288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2020ko aurrekontuko 3., 4. eta 5. aldaketak. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen aurrekontua aldatzeko 3/2020 eta 4/2020 espedienteak, aparteko kreditua gaitzeko 2020. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean. Era berean, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontua aldatzeko 5/2020 espedientea, kreditu-gehigarria gaitzeko 2020. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. Artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Ezkabarten, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2014857