginkorragoak direla.

Bisitentzako itxaron eremu bat ere izanen du.

Zerbitzu anitzetako zentroetan, harreragunea eta kontrolgunea partekatzen ahal dira zerbitzu batzuetarako edo guztietarako.

a.2) Zuzendaritza eta administrazioa.

Zuzendaritza eta administrazioak zuzendaritza eta administrazio lanetarako espazioak hartuko ditu.

Gutxienez, zuzendaritzarako bulego bat eta bileretarako espazio bat eduki beharko ditu, eta, guztira, 20 metro koadro izanen ditu gutxienez.

a.3) Erizaintzako kontsultagunea eta sendaketen gela.

Araudi sektorialak osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduen baimenetarako ezartzen dituen baldintza tekniko higieniko-sanitarioak bete beharko ditu.

Aurrez aurreko kontsultak egiteko nahikoa espazioa izanen du, baita azterketak eta miaketak egiteko ere.

Gune horretan, botiken biltegi bat ere jartzen ahalko da, ixteko eta segurtasun neurriekin, antolamendu farmazeutikoaren arloko legediak ezartzen dituen aginduen araberakoa.

a.4) Erabilera anitzeko gela.

48 toki bitarteko egoitza zentroek erabilera anitzeko gelak edo espazioak izanen dituzte. Espazio horien guztirako azalera erabilgarria, gutxienez, 80 metro koadrokoa izanen da. 100 toki bitarteko egoitza zentroetan, gutxieneko azalera 100 metro koadrokoa izanen da, eta zentroek 100 toki baino gehiago badituzte, erabilera horretarako gutxieneko azalera 120 metro koadro erabilgarrikoa izanen da, baina eremu batean baino gehiagotan zatikatzen ahalko dira.

Espazio bakarra baldin bada, elementu banatzaileak izanen ditu, hala nola trenkadak edo itxiturak, lan bakoitzerako gune berezituak sortu ahal izateko.

Desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako egoitza zentroetan, gutxieneko azalerak %30 handituko dira.

a.5) Komun orokorrak:

Zentroan sartzeko solairuan, gutxienez bi komun irisgarri izanen dira, sexu bakoitzeko bat.

a.6) Zerbitzu orokorrak:

–Sukaldea, jaki-tokia eta lokal erantsiak:

Sukalde zerbitzua zentroan bertan prestatuta edo hirugarrenekin kontratatuta emanen da, eta indarreko legedian ezarritako betebeharrak bete beharko ditu.

Horretarako espazioek elikadura-segurtasunaren arloan eskatzen diren betebeharrak bete beharko dituzte. 200 toki bitarte, gutxieneko azalera 0,9 metro koadrokoa izanen da baimendutako egoiliar-toki bakoitzeko, eta gutxienez ere 12 metro koadro. Azalera horretatik deskontatu beharko da hozkailuek, jakien biltegiak, garbiketarako eremuak eta sukaldeko tresnak gordetzeko eremuak hartzen dutena. 200 tokitik gora, ez da beharrezkoak izanen proportzio hori betetzea.

Sukaldeko eremuak honako lan hauetarako espazio berezituak izanen ditu:

  • Hornigaiak jasotzeko eremua, biltegitik hurbil, eta sarrera mugatua izanen duena.
  • Biltegiratzeko eremua: jakiak hozkailuetan gordetzeko biltegi bat izanen du, behar adinako edukiera izanen duena, eta, horrez gainera, gainerako elikagaiak gehienez ere 18. º tan gordetzeko beste bat. Biltegiek behar beste apal izanen dituzte, bakoitzaren edukieraren arabera, hornigaiak ez daitezen inoiz izan lurzoruaren gainean zuzenean. Elikagaiak biltegiratzeko baldintzei buruzko araudi sektoriala bete beharko da.
  • Elikagaiak erabiltzeko eremua.
  • Egosteko eremua.
  • Bukatzeko eta plateretan jartzeko eremua.
  • Sukaldeko tresnak garbitzeko eremua.

Sukaldeko zerbitzua zentroan berean egiten ez bada, janariak prestatu eta zerbitzatzeko eremu bat izanen da. Gune horretan, hozkailua, harraska, prestaketa lanetarako espazio lagungarriak eta, orobat, mahai tresnak eta ontziak gordetzeko armairuak izanen dira.

Hormak eta zoruak material ez-porotsuekin estaliko dira, garbiketa sakonei eta desinfektazioei eusteko modukoak.

–Arropa garbiketa.

Arropa garbitzeko zerbitzua zentroarena berarena izanen da edo hirugarrenekin kontratatuko da, baina, betiere, erabiltzaileen arropak eta zurimenta aldian behin garbitzen dela bermatuko da. Nolanahi ere, zentroak arropa garbitzeko makina bat izanen du gutxienez.

–Biltegiak.

Biltegietan, behar bezalako espazioak eduki beharko dira elikagaiak, zurimenta, zentroa garbitzeko produktuak eta altzariak bereiz gorde ahal izateko.

Sukaldeko, arropa garbiketako eta biltegiko zerbitzuak ezin dira espazio fisiko berean izan.

b) Bizikidetza-unitateen gunea.

Egoitza zentroak bizikidetza-unitate bat edo gehiago izanen ditu, etxearen kontzeptuari lotuak. Hortaz, behar bezala mugatuak, identifikatuak eta bereiziak izanen dira, gune komunak eta erabiltzaileen gelak osaturiko multzo bat osatuz.

Bizikidetza-unitate bakoitzean, oro har, 16 toki izanen dira gehienez. Muga hori betetzea ezinezkoa edo oso kostu handikoa izanen dela aurretik justifikatuz gero, baimena emanen da toki gehiago onartzeko, baldin eta behar diren eraberritze lanetarako finantzaketa publikorik ez badago, baina inoiz ere ez da onartuko 24 toki baino gehiago izatea desgaitasuna duten pertsonen kasuan, edo 26 toki baino gehiago, gainerako kasuetan. Zenbaki horiek atera dira tokien %50eko okupazioa adjudikatuta, gehienez, bi pertsonak erabiltzeko diren geletan, eta gainerakoa bakarkako erabilera duten geletan, non eta ezkontideek edo bikoteek osaturiko unitateak eratzen ez diren.

Unitate bateko gune komunaren neurriak ikusita, posible bada erabiltzaile gehiago hartzea unitateak esleiturik dituen egoiliar-tokiak baino, bidezkoa izanen da gune horretan zerbitzuen prestazioa osatzea egunez egonaldi partziala egiten duten erabiltzaileekin.

Bizikidetza-unitate bakoitzerako sarrera zentroaren zirkulazio orokorreko eremuetatik eginen da.

Bizikidetza-unitate bakoitzak gune hauek izanen ditu:

b.1) Logelak.

b.2) Gune komunak: sukaldea, jangela eta egongela.

b.1) Logelak.

Logelak, gune komunak eta zirkulazio guneak elkarren ondoan egonen dira bizikidetza-unitate bakoitzean.

–Logelek honako ezaugarri hauek izanen ditu:

–Batentzako logelek 14 metro koadro erabilgarri izanen dituzte gutxienez, eta birentzako logelek 20 metro koadro erabilgarri gutxienez. Azalera horretatik bainugela kendu beharko da, irisgarria izanen dena, betiere.

–Egonaldi iraunkorra bertan egin behar duten erabiltzaileek logelak pertsonalizatzen ahalko dituzte, osagarri guztiak: altzariak, errezelak eta etxetresna elektroniko txikiak, baldin eta segurtasun arriskurik ez badute. Ohea zentroak jarriko du, salbu eta erabiltzaileak eta zentroak kontrakoa erabakitzen badute.

Erabiltzaile batek ez badu logela pertsonalizatu nahi bere altzariak eramanez, gutxieneko zuzkidurak honako hauek beteko ditu: gau-mahai bat, mahai bat, aulki bat, armairu indibidual bat, errezelak, sare-errezelak edo estoreak, eta oheko arropa. Norberaren gauzak gordetzeko armairu bat izanen du. Armairuaren azalera konputatuko da logelaren gutxieneko azalera neurtzeari begira.

–Oheak, gutxienez, 0,90 metro luze eta 1,90 metro zabal izanen dira, eta, desgaitasuna duten pertsonen logeletan, artikulatuak izanen dira, hots, bi planotan edo gehiagotan tolesten ahalko dira eta altueran gora eta behera eramateko modukoak izanen dira.

–Debeku da beste gela baterako pasabidean egotea, ez bada norberaren komuna.

–Zeharkako argia eta entxufe bana izan beharko dituzte, eta argi naturalaren intentsitatea erregulatzeko sistema bat, logela erabat iluntzeko aukera ematen duena.

