288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren testu bateginean. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2020ko azaroaren 25ean egindako batzar orokor arruntean, zeina egin baitzen Lizarrako Los Llanos Kultura Etxean, legezko quouma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea aldaketa bat Hiri hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren testu bateginean.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da Erakundearen Idazkaritzan, 30 egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, aurkeztu ahal izateko bidezkotzat jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko aldi horretan inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, bestelako erabaki espresurik gabe, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikulu aipatuarekin.

Lizarran, 2020ko azaroaren 27an.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2015047