288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin zuen osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontuan egindako 2020/1 eta 2020/2 aldaketak.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat etorriz.

Orotz-Betelun, 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

Iragarkiaren kodea: L2014845