288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

2021erako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Los Arcosko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, bulegoetako langileentzako lan-egutegia onetsi du eta Los Arcosko Udalaren egun baliogabeak deklaratu ditu. Hona hemen:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2021. urteko jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Jaunaren agerkundea.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Maiatzaren 24a: herriko jaia: San Gregorio Ostiakoa.

Abuztuaren 14a: jaieguna eguerdiko 12etatik.

Abuztuaren 16a, 17a, 18a eta 19a: herriko festak.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek lanik gabeko eguntzat joko dira, eta egunotan bulegoak itxita egonen dira: urtarrilaren 22a, San Bizente, eta abenduaren 7a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren zubia.

Los Arcosen, 2020ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2014535