288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Ordenantza, arautzen duena Udalaren eta irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateen arteko lankidetza, kultura, turismo eta kirol jarduerak eta udalerriarentzat gizarte interesa dutenak aurrera eramateko. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2020ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du ordenantza bat, arautzen duena Udalaren eta irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateen arteko lankidetza, kultura, turismo eta kirol jarduerak eta udalerriarentzat gizarte interesa dutenak aurrera eramateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; halakorik aurkeztu ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da.

Fiteron, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2014326