285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2020ko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2020 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Urdazubin, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2014607