288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Aldaketa, Auto-taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Auto-taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Bakaikuko auto-taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bakaikun, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2014527