285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, katastroko 10. poligonoko 65. lurzatiaren titulartasunean. Eskaera

Lurralde Aberastasunaren eta Katastroen Erregistroari buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 32.7 artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazpena egiten zaie jaraunsle izan daitezkeenei eta, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, interesdun izan daitezkeenei, Cascanteko katastroa 10. poligonoko 65. lurzatian aldatzeko prozeduran. Lurzati hori “Cascanteko ezezagun batzuen” izenean ageri da, eta Cascanteko 10. poligonoko 60., 64. eta 66. lurzatiekin egiten du muga.

15769604E zenbakiko dokumentuaren titularrak eskatuta, aipatutako lursailaren titulartasuna katastroan aldatzeko eskaera aurkeztu da. Izan ere, lurzati hori 2006ko urriaren 19an erosi zen, María José Bustillo Fernández de Cascante notarioak baimendutako eskritura publikoaren bidez, baina eskritura horretan adierazitako katastro erreferentzian egindako akatsaren ondorioz, ez zen katastroan sartu.

Espedientea eta bertako agiri guztiak Cascanteko Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai, prozeduran jaraunsle edo interesdun izan daitezkeenek hilabeteko epean azter dezaten eta beren eskubidearen aldeko agiriak eta alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Cascanten, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2014553