288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

9/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2020ko aurrekontu orokorrean 9/2020 aldaketa egiteko espedientea. Kreditu-gehigarria da, langileen gizarte seguratzaren partidan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluaren arabera, espediente hau tramitatzean eta onestean bete beharko dira aurrekontuetarako tramite eta baldintza berak, informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez. Hortaz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere paratuko da, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, foru lege beraren 202. artikuluan (aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita) xedatzen denari jarraikiz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan ezarritako jendaurreko aldia iragan ondoren; nolanahi ere, behin betiko onespena argitaratu beharko da.

Leotzen, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2014701