285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-jarduketarako Plan Berezia 3. poligonoko 425. partzelan. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko azaroaren 19ko akordio bidez, erabaki du hasiera batean onestea Arenas Especiales y Materiales de Construcción SL enpresak sustatutako 3. poligonoko 425. partzelari dagokion Hiri-jarduketarako Plan Berezia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2020ko azaroaren 20an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2014084