285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Soberako lurzati deklaratzea 1. poligonoko 868. lurzatitik banandutako zatia. Hasierako onespena

Udal honek, 2020ko azaroaren 5ean egindako osoko bilkuran arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Espediente bati hasiera ematea soberako lurzati deklaratzeko 1. poligonoko 868. lurzatitik banandutako zati bat, 70 metro koadrokoa, kontuan hartuta kokapena dela-eta ez duela erabilera egokirik.

Bigarrena.–Besterengarritzat deklaratzea 1. poligonoko 868. lurzatitik banandutako 70 metro koadroko zatia, ondare-ondasuna izateagatik, eta onestea mugakideari zuzenean saltzeko baldintza-agiria, baita haren balorazio teknikoa ere.

Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabeteko epean, bizilagunek eta interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten beren eskubideak defendatzeko.

Jendaurrean egon bitartean, dokumentazioa Udaletxean aztertzen ahalko da.

Oibarren, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2014658