–Ateek, gutxienez, 1,05 metroko zabalera-tartea utzi beharko dute, markotik neurtuta.

–Telebistarako entxufea eta Interneteko konexioa izanen dute.

–Txirrina jotzeko gailu bat izanen da ohe bakoitzari lotua, ohetik jaiki gabe erosotasunez jotzeko modukoa. Sistemak aukera emanen du txirrina zein tokitatik jo den identifikatzeko.

–Bainugelek dutxa, komunontzi eta oin gabeko konketa bana izanen dituzte. Horrelako espazioetarako irisgarritasun arauetako betebeharrak bete beharko dituzte, eta sarbidea norberaren logelatik beretik izanen dute. Dutxatik eta komunontzitik hurbil larrialdiko deiak egiteko sistema bat instalatuko da.

b.2) Bizikidetza-unitatearen gune komunak.

Irizpide nagusia izanen da etxeetan izan ohi diren dimentsioak dituzten zenbait espazio izatea, eta ez areto handiak. Giro desberdinak lortzera joko da, uniformetasun eta masifikazio sentsaziotik ihes egiten duten diseinua eta dekorazioa erabiliz.

Gela guztien azalera dimentsionatzeari begira, 3,50 metro koadro kalkulatuko dira egoiliar-toki bakoitzeko. Gune berezituen arteko igarobideak eta korridoreak ez dira konputatuko gutxieneko dimentsioak betetzeari begira.

Sukalde aldean behar besteko tokia egonen da bertan hozkailua, arraska, mikrouhin-labea eta armairuak jartzeko, baita sukaldea ere, erabiltzaileek hala eskatzen badute eta behar adinako autonomia badute bertan kozinatzeko.

Zentroetako titularrek erabiltzaileentzako arriskua dagoela sumatuz gero, espazioak antolatu beharko dituzte, kozinatu ahal izan dezaten, edo, beharrezkoa denean, lagundu eta gabinbegiratu, edo kozinatzeko leku batzuk jarri unitateko pertsonentzat unitatearen sukaldetik kanpora, edo, horren ordez, unitate baterako edo gehiagotarako espazioak jarriz horretarako.

Bizikidetza-unitate bakoitzean komun orokor bat izanen da, komun-aurre eta guzti, komun irisgarri bat izateko eskatzen diren baldintza guztiak beteko dituena.

c) Psikogeriatriako unitateen eremua.

Egoitza zentroak psikogeriatria unitatea badu, egoitza zentrotik bereizita dagoen espazio fisiko batean kokatu beharko da. Unitate horretan arreta emanen zaie sintoma psikologiko eta/edo jokabide nahasmendu larriak eragiten dituen dementziaren bat duten pertsonei, etengabeko zaintza eta osasun arreta espezializatua behar dutenean.

Unitatea diseinatzean, kontuan hartuko da distantzia handirik ez egotea logelatik gune komunetara joateko eta igogailua hartu beharrik ez izatea. Unitate bakoitzean, oro har, 12 toki izanen dira gehienez, eta, toki gehiago jarri nahi izanez gero, baimena lortu beharko da, aurretik justifikatuta muga hori betetzea ezinezkoa dela edo oso kostu handia izanen duela. Nolanahi ere, unitateak ezin izanen du 20 toki baino gehiago izan.

Gune komunek, egoitza zentroetarako ezarritako betebehar material eta espezifikoak betetzeaz gainera, honako hauek izanen dituzte:

–Libreki ibiltzeko gune bat. Zilegi izanen da logelak banatzeko korridorea erabiltzea eginkizun horretarako, baldin eta ezker-eskuin eskudela baldin badu eta, gutxienez, bi metro koadro baldin baditu pertsona bakoitzeko.

–Segurtasunezko itxiera-sistema eta beirak dituzten leihoak.

Gainera, homologazio administratiboa lortzeko, kanpoaldean ibiltzeko gune bat izan beharko dute, sarbide segurua duena, unitatetik zuzenean, ahal bada. Gune horrek lorategiak eta ibilbideak izaten ahalko ditu, edo zirkuitu bat eraikinaren inguruan, begizta modukoa.

Unitateak desorientatzeko edo galtzeko arriskua duten pertsonak kontrolatzeko eta gainbegiratzeko baliabideak izan beharko ditu.

(2) Gizarte-inklusioko egoitzetan, ez da beharrezkoa izanen bizikidetza-unitateak izateak eskatzen duen espazio banaketa hori izatea.

Hortaz, espazio hauek izan beharko dituzte:

  • Erabilera anitzeko bulegoa edo gunea, zuzendaritza eginkizunetarako eta bileretarako.
  • Sukaldea, jaki-tokia, arropa garbitzeko gunea eta biltegiak, gainerako egoitza zentroetarako ezarritako betebehar berberak izanen dituztenak.
  • Jangela, gutxienez 2,10 metro koadro izanen dituena egoiliar-toki bakoitzeko.
  • Erabilera anitzeko gela edo balio anitzeko espazioa, gutxienez 2 x 2 metro koadro izanen dituena baimendutako toki bakoitzeko.
  • Komun orokorrak: gutxienez bi komun irisgarriak izanen dira, sexu bakoitzeko bat.

–Logelen eremua:

Logelak, ahal dela, pertsona bakar batentzat izanen dira, eta 8 metro koadro izanen dituzte gutxienez. Bi pertsonarentzat izaten ahal dira 14 metro koadro badituzte gutxienez.

Logeletako ateek egoiliarrak nahi duenean ixteko moduko sistemak izanen dituzte, eta kanpotik irekitzeko sistema bat ere bai, larrialdi kasuetarako.

Logelek hornigai hauek izanen dituzte gutxienez: norberak erabiltzeko armairu bat, ixteko sistemarekin; ohe bat, 0,90 metro zabal eta 1,90 metro luze, gutxienez; gau-mahai bat; mahai osagarri bat; aulki bat; argiztapen orokorreko sistema bat; eta irakurtzeko argi bat, ohearen ondoan.

Debeku da logela beste gela baterako pasabidean egotea, ez bada norberaren bainugela. Dutxa, komunontzia eta konketa izanen ditu.

Mota honetako egoitzetan, bi gelatan, gutxienez, irisgarritasun betebeharrak betetzen dituzten bainugelak izanen dira.

Logela eta eremu komun guztietan, Interneterako sarbidea izanen da.

4.2. Egoitza etxe txikietan, egoitza bati lotutako etxebizitzetan, tutoretzapeko etxebizitzetan eta etxebizitza gainbegiratuetan bete beharrekoak.

Hirigune batean kokatuko dira, bizitza independentea egiteko zuzkidura aski dituen leku batean, edo horrelakoak dituen beste hirigune batekin lotzeko hiri-garraioa daukan leku batean.

Etxebizitzek, gutxienez, honako espazio hauek izan beharko dituzte eta honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

Logelak, ahal dela, pertsona bakar batek erabiltzeko izanen dira, eta, gehienez ere, bi pertsonak. Pertsona batentzako logelen kasuan, 8 metro koadro izanen dituzte gutxienez, eta bi pertsonarentzat baldin badira, berriz, 14 metro koadro.

Logeletako ateek egoiliarrak nahi duenean ixteko moduko sistemak izanen dituzte, eta kanpotik irekitzeko sistema bat ere bai, larrialdi kasuetarako.

Logelek hornigai hauek izanen dituzte gutxienez: norberak erabiltzeko armairu bat, ixteko sistemarekin; ohe bat, 0,90 metro zabal eta 1,90 metro luze, gutxienez; gau-mahai bat; mahai osagarri bat; aulki bat; argiztapen orokorreko sistema bat; eta irakurtzeko argi bat, ohearen ondoan.

Logela eta eremu komun guztietan, Interneterako sarbidea izanen da.

Tutoretzapeko etxebizitzetan, lan eremu bat izanen da, etxebizitzan etengabe izaten diren langileentzako bulego gisa erabiliko dena.

–Sukaldea eta biltegietarako eremua.

Horretarako erabiltzen diren espazioek elikadura-segurtasunaren arloan indarra duen legedian eskatzen diren betebeharrak bete beharko dituzte.

Sukaldearen neurriak eta bertako ekipamendua baimentzen diren egoiliar-tokien araberakoak izanen dira. Ratioa hauxe izanen da: 1,2 metro koadro egoiliar-toki bakoitzeko, eta gutxienez, 9 metro koadro.

Elikagaien biltegiak beste biltegi batzuetatik bereiz egonen dira, elikagaien kalitatea eta kontserbazioa arriskuan ez jartzeko.

–Arropa garbitzeko eremua.

