285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2021erako karga-tasak

Caparrosoko Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren zerga sarrerak, prezio publikoak eta ordenantza fiskalen aldaketa.

Erabaki hori argitaratu zen 2020ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 7koan; espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, eta epe horretan ez da hari buruzko alegaziorik jaso.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira aipatu espedienteak, eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. Artikuluan xedatuarekin, zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Onetsitako zenbateko eta prezio guztiak indarrean jarriko dira 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Behin betiko onespen honen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Caparroson, 2020ko azaroaren 20an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

I.–Nahitaez ordainarazi beharreko udal zergetarako karga-tasak eta ponderazio indizeak

–Lurraren kontribuzioa: %0,34ko karga-tasa bakarra, landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen katastroaren balioaren gainean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, %4.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,1. indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga; honako koefiziente eta karga-tasa hauek:

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako, lurraren balioaren gainean sortzapenaren unean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2021erako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: urtero zehazten den legezko gehieneko kopurua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzean, haren 175.2 artikuluan xedatzen den bezala.

Karga-tasa berdin mantentzen da, honako hau tarte bakoitzerako:

SORTZEALDIA

KARGA-TASA

20 urte edo hortik gora

%8

19 urte

%8

18 urte

%8

17 urte

%8

16 urte

%25

15 urte

%25

14 urte

%25

13 urte

%25

12 urte

%25

11 urte

%25

10 urte

%25

9 urte

%25

8 urte

%25

7 urte

%25

6 urte

%25

5 urte

%25

4 urte

%25

3 urte

%25

2 urte

%25

Urtebete

%25

Urtebetetik behera

%25

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga:

Mantentzen dira aurreko urtean ordenantza arautzailean onetsitako honako hobari hauek, zergaren kuotaren gainean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoaren arabera:

a) %50eko hobaria “EKO ibilgailuetarako”.

b) %100eko hobaria “0 isurtze ibilgailuetarako”.

II.–Tasak eta prezio publikoak

Espedienteak eta agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza

Behin betiko onetsi da tasa hori arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hona hemen tarifak:

–DIN A-4 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,10 euro.

–DIN A-4 tamainako kolorezko fotokopia bakoitzeko: 0,10 euro.

–DIN A-3 tamainako kolorezko fotokopia bakoitzeko: 0,50 euro.

–DIN A-4ko fotokopia bakoitzeko, bi aldeetatik: 0,15 euro.

–Agirien konpultsa: 0,50 euro/orria.

–Faxa: 0,50.

–Ziurtagiriak: 1,50 euro.

–Erroldaren ziurtagiriak: 1,00 euro.

–Ziurtagiri historikoak: 3 euro.

–Lurzatien gaineko zedulak: euro 1.

–Katastroko orriak: euro 1.

TERRAZA ETA BELADOREAK JARRI ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Behin betiko onetsi da tasa hori arautzen duen ordenantzaren aldaketa, haren kobrantza eten egiten baita 2021. urtean, eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.

ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Behin betiko onetsi da prezio horiek arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Hona hemen tarifak:

OINARRIA

2021

BEZa

(euroak)

KUOTA

2021

UDAKO ASTEBURUKO BONOAK

Helduak (>16 urte)

15,60 euro

3,28 euro

18,87 euro

Haurrak (4-15 urte)

10,41 euro

2,19 euro

12,60 euro

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

10,41 euro

2,19 euro

12,60 euro

SARRERAK

Helduak (>16 urte)

7,25 euro

1,52 euro

8,78 euro

Haurrak (4-15 urte)

4,47 euro

0,94 euro

5,41 euro

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

4,47 euro

0,94 euro

5,41 euro

ABONATUEN KUOTAK

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

43,16 euro

9,06 euro

52,22 euro

Helduak (>16 urte)

25,92 euro

5,44 euro

31,36 euro

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

12,98 euro

2,73 euro

15,71 euro

MATRIKULA

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

25,92 euro

5,44 euro

31,36 euro

Helduak

25,92 euro

5,44 euro

31,36 euro

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

21,62 euro

4,54 euro

26,17 euro

UDAKO BONUAK

Haurrak (4-15 urte)

34,56 euro

7,26 euro

41,81 euro

Helduak (>16 urte)

86,32 euro

18,13 euro

104,45 euro

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

58,75 euro

12,34 euro

71,09 euro

JARDUERAK

Haurrendako igeriketa (abonatuaren familiartekoa, <16 urte)

(2 egun/astea)

17,32 euro

3,64 euro

20,96 euro

Haurrendako igeriketa (abonatu gabea, <16 urte) (2 egun/astea)

25,92 euro

5,44 euro

31,36 euro

Haurrendako padel ikastaroa (abonatuaren familiakoa, <16 urte)

(2 egun/astea)

17,32 euro

3,64 euro

20,96 euro

Haurrendako padel ikastaroa (abonatu gabea, <16 urte) (2 egun/astea)

25,92 euro

5,44 euro

31,36 euro

Helduendako padel ikastaroa (abonatua)

25,92 euro

5,44 euro

31,36 euro

Helduendako padel ikastaroa (abonatu gabea)

30,26 euro

6,36 euro

36,62 euro

PADEL PISTAREN ERABILERA

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa

4,39 euro

0,92 euro

5,31 euro

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa, baldin argiztapen elektrikoa erabiltzen bada

