285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

10/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2020ko azaroaren 20an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean 10/2020 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, laguntzak finantza daitezen Tokiko Merkataritza Bizkortzeko Programaren bigarren deialdirako, 10.500,00 euroko zenbatekoarekin. Kreditu-gehigarri baten bidez ordainduko da, festetarako orkestrak kontratatzeko gastu partidatik hartuta.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, behin betikoa bilakatuko da 10/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2014632