288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULTZ

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Eulzko Kontzejuak, 2020ko azaroaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Eultzen, 2020ko azaroaren 25ean.–Kontzejuko burua, Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2014318