288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa 2021erako, tasa eta prezio publikoen ordenantzetan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea, 2021eko ekitaldirako, tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, epe horretan bizilagunek eta bidezko interesa dutenek hura azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 2/1995 Foru Legearekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak) eta 6/1990 Foru Legearekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Zangozan, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2014677