Zilegi da arropa garbitzeko eta lisatzeko zerbitzua azpikontratatzea, baina egoitza bati lotutako etxebizitzen kasuan, egoitzak emanen du zerbitzu hori. Nolanahi ere, arropa zikina biltegiratzeko eremua arropa garbia jaso, banatu eta biltegiratzeko eremutik bereiz egonen da. Arropa garbitzeko makina bat izanen da, gutxienez.

–Espazio komunak.

Jantoki eta egongela gisa erabiltzeko espazioek, batera harturik, 4 metro koadro erabilgarri izanen dituzte egoiliar-toki bakoitzeko, eta helburu horietarako behar diren ezinbesteko elementuak izanen dituzte.

Korridoreak 90 cm zabal izanen dira gutxienez, eta barreneko ibilbideetako ateak, oro har, 80 cm zabal. Desgaitasun fisikoa duten erabiltzaileek erabili behar badituzte, ateen neurri hori nahitaez bete beharko da.

8 toki baino gehiago dituzten etxebizitzetan, gela guztietan, komunetan izan ezik, suteak atzemateko sistema bat instalatuko da, soinuzko alarma eta guzti. Instalazioaren osagarri, sute kasuetarako eskuzko sakagailu bat jarriko da gutxienez. Gainera, korridoreetan, egoteko tokietan, jantokian eta etxebizitzatik ateratzeko ateetan larrialdietako argiak izanen dira.

–Bainugelak.

Etxebizitzak bainugela oso bat izanen du 4 egoiliar-tokiko. Dutxa izanen du, zoladuraren maila berean, ahal bada.

Desgaitasun fisikoa duten pertsonen kasuan, irisgarritasun baldintzak bete beharko dira.

Ateak irristatzaileak edo kanpora irekitzekoak izanen dira. Bainugelako ateko sarrailak ireki eta ixteko sistema erraza izanen du. Kanpotik irekitzeko sistema bat ere izanen du, larrialdi kasuetarako.

4.3. Etxebizitza laguntzadunetan eta harrerako etxebizitzetan bete beharrekoak:

Hirigune batean kokatuko dira, bizitza independentea egiteko zuzkidura aski dituen leku batean, edo horrelakoak dituen beste gune batekin lotzeko hiri-garraioa daukan leku batean.

Etxebizitzek indarreko araudian jasotzen diren bizigarritasun baldintzak bete beharko dituzte.

Gelak logela gisa agertu beharko dira bizigarritasun zedulan.

10 m²-tik beherako logelak pertsona bakar batentzat izanen dira. 10 m²-koak eta hortik gorakoak bi pertsonarentzat izan daitezke.

Harrerako etxebizitzetan bakarrik, 14 metro koadroko edo hortik gorako logelak hiru pertsonak erabil ditzakete, eta 15 metro koadrotik gorakoak lau pertsonak, eraikinaren baldintzak ikusita hala erabiltzea justifikatzen bada.

Ondorio horretarako, urtebetetik beherako erabiltzaileak ez dira konputatuko.

4.4. Etxegabeentzako zerbitzuetan bete beharrekoak.

Hirigune batean kokatuko dira, bizitza independentea egiteko zuzkidura aski dituen leku batean, edo horrelakoak dituen beste gune batekin lotzeko hiri-garraioa daukan leku batean.

Zentroek harreragune bat, jantokia, sukalondoa eta logelen gunea izanen dituzte, gutxienez.

Zentroko zaintzaileentzako eremu bat egokituko da, bulego gisa ere erabil litekeena.

Logelak 4 pertsonarentzat izanen dira gehienez, eta 9,8 metro koadro izanen dituzte gutxienez.

Oheak 90 cm zabal eta 190 cm luze izanen dira gutxienez.

Logela bakoitzean, armairu indibidual bat izanen da ohe bakoitzeko, sarraila eta guzti.

Komunontzi eta konketa bat izanen da 4 tokiko.

Dutxa bat izanen da 8 tokiko.

Komunontzien eta dutxen kabinetara sartzeko ateak irristatzaileak izanen dira, edo kanpora irekitzeko modukoak. Bainugelako ateko sarrailek ireki eta ixteko sistema erraza izanen dute. Kanpotik irekitzeko sistema bat ere izanen dute, larrialdi kasuetarako.

Logelak solairu batean baino gehiagotan banatzen diren zentroetan, komunen kopurua solairu bakoitzean dauden tokien araberakoa izanen da.

5. Langileria arloko gutxieneko betebeharrak. Ratioak.

Egoitza zerbitzu bakoitzean eskatu beharreko gutxieneko langileak zehazteko, sailkapen honen arabera jokatuko da:

a) Zuzeneko arretako langileak: zaintzaile profesionalak, erizaintzako laguntzaileak edo balio bereko langileak eta gizarte-integrazioko teknikariak.

Egoitza zentroen modalitate guztietan, txanden antolaketak bermatuko du profesional horiek asteko egun guztietan emanen diotela arreta xedeko kolektiboari, 24 orduz. Zentroaren eguneko jardunaldiaren barruan, sostengua behar duten erabiltzaileak dituen bizikidetza-unitate edo espazio komun bakar bat ere ez da geldituko profesional horien etengabeko arretarik gabe.

Gauetan, 60 erabiltzaile bitarte dituzten egoitza zentroek horrelako bi profesional daudela bermatuko dute.

Zerbitzu homologatuen kasuan, zilegi izanen da profesional bat bakarra izatea gauetan, baldin eta, mendekotasuna duten pertsonen kopuruari dagokienez, kasuan kasuko tokiko zerbitzuaren kontratuan, itun sozialean edo baldintzetan ezartzen den gehieneko portzentajea gainditzen ez bada.

60 erabiltzaileko, edo hortik beherako zatiki bakoitzeko, zuzeneko arretako beste profesional bat jarriko da.

b) Titulazio hauetako teknikariak: medikuntza, erizaintza, farmazia, fisioterapia, terapia okupazionala, animazio soziokulturala, gizarte-lana, psikologia, pedagogia, logopedia, podologia, gizarte-hezkuntza, tailerreko monitorea, estimulazioko teknikaria eta beste edozein lanbide kategoria, eginkizun teknikoak betetzeaz gainera, zerbitzuen ikuskapenen arloan eskumena duen organoak halakotzat aitortzen duena.

c) Zerbitzu orokorretako langileak: Zerbitzu orokorretako langileen eginkizunetan honako hauek sartzen dira: administrazio lanak, sukaldekoak, garbiketa eta arropa garbiketakoak, logistikakoak, garraiokoak, instalazioen mantentze, kontserbazio eta zaintza lanak, eta, oro har, zuzeneko arretako profesionalen edo teknikarien kontzeptuan sartu ezin diren guztiak.

Zerbitzu orokorretako langileen kopurua eta horien zuzkidura zentroaren beharren araberakoak izanen dira, kontuan harturik erabiltzaileen kopurua eta ezaugarriak, ematen diren zerbitzuak, zentroaren tamaina eta egitura eta zentroaren ezaugarri fisikoak.

d) Zentroko zuzendaritza:

Egoitza zentro guztietan zuzendaritza bere gain hartuko duen pertsona bat izanen da, salbu eta foru dekretu honetan araututa dauden beste zentro batzuk badaude eremu, eraikin edo gune berean eta pertsona edo entitate beraren menpe badaude; kasu horretan, zuzendaria partekatzen ahal dute. 60 erabiltzaile edo gehiago dituzten zentroetan, lanaldi osoan aritu beharko du.

60 erabiltzaile baino gutxiago dituzten zentroetan, zentroko zuzendari lanak teknikariei egotzitako beste batzuekin batera betetzen ahalko dira, baldin eta kasuan kasuko lanbide kategorian aritzeko eskatzen den titulua baldin badu.

–Langile ratioa.

Arau honetako langile ratioa adierazten da erabiltzaile bakoitzari dagokion langile kopuru gisa.

Dagokion langile kopuruaren datua lortzeko, formula hau aplikatuko da: arreta orduen zenbatekoa (zuzeneko arreta nahiz zeharkakoa) zati urteko lanaldia. Hortaz, ratioa lortzeko, zatiketa hau egiten da: dagokion langile kopurua zati erabiltzaileen kopurua.

Dagokion langile kopurua =

Arretako orduak urtean

Urteko landia

Ratioa =

Arretako orduak urtean

=

Dagokion langile kopurua

Urteko lanaldia x erabilzaile kopurua

Erabiltzaile kopurua

Egoitza zentroetan, ratioak kontrolatzeko, fitxaketa sistema erabiliko da, non gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak kontrolatzeko behar den gutxieneko informazioa agertuko baita.

