291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

90/2020 FORU DEKRETUA, abenduaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuak planteatu duen aldaketa bat jaso da, burutza bat betetzeko betebeharrei buruzkoa, hain zuzen. Aldaketa horrek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko abenduaren bian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna:

–Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 1012 eta 6364 zenbakiak dituztenak.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia:

–Hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 2932 zenbakia duena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, Tuterako Enplegu Agentziari atxikia, plantilla organikoan 6189 zenbakia duena.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Nafarroako Ospitalegunea:

–Erizainak: bederatzi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 68386, 68417, 68429, 68430, 68919, 68922, 69005, 69011 eta 69013 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, B mailakoa, destinoa Elkanon duena, eta plantilla organikoan 68878 zenbakia.

–Obstetrizia eta Ginekologiako erizaintzako erizain espezialistak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 69023 zenbakia duena.

–Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETEak): lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 69030 zenbakia duena.

–Osasun laguntzaileak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 64957 zenbakia duena.

–Osasun laguntzaileak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Elkanon duena, eta plantilla organikoan 63486 zenbakia.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 61602, 65446 eta 69039 zenbakiak dituztenak.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): hiru lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 68399, 68405 eta 69043 zenbakiak dituztenak.

Lizarrako Osasun Barrutia:

–Zeladoreak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 63048 zenbakia duena.

Osasun Mentala:

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 61736 zenbakia duena.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko III-Lizarra Sektorean duena, eta plantilla organikoan 63391 zenbakia.

–Erizainak: funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko IIB-Ermitagaña Sektorean duena, eta plantilla organikoan 70144 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa “Natividad Zubieta” Haur eta Gazteentzako Eguneko Ospitalean duena, eta plantilla organikoan 70793 zenbakia.

–Kontabilitatearen eta ekonomiaren buruak*: lanpostu huts bat Ospitale Psikiatrikoan, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 61144 zenbakia duena.

–Zerbitzu Orokorretako buruak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 61775 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia:

–Nekazaritzako ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 4051 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 2293 zenbakia duena.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna:

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11091 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia:

–Gizarte-hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11092 zenbakia duena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

–Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Tuterako Enplegu Agentziari atxikia, plantilla organikoan 11093 zenbakia duena.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Nafarroako Ospitalegunea:

–Erizainak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 71968, 71969 eta 71970 zenbakiak dituztenak.

–Administrariak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 71971, 71972 eta 71973 zenbakiak dituztenak.

–Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETEak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 71974 eta 71975 zenbakiak dituztenak.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 71976 zenbakia duena.

–Farmaziako teknikariak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 71977, 71978 eta 71979 zenbakiak dituztenak.

Lizarrako Osasun Barrutia:

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 71980 zenbakia duena.

Osasun Mentala:

–Osasun Mentaleko erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko IA-Alde Zaharra Sektorean duena, eta plantilla organikoan 71981 zenbakia.

–Osasun Mentaleko erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko IC-Buztintxuri Sektorean duena, eta plantilla organikoan 71982 zenbakia.

–Osasun Mentaleko erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko IIB-Ermitagaña Sektorean duena, eta plantilla organikoan 71983 zenbakia.

–Osasun Mentaleko erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko III-Lizarra Sektorean duena, eta plantilla organikoan 71984 zenbakia.

–Osasun Mentaleko erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroan duena, eta plantilla organikoan 71985 zenbakia.

–Osasun Mentaleko erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71986 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia:

–Nekazaritzako ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11094 zenbakia duena.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia:

–Biologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11095 zenbakia duena.

2. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik aipatzen diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Sarrigurenen duena, eta plantilla organikoan 11096 zenbakia.

3. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen urtarrilaren 16ko 2/2019 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza bati esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak:

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia:

Zeharkako Proiektuen Koordinazio Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10447.

Berariazko betebeharrak:

Maila: B C.

Gidabaimena: B.

Hizkuntza: Ingelesa B2 edo Frantsesa B2.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko abenduaren 2an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2014794