288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa, Jabari publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Iragan da aldaketa-espedientearen informazio publikoaren tramitea (espedientearen xedea da aldatzea jabari publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko tasak). Ekainaren 30eko osoko bilkuran onetsi zen hasierako onespena, eta argitaratu zen 2020ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 10ean, eta inork ez du haren kontrako alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide), behin betikoa bilakatu da, eta argitaratu egin behar da, nahitaezkoa baita. Hona hemen aldaketaren testu osoa:

Artikulu bakarra.–8. ordenantzako tarifa aldatzen da (Jabari publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza), kontzeptu eta zenbateko hauetan:

F) Eremu publikoaren okupazioa.

1. Ostatuetako mahaiak eta aulkiak.

Tarifa bakarra: 0,01 euro hilabetean, okupazioko metro koadro bakoitzeko.

Azken xedapenetako lehena.–Aldaketa honen ondorioak aplikatu beharko dira 2020ko maiatzaren 11tik ekainaren 21era egiten diren jabari publikoko okupazioetan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Aldaketa honen ondorioak bukatutakoan, aplikatu beharko dira Udalak aurretik onetsita zituen tasak.

Azken xedapenetako hirugarrena.–Aldaketa honek indarra hartuko du behin testua oso-osorik argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragandakoan Estatuko edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioek toki-erakundeen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea.

Erriberrin, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L2014328