288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udalaren Kultura Patronatua erakunde autonomoa iraungitzea, desegiteagatik. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko irailaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen erabaki bat, iraungi zedin, desegiteagatik, Udalaren Kultura Patronatua erakunde autonomoa.

Erabaki hau jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2020ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 8an, eta Udalaren iragarki-taulan. Ez denez alegaziorik aurkeztu jendaurreko hogeita hamar egun balioduneko epean, erabakia behin betiko onetsi da, bat etorriz 2020ko irailaren 24an hartutako erabakiaren laugarren apartatuarekin.

Zizur Nagusian, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2014330