2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZILDOTZ
Herri-larreen aprobetxamenduaren enkante publikoa
2020ko azaroaren 21ean, Zildozko Kontzejuak ohiko batzarrean herri-larreak enkantean ateratzea onartu zuen.
Xedea: herri-larreak errentan ematea.
Adjudikazio modua: enkante publikoa, gutun-azal itxien bidezkoa.
Hasierako prezioa: 600 euro.
Adjudikazio epea: 8 urte.
Baldintza-agiria: interesatuen eskura dago Zildozko Kontzejuaren Idazkaritzan (608187631).
Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun naturaleko epean aurkeztuko dira.
Proposamen ekonomikoen irekiera: enkantea Zildozko Kontzejuan eginen da eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.
Zildotzen, 2020ko abenduaren 1ean.–Kontzejuko burua, Mikel Olleta Mugueta.
Iragarkiaren kodea: L2014673