285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIEREGI

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea igarota inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da Kontzejuaren 2020ko aurrekontua, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin.

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2020ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 2an.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 7.860,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 18.600,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 3.900,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 30.360,48 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 24.710,48 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 350,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 50,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.000,00 euro.

IX. kapitulua: Finantza-pasiboak: 2.250,00 euro.

Gastuak, guztira: 30.360,48 euro.

Oieregin, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, José Javier Nosellas Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: L2014594