288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

39., 41. eta 42. aldaketak 2020ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin zuen osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontuaren 39., 41. eta 42. aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Baztanen, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2014543