288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Urraulgoitiko Udalak, 2020ko azaroaren 13an egindako osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2020 aldaketa 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, interesdunek egoki iruditzen zaiena alega eta erreklama dezaten.

Urraulgoitin, 2020ko azaroaren 24an.–Alkatea, Martín Iriarte Vizcay.

Iragarkiaren kodea: L2014860