Hona hemen zerbitzu mota bakoitzerako gutxieneko ratioak, xedeko biztanleria zein den kontuan hartuta:

–Egoitza zerbitzuak:

  • Egoitza zentroak.

ZUZENEKO ARRETAKO PROFESIONALAK

TEKNIKARIAK

Mendekotasuna duten adinekoak

0,29

0,048 (*)

Psikogeriatria

0,35

0,12 (**)

Mendekotasunik gabeko adinekoak

0,09

0,014

Desgaitasuna dutenak

(mendekotasun handia edo mendekotasun larria)

0,60

0,10 (*)

Desgaitasuna dutenak

(mendekotasun moderatua edo mendekotasunik gabe)

0,30

0,10

Eritasun mentala duten pertsonentzako egoitza laguntzaduna

0,28

0,15

Eritasun mentala duten pertsonentzako egoitza etxea

0,17

0,03

Gizarte-inklusioa

0,04

0,02

(*) Erizaintzako langileen ratioa, gutxienez, 0,02 izanen da (dagokion langile kopurua/erabiltzailea/urtea), farmaziakoa barne, horrelakorik bada.

(**) Erizaintzako langileen ratioa, gutxienez, 0,08 izanen da (dagokion langile kopurua/erabiltzailea/urtea). Geriatra edo psikiatra bat izatea nahitaezkoa izanen da. Figura horren kostua baliabide propioekin, publikoekin edo itundutakoekin ordain daiteke.

Gizarte-inklusioko egoitza zentroetan, gutxienez, zentroaren arduradun bat eta gaueko txandarako pertsona bat izanen dira, eta gutxieneko ratioa 0,04 izanen da.

Teknikariak ere izanen dituzte (titulazio hauetakoak: gizarte-lana, gizarte-hezkuntza, psikologia, pedagogia, gizarte-integrazioa), eta horien ratioa 0,02 izanen da. Teknikariak zentrorako berariaz kontratatutako langileak izan daitezke, edo zentroaren ardura duen pertsonak edo entitateak kontratatutako langileak, horien dedikazioa justifikatuta (ezarritako proportzioan).

  • Egoitza etxe txikia.

ZUZENEKO ARRETAKO PROFESIONALAK

TEKNIKARIAK

Eritasun mentala

0,25

0,10

  • Egoitza bati lotutako etxebizitza.

ZUZENEKO ARRETAKO PROFESIONALAK

TEKNIKARIAK

Eritasun mentala

0,05

0,05

Desgaitasuna

0,10

0,01

Adinekoak

0.05

0.01

Egoitza bati lotutako etxebizitzetan, zuzendaritza, gainbegiratze eta jarraipen lanak egoitzaren ardura duen pertsonaren edo entitatearen kontura izanen dira, eta egoiliarrei arreta emateko behar diren zerbitzu profesionalak jarri beharko dira. Mendekotasuna duten adinekoen kasuan, zuzeneko arretako profesionalen ratioa egoitza zentroetan eskatzen den berbera izanen da.

  • Tutoretzapeko etxebizitza.

ZUZENEKO ARRETAKO PROFESIONALAK

TEKNIKARIAK

Desgaitasuna *

0,25

0,01

Eritasun mentala

0,25

0,06

* Desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitzetan, ez da beharrezkoa izanen teknikaririk izatea.

  • Etxebizitza gainbegiratua.

ZUZENEKO ARRETAKO PROFESIONALAK

TEKNIKARIAK

Desgaitasuna *

0,15

0,01

Eritasun mentala

0,15

0,03

* Desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitzetan, ez da beharrezkoa izanen teknikaririk izatea.

  • Etxebizitza laguntzadunak.

Adinekoentzat eta desgaitasuna edo eritasun mentala duten pertsonentzat diren etxebizitza laguntzadunetan, profil teknikoa duten koordinazio langileak izanen dira, eta horien ratioa 0,04 izanen da.

Gizarte-inklusioaren arloko etxebizitza laguntzadunetan, zerbitzuaren ardura duen entitateak edo pertsonak teknikariak jarriko ditu (espezialitate hauetako bateko tituludunak: gizarte-lana, gizarte-hezkuntza, gizarte-integrazioa, psikologia edo pedagogia), eta horien ratioa 0,04 izanen da. Teknikariak zerbitzurako berariaz kontratatutako langileak izan daitezke, edo zerbitzuaren ardura duen pertsonak edo entitateak kontratatutako langileak, horien dedikazioa justifikatuta (ezarritako proportzioan).

–Harrera etxeko zerbitzua.

Zuzendaritza, gainbegiratzea eta segimendua etxearen ardura bere gain duen pertsonaren edo entitatearen kargura izanen dira, eta, horretarako, espezialitate hauetako zerbitzu profesionalak izanen ditu, propioak, hitzartuak edo publikoak: aholkularitza juridikoa, psikologia, pedagogia, gizarte-integrazioa, gizarte-hezkuntza edo gizarte-lana.

–Etxegabeentzako zerbitzua.

Zerbitzua irekita dagoen orduetan, gutxienez pertsona bat egonen da bertan; langile horien gutxieneko ratioa 0,04 izanen da.

–Boluntariotza.

1. Gizarte-inklusioaren arloan, salbuespenez, langile ratio horiek murriztea onartzen ahalko da, baldin eta arreta zerbitzua boluntarioekin indartzen bada eta baldintza hauek betetzen badira:

  • Titulu bat izatea beharrezkoa den lanbide arautuetako teknikarien kasuan, boluntarioek lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen titulua eduki beharko dute, eta, betiere, ez da inola ere onartuko eginkizun horietarako langile bakarra izatea.
  • Arautuak ez dauden lanbideetako teknikarien kasuan, gutxienez hiru urteko esperientzia izan beharko dute.

2. Ez da inola ere onartuko boluntarioak hartzea ratioak murrizteko eta zerbitzuan dauden profesionalen kopurua murrizteko.

3. Eskubide Sozialetako Departamentuak argitara emanen ditu salbuespeneko baimen horiek.

B.–Eguneko Arreta Zerbitzuak.

1. Definizioa eta xedea:

Izaera soziala duten zerbitzuak dira, iraunkorrak edo aldi baterakoak, bideratuak daudenak egun guztietan laguntza eta zainketarako eta errehabilitaziorako prestazio multzo bat eskaintzera, egoera bat edo bestea dela kausa esku-hartzeren bat behar duten pertsonei, horien bidez beren ohiko ingurunean geldi daitezen eta gizartean txerta daitezen laguntzeko.

2. Zerbitzu motak:

2.1. Eguneko egonaldia. Zerbitzu hau egoitza zentroetan eskaintzen da, gaua bertan igaro gabe, eta zaintzaileei sostengua ematera eta autozainketarako beharretan laguntzera orientatua dago.

2.2. Eguneko zentroak.

Mendekotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa. Zerbitzu hau berariazko establezimendu batean ematen da eta xedea du egunez arreta ematea oinarrizko premia pertsonaletan, premia terapeutikoetan eta errehabilitazio eta gizarte eta kultur arlokoetan, eta, horri esker, ohiko ingurunean gelditzea errazagoa egitea eta zaintzaileei sostengu ematea.

Landa eremuko eguneko zentroa. Zerbitzu hau landa eremuko udalerrietan kokatutako establezimenduetan ematen da, non ez baitago egoitza zerbitzurik edo eguneko arretarako bestelako zerbitzurik mendekotasuna duten pertsonei arreta emateko. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu eguneroko eginkizunetan laguntzeko, aisialdikoak, autonomia pertsonala sustatzekoak eta mendekotasunari aurrea hartzekoak.

Errehabilitazio psikosozialeko zentroa. Zerbitzu hau berariazko establezimendu batean ematen da, eta xedea du eritasun mental larria duten pertsonei sostengua ematea eta haien premia terapeutikoei eta errehabilitaziokoei arreta ematea egunean zehar, haien gizarteratzean lagundu bidenabar.

Gizarte-inklusioko eguneko zentroa: Zerbitzu honek eguna pasatzeko leku bat eskaintzen du, eta gizarteratze prozesuan laguntzeko orientatua dago. Bertan, gizarteratze prozesuan lagun egiteko banan banako zerbitzua eskaintzen ahal da, esku-hartze okupazionalak, hezkuntza arlokoak, terapeutikoak eta gizartean eta lan munduan txertatzekoak.

2.3. Zentro okupazionala. Zerbitzu honen xedea da jarduera okupazionaleko eta garapen pertsonal eta sozialeko programak eskaintzea merkatuko lan jarduera batean –enplegu zentro berezi batean edo enpresa arrunt batean– sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei.