5,22 euro

1,10 euro

6,32 euro

ORDENANTZA FISKALA, JOSÉ RAMÓN ZALDUENDO ZAHAR ETXEAREN ZERBITZUKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Behin betiko onetsi da tasa hori arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hona hemen tarifak:

BEZa BARNE

ZERGA-OINARRIA

2021eko TARIFAK

GELA

BIKOITZA

GELA

BANAKAKOA

GELA

BIKOITZA

GELA

BANAKAKOA

BEREN BURUAZ BALIATZEN AHAL DIRENAK (prezioa/hilabetea):

1.221,00 euro

1.604,00 euro

1.174,00 euro

1.543,00 euro

ERDI LAGUNDUAK (prezioa/hilabetea):

1.776,00 euro

2.159,00 euro

1.707,00 euro

2.076,00 euro

LAGUNDUAK (prezioa/hilabetea):

2.109,00 euro

2.493,00 euro

2.028,00 euro

2.397,00 euro

BATENDAKO GELAKO PLUSA

383,00 euro

383,00 euro

369,00 euro

369,00 euro

ITUNDUAK (III. GRADUA)

ITUNDUAK (II. GRADUA)

EGUNEKO EGONALDIAK

BEZa barne

BEZa kanpo

EGUNEKO EGONALDIAK LO, 8 ordu

745,00 euro

716,00 euro

EGUNEKO EGONALDIAK LE, 4 ordu

416,00 euro

400,00 euro

Egun solteak, 8 ordu(*)

50,00 euro

48,00 euro

Egun solteak, 4 ordu(*)

25,00 euro

24,00 euro

(*) Elikadura eta hidratazioa barne.

ORDENANTZA FISKALA, ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

–Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 33 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IREKITZEKO LIZENTZIAK EMATEKO EDO KONTROLATZEKO ADMINISTRAZIO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. Establezimenduak berritik paratzea: 100,00 euro.

2. Lokala tokiz aldatzea:

Berritik paratzen diren establezimenduen tasaren %50 ordainduko da.

3. Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jardueraren kuotaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 6,01 euro.

4. Negozioaren titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak izanen dituzte, salbu eskaera egiten denean aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barrenean, kasu horretan 12,02 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen truke.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN, HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK EGIN ETA KONTROLATZEKO JARDUERA ADMINISTRATIBOAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. epigrafea– (Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetua 2018ko abenduaren 17an emandako Ebazpenaren bidez; 18-0174 GE).

2. epigrafea– (Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetua).

3. epigrafea.–Obra lizentziak ematea edo kontrolatzeko administrazio jarduerak egitea, lizentzia eskatu beharrean erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar denetan:

–3.1. azpiepigrafea.–Obra gauzatzeko aurrekontua 15.025,30 eurokoa edo txikiagoa duten obretan bada, 33,20 euroko tasa.

–3.2. azpiepigrafea.–3.1 azpiepigrafean biltzen ez diren obrak. Tasa honen kuota aterako da, zerga-oinarriari (obra gauzatzeko aurrekontua, ordenantza honen 12. artikuluari jarraituz) %0,2198ko karga-tasa aplikatuz.

4. epigrafea.–Banantzeko, zatitzeko edo eransteko lizentziak ematea: 100,00 euro.

5. epigrafea.–Eraikinak edo lokalak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak. Horien kuota aterako da eraikitako metroei tarifa hau biderkatuz: 0,449 euro/metro karratu eraikia. (Zerga-oinarria: metro karratu eraikiak x 0,449 euro/metro karratu).

ORDENANTZA, HILERRIKO ZERBITZU ETA JARDUEREN PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTE EHORZKETA ZERBITZUENAK ARAUTZEN DITUENA

Ehorzketa zerbitzuak:

Nitxoan ehorztea: 20 euro.

Panteoian ehorztea: 40 euro.

Lurrean ehorztea: ehorzleak igortzen duen faktura.

Lurra pikatzea: 150 euro.

Errautsen ehorzketa: 20 euro

Nitxo-kaperan ehorztea: 20 euro.

Hondakinen kaxa: 18 euro.

Panteoiak edo nitxoak irekitzea: 20 euro

Hondakinak panteoira aldatzea: 40 euro.

Hondakinak nitxora aldatzea: 20 euro.

Hondakinak kaperara aldatzea: 20 euro.

Kontzesioak:

Nitxoen emakida: 876 euro.

Lur kontzesioa: 1.134 euro.

Kolunbarioaren kontzesioa: 205 euro.

0-3 urtekoendako eskolako tasa:

Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.

ORDENANTZA, BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

–Eremu publikoko zorua okupatzea, obretako materialak, aldamioak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere: 6,80 euro/eguna.

–Eremu publikoko zorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, lehen 6 hilabeteetan: 13,60 euro/eguna.

–Zorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, 7. hilabetetik aurrera: 20,44 euro/eguna.

–Saltokiak kaleko merkatu txikian:

• Saltoki finkoak: 2 euro/metroa/eguna.

• Behin-behineko saltokiak: 2 euro/metroa/eguna.

–Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak: 9 euro/eguna.

–Ostatu-ibilgailuak: 40 euro egunean.

–Arrapalekin eta/edo sarbidea bermatzeko elementuekin okupatzea: 25 euro, metro koadroko edo frakzioko eta urteko, edo frakzioko.

–Mahai, aulki edo bestelako elementuekin okupatzea Udalak karpekin edo toldoekin estalitako lurzoru publikoa: 25 euro metro koadro bakoitzeko, edo 25 euro mahai batez eta lau aulkiz osatutako multzo bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: L2014181