285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

AE-8 Plan Partzialaren bigarren aldaketa, AR-4 banaketa eremuko 60tik 63ra bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzak aurtengo azaroaren 24an eman ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea “AE-8 Plan Partzialaren bigarren aldaketa, AR-4 banaketa eremuko 60tik 63ra bitarteko lurzatietan” proiektua, zeina baita aldatzea AE-8 Plan Partzialeko 60., 61., 62. eta 63. lurzatien forma eta antolamendua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Obanosen, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2014357