288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

20/2020 eta 21/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea espedienteak 2020ko ekitaldiko Udalaren aurrekontu orokorrean honako aldaketa hauek egiten dutenak:

20. aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua eta kreditu-gehigarria.

21. aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Esteribarren, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2014565