3. Eskainiko dituzten oinarrizko prestazioak, zerbitzuaren izaeraren arabera:

–Informazioa, balorazioa, orientazioa, lagun-egitea eta jarraipena, pertsona bakoitzak bere bizi proiektua garatu ahal izateko.

–Oinarrizko zainketa zerbitzuak.

–Mantenu, arropa-garbiketa eta garbiketako oinarrizko zerbitzuak.

–Eguneroko bizitzako jardueretan esku hartzea eta gaitzea, pertsona bakoitzak garrantzitsutzat jotzen dituen arloetan daukan autonomia eta independentzia hobetu ahal izateko.

–Hezkuntza arloko esku-hartzea: aisialdia eta kultur eta hezkuntza jarduerak.

–Esku-hartze psikosoziala, garatuz norberaren gaitasun eta baliabideak eta ingurunearen sostenguak, pertsona bakoitzaren bizitza esanguratsua izan dadin eta besteek balioetsi dezaten: esku-hartzea funtzio psiko-afektiboetan, horren barne delarik, kasua bada, portaeraren nahasmenduak erabiltzeko laguntzak.

–Jarduera okupazionalak eta lan trebakuntzakoak.

–Lagun egitea gizartearen aurrean/laguntza familiarra.

PRESTAZIOA

GIZARTE-INKLUSIOKO EGUNEKO ZENTROA

MENDEKOTASUNA
DUTEN PERTSONENTZAKO EGUNEKO ZENTROA

LANDA EREMUKO EGUNEKO ZENTROA

ERREHABILITAZIO PSIKOSOZIALERAKO ZENTROA

ZENTRO
OKUPAZIONALA

Informazioa, balorazioa, orientazioa, lagun-egitea eta jarraipena, pertsona bakoitzak bere bizi proiektua garatu ahal izateko.

X

X

X

X

X

Oinarrizko zainketa zerbitzuak

Mantenu, arropa-garbiketa eta garbiketako oinarrizko zerbitzuak

X

X

X

X

X

Eguneroko bizitzako jardueretan esku hartzea eta gaitzea, pertsona bakoitzak garrantzitsutzat jotzen dituen arloetan daukan autonomia eta independentzia hobetu ahal izateko

X

X

Hezkuntza arloko esku-hartzea: aisialdia eta kultur eta hezkuntza jarduerak

X

X

X

X

Esku-hartze psikosoziala, garatuz norberaren gaitasun eta baliabideak eta ingurunearen sostenguak, pertsona bakoitzaren bizitza esanguratsua izan dadin eta besteek balioetsi dezaten: esku-hartzea funtzio psiko-afektiboetan, horren barne direlarik, kasua bada, portaeraren nahasmenduak erabiltzeko laguntzak

X

X

X

Lagun egitea gizartearen aurrean/sostengu familiarra

X

X

X

X

X

Jarduera okupazionalak eta lan trebakuntzakoak

X

4. Betebehar espezifiko, material eta teknikoak:

Kasuan kasuko eguneko arreta zerbitzua nolakoa den, honako betebehar hauek eskatuko dira:

4.1. Eguneko egonaldietarako betebeharrak.

Prestazioak egoitza zentroaren lokal beretan ematen direnez, egiaztatu beharko da toki bakoitzeko behar den azalerari dagokionez eskatzen diren betebehar guztiak betetzen direla, kontuan harturik toki guztiak, hala egoiliarrenak nola eguneko egonaldien erabiltzaileenak.

Gutxienez komun bat eta bainugela irisgarri bat izanen dira gune komunetan, jarduerak egiten diren tokitik hurbil.

4.2. Eguneko zentroetarako betebeharrak:

Eguneko zentroek espazio hauek izanen dituzte gutxienez:

1.–Jantzitegi gisa erabiltzeko tokiak, sarreratik hurbil, ahal bada.

2.–Sukalde edo sukalondo bat, legediak ezartzen dituen osasun baldintzak bete beharko dituena, zentroan otorduak prestatzen badira.

3.–Jangela, gutxienez 2,10 metro koadro izanen dituena egoiliar-toki bakoitzeko. Sukaldearekin edo sukalondoarekin fisikoki lotuak egon daiteke. Erabiltzaileen premien arabera, sukaldeko tresna irisgarriak eta laguntzako produktuak izanen dira.

4.–Esku-hartze programak gauzatzeko bi espazio bereizi, jarduera terapeutikoak talde txiki bereizitan lantzeko, behar izanez gero. Espazio horien baterako azalera ez da 4 metro koadrotik beherakoa izanen toki bakoitzeko. Espazio horietan, atsedena hartzeko guneak egonen dira.

5.–Erabilera anitzeko bulego edo gunea, profesionalek erabiltzeko, eta erabiltzaileari arreta emateko eremu bat.

6.–Bainugela eta komuna. Zentroak komun irisgarri bat izanen du 15 tokiko, eta horietako batek, gutxienez, dutxa eremua izanen du, pertsona bati higiene pertsonalerako eginkizunetan laguntzeko modukoa. Gizarte-inklusioko eguneko zentroetan ez da nahitaezkoa izanen dutxa izatea.

Komun guztietan larrialdietako deiak egiteko sistema bat izanen da, argi eta garbi identifikatua.

Komunetako eta kabinetako ateak kanpora irekiko dira, edo irristatzaileak izanen dira.

Ispilu eta beirak segurtasunezkoak izanen dira.

Bateko eta besteko materiala biltegiratzeko espazio bat.

Erabiltzaileentzako jarduerak egiten diren guneak irisgarriak izanen dira, eta argiztapen naturala eta aireztapen sistema izanen dute.

Oro har, areto bakoitza behar bezala hornitua izanen da, esku-hartze programak eta zerbitzuak egoki bete daitezen.

Espazioak ezin dira beste zerbitzu batekin partekatu, salbu eta berariaz baimentzen bada, zerbitzuari aurretiaz justifikatuz proposamena egokia dela.

Desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako eguneko zentroetan, espazioen azalera kalkulatzeko ratioak bider 1,30 eginen da.

Landa eremuetako eta gizarte-inklusioetako eguneko zentroek ere betebehar horiek bete beharko dituzte, salbu eta apartatu honetako laugarren puntua, alegia, bi espazio bereizi eduki beharra, eta bosgarren puntua.

4.3. Zentro okupazionaletarako betebeharrak:

Ahal dela, lan inguruneetan kokatuko dira, edo, betiere, komunitatean integratutako eremuetan, non beste zerbitzu komunitario batzuetara erraz iristeko modua baitago.

Zentro okupazionalek espazio bereizi hauek izan beharko dituzte:

–Harrera eta administrazio gunea. Bertan kokatuko dira erabiltzaileari harrera egiteko eta zuzendaritza lanak eta administrazio eta kudeaketa komertzialekoak egiteko espazioak. Eremu horiek, ahal dela, eraikinaren sarrera nagusitik hurbil kokatuko dira.

–Bi espazio bereizi, zentroaren berariazko jarduerak egiteko:

  • Prestakuntza okupazionalerako eremua, jarduera edo lan ez-produktiboak egiteko, zentroko teknikarien orientazioei jarraikiz.
  • Garapen pertsonalerako eremua, gaikuntza pertsonalarekin eta gizarte harremanetan trebatzearekin lotutako helburuak berariaz lantzeko.

–Materialak eta askotariko gauzak biltegiratzeko eremu bat ere izanen da.

–Komunak: Zentroak sexuen arabera bereizitako bi komun irisgarri izanen ditu. Konketa eta komunontzi bat jarri beharko da 15 erabiltzaileko.

Komun guztietan larrialdietako deiak egiteko sistema bat izanen da, argi eta garbi identifikatua. Komunetako eta kabinetako ateak kanpora irekiko dira, edo irristatzaileak izanen dira.

–Erabilera anitzeko bulegoa edo gunea, profesionalek erabiltzeko.

–Bertan egiten den jarduera dela-eta arropa aldatu beharra dagoen zentroetan, sexuen arabera bereizitako aldagelak izanen dira, eserlekuz eta armairuz hornituak. Dutxak ere izanen dira, baldin eta gorputza zikintzea edo ahalegin fisikoak egitea dakarten jarduerak egiten badira sarritan. Dutxa bat jarriko da jarduera aldi berean bukatzen duten 10 pertsonako.

–Zentro okupazionalak jatetxe zerbitzua eskaintzen badu zentro berean, sukalderako eta jantokirako erreserbatutako espazioei dagokienez, eguneko zentroen atalean ezarritako baldintza berberak bete beharko dira.

