285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1854. lurzatian.
Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkateak, 2020ko azaroaren 27ko 135/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, sustatu dutena Cristina Arbizu Anduezak eta Eduardo Ros Mañeruk, aldatu daitezen 1. poligonoko 1854. lurzatiko lerrokadurak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udaleko osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezkoa bada.

Villatuertan, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2014663