288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

88/2020 FORU DEKRETUA, abenduaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Azaroaren 18ko 83/2020 Foru Dekretuaren bidez (2020ko abenduaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, 2020ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona.

2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2020ko lan publikoaren eskaintzan sartzen diren lanpostuen ezaugarriak, eta betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko direla, sartzeko hautapen proben deialdia egin baino lehen.

Hezkuntza Departamentuak adierazi du beharrezkoa dela zehaztea 2020ko lan eskaintzan sartu diren Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle lanpostu hutsei dagozkien espezialitatea eta hizkuntza, sartzeko hautapen proben deialdian sartu ahal izateko.

Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko abenduaren bian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Hezkuntza Departamentuko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntzak zehaztea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, zehaztu baitira lanpostu huts hauen espezialitatea eta hizkuntza:

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleak: bi lanpostu huts, Alemana espezialitatekoak (gaztelaniaz), funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 32274 eta 32390 zenbakiak dituztenak.

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleak: lanpostu huts bat, Euskara espezialitatekoa, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 32813 zenbakia duena.

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleak: lanpostu huts bat, Frantsesa espezialitatekoa (gaztelaniaz), funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 33114 zenbakia duena.

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleak: bost lanpostu huts, Ingelesa espezialitatekoak (gaztelaniaz), funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 33174, 33362, 34005, 35106 eta 36270 zenbakiak dituztenak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko abenduaren 2an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2014792