5. Langileria arloko gutxieneko betebeharrak. Ratioak.

Eguneko arreta zerbitzu bakoitzean eskatu beharreko gutxieneko langileak zehazteko, sailkapen honen arabera jokatuko da:

a) Zuzeneko arretako profesionalak: zaintzaile profesionalak/erizaintzako laguntzaileak edo balio bereko langileak, eta gizarte-integrazioko teknikariak.

b) Titulazio hauetako teknikariak: medikuntza, erizaintza, fisioterapia, terapia okupazionala, animazio soziokulturala, gizarte-lana, psikologia, pedagogia, logopedia, gizarte-hezkuntza, tailerreko monitorea, estimulazioko teknikaria eta beste edozein lanbide kategoria, eginkizun teknikoak betetzeaz gainera, zerbitzuen ikuskapenen arloan eskumena duen organoak halakotzat aitortzen duena.

c) Zerbitzu orokorretako langileak: Zerbitzu orokorretako langileen eginkizunetan honako hauek sartzen dira: administrazio lanak, sukaldekoak, garbiketa eta arropa garbiketakoak, logistikakoak, garraiokoak, instalazioen mantentze, kontserbazio eta zaintza lanak, eta, oro har, zuzeneko arretako profesionalen edo teknikarien kontzeptuan sartu ezin diren guztiak.

d) Zentroko zuzendaritza: Eguneko arreta-zentro guztietan zuzendaritza bere gain hartuko duen pertsona bat izanen da, salbu eta foru dekretu honetan araututa dauden beste zentro batzuk badaude eremu, eraikin edo gune berean eta pertsona edo entitate beraren menpe badaude; kasu horretan, zuzendaria partekatzen ahal dute. 60 erabiltzaile edo gehiago dituzten zentroetan, lanaldi osoan aritu beharko du.

60 erabiltzaile baino gutxiago dituzten zentroetan, zentroko zuzendari lanak teknikariei egotzitako beste batzuekin batera betetzen ahalko dira, baldin eta kasuan kasuko lanbide kategorian aritzeko eskatzen den titulua baldin badu.

Ratioak.

Arau honetako langile ratioa adierazten da erabiltzaile bakoitzari dagokion langile kopuru gisa.

Dagokion langile kopuruaren datua lortzeko, formula hau aplikatuko da: arreta orduen zenbatekoa (zuzeneko arreta nahiz zeharkakoa) zati urteko lanaldia. Hala, ratioa ateratzeko, eragiketa hau egiten da: dagokion langile kopurua zati erabiltzaileen kopurua.

Dagokion langile kopurua =

Arretako orduak urtean

Urteko landia

Ratioa =

Arretako orduak urtean

=

Dagokion langile kopurua

Urteko lanaldia x erabilzaile kopurua

Erabiltzaile kopurua

Eguneko arreta zerbitzuetan, ratioak kontrolatzeko, fitxaketa sistema erabiliko da, non gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak kontrolatzeko behar den gutxieneko informazioa agertuko baita.

Hona hemen zerbitzu mota bakoitzerako gutxieneko ratioak, xedeko biztanleria zein den kontuan hartuta:

  • Eguneko egonaldiak.

ZUZENEKO ARRETAKO PROFESIONALA

TEKNIKARIAK

Mendekotasuna duten adinekoak

0,15

0,02

Desgaitasuna

0,15

0,04

  • Eguneko zentroak:

ZUZENEKO ARRETAKO PROFESIONALA

TEKNIKARIAK

Mendekotasuna duten adinekoak

0,15 (*)

0,05

Landakoak

0,10

0,03

Desgaitasuna

0,15 (*)

0,08

Eritasun mentala

0,10

0,10

Gizarte-inklusioa

0,04

(*) Zuzeneko arretaren ratioa 0,10era arte jaitsi daiteke, baldin eta arreta teknikoaren ratioa handitzen bada, halako moduan non bien batura honako hau den: 0,20 mendekotasuna duten adinekoentzat, eta 0,23 desgaitasuna duten pertsonentzat.

Gizarte-inklusioko eguneko zentroetan, gutxienez, zentroaren arduradun bat izanen da. Zentroaren ardura duen entitateak edo pertsonak, gainera, teknikariak jarriko ditu (espezialitate hauetako bateko tituludunak: gizarte-lana, gizarte-hezkuntza, gizarte-integrazioa, psikologia edo pedagogia), eta horien ratioa 0,04 izanen da. Teknikariak zentrorako berariaz kontratatutako langileak izan daitezke, edo pertsonak edo entitateak kontratatutako langileak, horien dedikazioa justifikatuta (ezarritako proportzioan).

  • Zentro okupazionala.

ZUZENEKO ARRETAKO PROFESIONALA

TEKNIKARIAK

Desgaitasun fisikoa

0,08

0,04

Adimen desgaitasuna

0,07

0,04

Eritasun mentala

0,07

0,04

Gizarte-inklusioa

0,04

III. ERANSKINA

Zerbitzuetarako gutxieneko adierazleak eta irizpideak

ZERBITZUAREN KUDEAKETA

IRIZPIDEAK

ADIERAZLEAK

FORMULA

ESTANDARRA

KEXA, IRADOKIZUN ETA AINTZATESPENEN SISTEMA

Hogei eguneko epean erantzun diren kexa, iradokizun eta aintzatespenak (ehunekotan)

(Zenbat kexa, iradokizun eta aintzatespen erantzun diren/Zenbat kexa, iradokizun eta aintzatespen jarri diren)*100

%90 <=20 egunean

Protokoloak erregistro bat izanen du lotua, eta urtero berrikusiko da.

ERABILTZAILEEN GOGOBETETASUN MAILA

Erabiltzaileei eta irisgarri dauden ahaideei gogobetetasun-inkesta bat egitea urtean behin, gutxienez

Erabiltzaileen eta ahaideen lagina adierazgarria izanen da estatistikaren aldetik, eta pertsonarengan zentratutako arretari (aurrerantzean, PZA) buruzko galderak sartuko dira

BAI

INSTALAZIOAK ETA EKIPAMENDUA

Mantentze-lanen plan bat izatea

Mantentze-lanen plana urtero berrikusiko da, eta behar diren erregistroak izanen ditu

BAI

PZAren EZARPENAREN EBALUAZIOA

Urteko txostena izatea

Txostenean kontuan hartu beharko dira, bai erabiltzaileei eta ahaideei egindako inkestan PZAri buruz jasotakoa, bai langileei egindako inkesta

BAI

Inkesten ordez, edo horien osagarri, eztabaida taldeak egiten ahalko dira, formula hori egokiagoa iritziz gero parte-hartzea handiagoa eta/edo hobea izan dadin. Eztabaida taldeen emaitzak laburbildu beharko dira PZA ezartzeko ebaluazioaren ondorioetarako.

LANGILEEN KUDEAKETA

IRIZPIDEAK

ADIERAZLEAK

FORMULA

ESTANDARRA

LANGILEEN HARRERA PLANA

Sartzen diren langile berrientzako harrera plan bat izatea

Harrera plana urtero berrikusiko da, eta egindako esku-hartzeen erregistro bat izanen du

BAI

LANGILEEN PRESTAKUNTZA PLANA

Langileen prestakuntza plan bat izatea, PZAri buruzko oinarrizko jakingaiak jasotzen dituena

Prestakuntza plana urtero berrikusiko da, eta profesional bakoitzak egindako esku-hartzeen erregistro bat izanen du

Bai eta gutxienez urtero ekintza bat pza-ri buruz

PERTSONEN OSASUNA ETA SEGURTASUNA

Langileentzako laneko arriskuen prebentzio plan bat izatea, harrera planarekin batera eman beharko dena

Laneko arriskuen prebentzio plana urtero berrikusiko da, eta behar diren erregistroak izanen ditu

BAI

LANGILEEKIKO KOMUNIKAZIOA ETA INFORMAZIOA

Informazio/Komunikazio plan bat izatea

Zerbitzuak langileei informazioa emateko behar diren euskarriak izanen ditu: webgunea, buletinak, iragarki-taula,...

BAI

KOORDINAZIOA

Diziplinarteko taldea koordinatzeko eta parte hartzeko sistema bat izatea

Zenbat koordinazio bilera eta akta egin diren.

Antolakundearen barruko informazio sistemak.

