288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aldaketa Eremu publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Eremu publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, hain zuzen ere 2. artikuluko c) eta e) letretako zerga-egitateari dagokionez.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Castejonen, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2014674