285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Coscolin labeko hiri-jarduketarako plan berezia garatzeko hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2020ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen proposamen bat NASUVINSArekin hitzarmen bat sinatzeko, gauzatu dadin Tuterako Coscolin labeko hiri-jarduketarako plan berezian aurreikusitako antolamendua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tuteran, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2014661