2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
2020ko 2009. eta 2013. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Garinoaingo Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020. urteko aurrekontu orokor bakarrean hurrengo aurrekontu-aldaketak egiteko espedientea:
–2009-kreditu-gehigarria.
–2013-kreditu-transferentzia.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek horiek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan https://garinoain.sedelectronica.es.
Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira jendaurreko epea iragandakoan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko dira indarrean.
Garinoainen, 2020ko abenduaren 3an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.
Iragarkiaren kodea: L2014929