BAI

PZA-REN EBALUAZIOA

Langileei egindako inkesta edo berariazko galdetegi bat izatea PZAren ezarpenari buruz

Gutxienez galdera edo ebaluazio-eskaera bat sartuko da PZAren ezarpenak langileengan eta erabiltzaileengan izan duen eraginari buruz, langile guztiei zuzendua

BAI

ERABILTZAILEAREKIN EGINDAKO KUDEAKETA LANA

IRIZPIDEAK

ADIERAZLEAK

FORMULA

ESTANDARRA

BIOGRAFIA ENTZUTEA

Zenbat erabiltzaileri egin zaion bizi-historia (ehunekotan)

(Zenbat erabiltzaile berriri egin zaion bizi-historia/Zenbat erabiltzaile berri sartu diren)*100

%75

HASIERAKO BALORAZIOA ETA ZAINKETEN ARRETA PLAN DOKUMENTATUA

Zenbat erabiltzaile berriri egin zaion hasierako balorazioa zerbitzuan sartu aurretik (ehunekotan)

(Zenbat erabiltzaile berriri egin zaion hasierako balorazioa/Zenbat erabiltzaile berri sartu diren)*100

%75

Zenbat erabiltzaile berriri egin zaion behin-behineko zainketa plan bat kontuan harturik elkarrizketan jasotako informazioa eta pertsonak eta/edo ahaideek ekarritako Dokumentazioa (ehunekotan).

(Zenbat erabiltzaile berrik daukaten behin-behineko zainketa plan bat/Zenbat erabiltzaile berri sartu diren)*100

%75

Zainketa plana aplikatzen da zerbitzuan sartzen den unetik beretik

PERTSONARENGAN ZENTRATUTAKO BANAKAKO ARRETA PLANA (aurrerantzean, PZBAP) edo KASUAREN PLANA

Zenbat erabiltzaile berriri egin zaion osoko balorazioa (ehunekotan)

(Zenbat erabiltzaile berriri egin zaion osoko balorazioa/Zenbat erabiltzaile berri sartu diren)*100

%75

Zenbat erabiltzaile berrik daukaten PZBAPa edo kasuaren plana egina (ehunekotan)

(Zenbat erabiltzaile berrik daukaten PZBAPa egina/Zenbat erabiltzaile berri sartu diren)*100

%75

Zenbat erabiltzailek daukaten PZBAPa edo kasuaren plana eguneratua (ehunekotan)

(Zenbat erabiltzailek daukaten PZBAPa edo kasuaren plana eguneratua/Zenbat erabiltzaile dauden)*100

%50

Zenbat erabiltzailek daukaten erreferentziako edo sostengurako profesionalen bat, ahaide eta/edo lagunen bat PZBAPean edo kasuaren planean parte hartzen ari direnak (ehunekotan)

(Zenbat erabiltzaileren PZBAPean parte hartu duen erreferentziako edo sostengurako profesionalen batek, ahaideren batek eta/edo lagunen batek/Zenbat erabiltzaile dauden)*100

Kalkulu horretatik kenduko dira erabiltzaileak berak baztertzen dituen pertsonak, erreferentziako edo sostengurako profesional gisa aritzeari edo ahaide eta/edo lagun gisa parte hartzeari uko egin diolako

%75

ERREFERENTZIAKO EDO SOSTENGURAKO PROFESIONALEKIKO HARREMANA

Zenbat erabiltzailek balioetsi duten erreferentziako edo sostengurako profesionala esleitzea (ehunekotan)

(Inkesta egin dutenetatik zenbatek balioetsi duten esleipena)*100

Kalkulua eginen da oinarri harturik erreferentziako edo sostengurako profesional bat esleitzea onartu duten eta inkestaren galdera horri erantzun dioten pertsonak

%50

HOMOLOGAZIO ADMINISTRATIBOA LORTZEKO GUTXIENEKO ADIERAZLEAK ETA IRIZPIDEAK

ZERBITZUAREN KUDEAKETA

IRIZPIDEAK

ADIERAZLEAK

FORMULA

ESTANDARRA

KEXA, IRADOKIZUN ETA AINTZATESPENEN SISTEMA

Hogei eguneko epean erantzun diren kexa, iradokizun eta aintzatespenak (ehunekotan)

(Zenbat kexa, iradokizun eta aintzatespen erantzun diren/Zenbat kexa, iradokizun eta aintzatespen jarri diren)*100

%95 <=20 egunean

Protokoloak erregistro bat izanen du lotua, eta urtero berrikusiko da.

ERABILTZAILEEN GOGOBETETASUN MAILA

Erabiltzaileei eta irisgarri dauden ahaideei gogobetetasun-inkesta bat egitea urtean behin, gutxienez

Erabiltzaileen eta ahaideen lagina adierazgarria izanen da estatistikaren aldetik, eta pertsonarengan zentratutako arretari (PZA) buruzko galderak sartuko dira

Bai eta gutxienez 5 galdera pza-ri buruz

INSTALAZIOAK ETA EKIPAMENDUA

Mantentze-lanen plan bat eta inbertsio plan bat izatea

Mantentze-lanen plana urtero berrikusiko da, eta behar diren erregistroak izanen ditu

BAI

LANGILEEN KUDEAKETA

IRIZPIDEAK

ADIERAZLEAK

FORMULA

ESTANDARRA

LANGILEEN HARRERA PLANA

Sartzen diren langile berrientzako harrera plan bat izatea

Harrera plana urtero berrikusiko da, egindako esku-hartzeen erregistro bat izanen du, eta PZAri buruzko oinarrizko jakingarriak izanen ditu

BAI

LANGILEEN PRESTAKUNTZA PLANA

Langileen prestakuntza plan bat izatea, PZAri buruzko oinarrizko jakingaiak jasotzen dituena

Prestakuntza plana urtero berrikusiko da, eta profesional bakoitzak egindako esku-hartzeen erregistro bat izanen du

Bai eta pzari buruzko ekintza bat urtero gutxienez, eta langile guztientzat, zein dela ere antzinatasuna

PERTSONEN OSASUNA ETA SEGURTASUNA

Langileentzako laneko arriskuen prebentzio plan bat izatea, harrera planarekin batera eman beharko dena

Laneko arriskuen prebentzio plana urtero berrikusiko da, eta behar diren erregistroak izanen ditu

BAI

LANGILEEKIKO KOMUNIKAZIOA ETA INFORMAZIOA

Informazio/Komunikazio plan bat izatea

Zerbitzuak langileei informazioa emateko behar diren euskarriak izanen ditu: webgunea, buletinak, iragarki-taula,...

BAI

KOORDINAZIOA

Diziplinarteko taldea koordinatzeko eta parte hartzeko sistema bat izatea

Zenbat koordinazio bilera eta akta egin diren.

Antolakundearen barruko informazio sistemak.

BAI

PZArako LAGUNTZA

PZAren arloko arduraduna izendatzea

PZAren arloan prestakuntza eta/edo esperientzia nabarmena duen pertsona bat izendatuko da

BAI

BERDINTASUNA

Berdintasun plan bat izatea

Langile kopuruagatik legez bete beharrik ez badago, horren ordez, honako hau ezar daiteke: lehenengo urtean, prestakuntza; bigarrenean, diagnostikoa; eta hirugarrenean, plana. Plana egin beharra badago, kasuan kasuko urtean aplikatzen dela egiaztatuko da

BAI

ERABILTZAILEAREKIN EGINDAKO KUDEAKETA LANA

IRIZPIDEAK

ADIERAZLEAK

FORMULA

ESTANDARRA

BIOGRAFIA ENTZUTEA

Zenbat erabiltzaileri egin zaion bizi-historia (ehunekotan)

(Zenbat erabiltzaile berriri egin zaion bizi-historia/Zenbat erabiltzaile berri sartu diren)*100

%95

HASIERAKO BALORAZIOA ETA ZAINKETEN ARRETA PLAN DOKUMENTATUA

Zenbat erabiltzaile berriri egin zaion hasierako balorazioa zerbitzuan sartu aurretik (ehunekotan)

(Zenbat erabiltzaile berriri egin zaion hasierako balorazioa/Zenbat erabiltzaile berri sartu diren)*100

%95

Zenbat erabiltzaile berriri egin zaion behin-behineko zainketa plan bat kontuan harturik elkarrizketan jasotako informazioa eta pertsonak eta/edo ahaideek ekarritako dokumentazioa (ehunekotan).

(Zenbat erabiltzaile berrik daukaten behin-behineko zainketa plan bat/Zenbat erabiltzaile berri sartu diren)*100

%95

Zainketa plana aplikatzen da zerbitzuan sartzen den unetik beretik

PERTSONARENGAN ZENTRATUTAKO BANAKAKO ARRETA PLANA (aurrerantzean, PZBAP) edo KASUAREN PLANA

Zenbat erabiltzaile berriri egin zaion osoko balorazioa (ehunekotan)

(Zenbat erabiltzaile berriri egin zaion osoko balorazioa/Zenbat erabiltzaile berri sartu diren)*100

%95

Zenbat erabiltzaile berrik daukaten PZBAPa edo kasuaren plana egina (ehunekotan)

(Zenbat erabiltzaile berrik daukaten PZBAPa egina/Zenbat erabiltzaile berri sartu diren)*100

%95

Zenbat erabiltzailek daukaten PZBAPa edo kasuaren plana eguneratua (ehunekotan)

(Zenbat erabiltzailek daukaten PZBAPa edo kasuaren plana eguneratua/Zenbat erabiltzaile dauden)*100

%75

Zenbat erabiltzailek daukaten erreferentziako edo sostengurako profesionalen bat, ahaide eta/edo lagunen bat PZBAPean edo kasuaren planean parte hartzen ari dena (ehunekotan)

(Zenbat erabiltzaileren PZBAPean parte hartu duen erreferentziako profesionalen batek, ahaideren batek eta/edo lagunen batek/Zenbat erabiltzaile dauden)*100

Kalkulu horretatik kenduko dira erabiltzaileak berak baztertzen dituen pertsonak, erreferentziako edo sostengurako profesional gisa aritzeari edo ahaide eta/edo lagun gisa parte hartzeari uko egin diolako

%95

ERREFERENTZIAKO EDO SOSTENGURAKO PROFESIONALEKIKO HARREMANA

Zenbat erabiltzailek balioetsi duten erreferentziako edo sostengurako profesionala esleitzea (ehunekotan)

(Inkesta egin dutenetatik zenbatek balioetsi duten esleipena)*100

Kalkulua eginen da oinarri harturik erreferentziako edo sostengurako profesional bat esleitzea onartu duten eta inkestaren galdera horri erantzun dioten pertsonak

%75

%75eko edo hortik beherako adierazleak, ikuskatzaileen lehenengo egiaztapenaren ondoren, handituz joan beharko dira urratsez urrats, erabiltzaile guztiengana iritsi arte.

Zerbitzuetarako gutxieneko protokoloak.

–Egoitza zerbitzuak: mendekotasunaren arlokoak, adinekoenak, desgaitasuna eta/edo eritasun mentala duten pertsonenak.

  • Erabiltzaileei dagokienez:
  • Pertsonari eta bere familiari harrera egitea.
  • Agurra, uko egiteagatik, lekualdatzeagatik edo hiltzeagatik.
  • Asaldu psikomotorraren prebentzioa eta tratamendua.
  • Erorikoen prebentzioa eta tratamendua.
  • Medikazioa: prestatzea, ematea eta akatsak.
  • Lotura fisiko eta farmakologikoak.
  • Tratu txarren edo abusuzko kasuen prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea.
  • Presioagatiko ultzeren prebentzioa eta tratamendua.
  • Jokabidearen nahasmenduei arreta ematea.
  • Bizikidetza-gatazkak konpontzea.
  • Beste zerbitzu batzuekiko koordinazioa, behar denean: ikastetxeak, osasun zentroak, zentro okupazionalak, gizarte zentroak...
  • Segurtasunari dagokionez:
  • Egoitza uztea edo baimenik gabe huts egitea.
  • Jokabide suizidei aurrea hartzea eta haien aurrean jardutea.
  • Larrialdietan nola jokatu.
  • Jokabidearen nahasmenduei aurrea hartzea eta haien aurrean jardutea.

–Gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzako egoitza zerbitzuak.

  • Erabiltzaileei dagokienez:
  • Pertsonari eta bere familiari harrera egitea.
  • Agurra, uko egiteagatik, lekualdatzeagatik edo hiltzeagatik.
  • Medikazioa: prestatzea, ematea eta akatsak.
  • Jokabidearen nahasmenduei arreta ematea.
  • Bizikidetza-gatazkak konpontzea.
  • Ikastetxeekin, zentro okupazionalekin eta abarrekin koordinatzea (hala badagokio)
  • Segurtasunari dagokionez:
  • Egoitza uztea edo baimenik gabe huts egitea.
  • Jokabide suizidei aurrea hartzea eta haien aurrean jardutea.
  • Larrialdietan nola jokatu.

–Etxegabeentzako harrera zerbitzua.

  • Erabiltzaileei dagokienez:
  • Sarrera-irteerak kontrolatzea.
  • Bizikidetza-gatazkak konpontzea.
  • Segurtasunari dagokionez:
  • Larrialdietan nola jokatu.

–Eguneko arreta zerbitzuak.

  • Eguneko zentroak eta eguneko egonaldiak.
  • Erabiltzaileari dagokionez.
  • Pertsonari eta bere familiari harrera egitea.
  • Agurra, uko egiteagatik/lekualdatzeagatik.
  • Erorikoen prebentzioa eta tratamendua.
  • Medikazioa: prestatzea, ematea eta akatsak.
  • Lotura fisiko eta farmakologikoak.
  • Tratu txarren edo abusuzko kasuen prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea.
  • Presioagatiko ultzeren prebentzioa eta tratamendua.
  • Jokabidearen nahasmenduei arreta ematea.
  • Bizikidetza-gatazkak konpontzea.
  • Beste zerbitzu batzuekiko koordinazioa, behar denean: ikastetxeak, osasun zentroak, gizarte zentroak...
  • Garraio ibilbideen plangintza.
  • Segurtasunari dagokionez:
  • Nola jokatu baimendu gabeko ahaideak zentroan agertzen direnean.
  • Zerbitzua uztea edo baimenik gabe huts egitea.
  • Jokabide suizidei aurrea hartzea eta haien aurrean jardutea.
  • Garraiobideetako aulkiak ainguratzea.
  • Larrialdietan nola jokatu.
  • Zentro okupazionalak.
  • Erabiltzaileari dagokionez.
  • Jokabidearen nahasmenduei arreta ematea.
  • Bizikidetza-gatazkak konpontzea.
  • Garraio ibilbideen plangintza.
  • Segurtasunari dagokionez:
  • Garraiobideetako aulkiak ainguratzea.
  • Larrialdietan nola jokatu.

–Gizarte-inklusioko zerbitzuak, eguneko arreta ematen dutenak.

  • Erabiltzaileari dagokionez.
  • Pertsonari harrera egitea.
  • Bizikidetza-gatazkak konpontzea.
  • Jokabidearen nahasmenduei arreta ematea.
  • Zentroa uztea edo baimenik gabe huts egitea.
  • Segurtasunari dagokionez:
  • Sarrera-irteerak kontrolatzea.
  • Larrialdietan nola jokatu.

Kudeaketa datuak.

Izena

Zein prozesutan sartzen den (kalitate eredu edo sistema bat badago)

Prestaketa data eta indarraldia

Zein egunetan berrikusi den

Diseinuan parte hartu duten profesionalak (diziplinartekotasuna)

Jarraipenaren, ebaluazioaren eta hobetzeko proposamenen arduraduna

Datu operatiboak.

Definizioa: zertan datzan eta zertan justifikatzen den

Helburu nagusiak: zer lortu nahi den

Helburu espezifikoak: zer helburu espezifiko lortu nahi diren

Biztanleriaren zein sektoreri zuzentzen zaion: xedeko pertsonak, bazterketak, halakorik bada

Parte hartzen duten profesionalak:

Jarduketen deskribapena: zer egiten den eta nork egiten duen

Baliabideak: baliabide teknikoak, giza baliabideak eta baliabide materialak

Erregistroak: egindako praktikaren ebidentzia objektiboa. Jarduera egiten duen pertsonak bete beharko ditu, edo, gorabeheren kasuan, gorabehera gertatzen denean parte hartzen duen eta/edo hura ikusi duen pertsonak.

Adierazleak: prozesua eta emaitza baloratzeko neurriak

IV. ERANSKINA

Gizarte arretaren printzipio etikoen eredua

1) Gizaki bakoitzari datxekion duintasuna aitortu eta errespetatzea.

2) Giza eskubideak sustatzea profesional bakoitzaren erantzukizunetik abiatuta.

3) Autonomiarik handiena sustatzea pertsonen bizitzaren esparru guztietan.

4) Gardentasuna sustatu behar da, baita pertsonek zerbitzuen funtzionamenduan parte hartzea ere.

5) Pertsonen beharrak goiz detektatu behar dira eta goiz heldu behar zaie.

6) Egunero bizitza ona eramateari lagundu behar zaio, sare pertsonalaren baliabideak sustatuz.

7) Laguntzari dagokionez, sostengua eta kontrola konbinatu behar dira.

8) Aurrera egitea bilatu behar da, urratsik txikiena emateko bada ere; emaitza hobeak lortzera jo behar da beti.

9) Etiketak jartzea saihestu behar da.

10) Pertsonak bere osotasunean tratatu behar dira.

Iragarkiaren kodea: F2015106